Luzaide/Valcarloseko eskola 2016-2017 ikasturtetik aurrera Arnegi/Arneguyko ikastetxearekin batera elkarlan proiektu batean parte hartuko du. Zonalde horretan hitz egiten diren hiru hizkuntzen ikasketa sustatzea da hauen helburuetako bat, hau da, euskara, gaztelania eta frantsesa ikastea, sorterriko irakasleekin.
Berriak
2015-2016 eTwinning balantzea
eTwinning ataritik 2015-2016 ikasturteko balantzea egin dute. Bertan, plataforman erregistratutako Espainiako irakasle kopurua 32.636koa dela azpimarratzen dute; Europako %8,4a (384.422 erabiltzaile).
Proiektukako lana Bigarren Hezkuntzan
Artikulu honetan, proiektukako lanaren sarreraren lehenengo esperientzia bat deskribatzen da, bigarren hezkuntzako institutu batean. Helburua, ikasleriaren aniztasuna atenditzea da. Esperientzia honen gainbegiratzeak lortu du irakasleek aurkitzen dituzten aukera eta oztopo nagusien laburpen bat egitea, hala nola egindako aldaketena.
Acción Magistral 2016
Acción Magistral 2016 Sariko bi nafartar ikastetxeek aurkeztutako Baloreetan Hezkuntzako proiektuak dira finalista autonomikoak. Tafallako Marqués de la Real Defensa eta Iruñeko Virgen del Camino aurkeztutakoak, alegia.
Gain-estimulazioaren arriskuak
Bizitzaren lehenengo hilabete eta urteetan, neuronen lotura berrien sorkuntza harrigarria da, garuna ernezten da, eta 10.000 konexio neurona bakoitzeko sortzen dira. Etapa honetan, haurraren garunak ahalmen potentzial asko ditu, oraindik ez dago espezializatua, eta horregatik, garunaren plastikotasunaren efizientzia oso altua izatea, eta ondorioz, edozein ikaskuntza oso era azkarrean burutzea posible da.
Patio biziak
Safareig-a (“Garbitegia”) haurtzaroa eta naturaren inguruko topaketa, formakuntza eta esperientzien elkar trukaketa tokia da. Carme Cols eta Pitu Fernández, bi maisu erretiratuak, beraien 30 urte baino gehiagoko elementu bizidunen inguruko kualitateen jakinduria eskaintzen diete eskolei. Ura, airea, argia, lurra eta landaretza, espazio irekietan, hala nola, haurren benetako beharren errespetu sakon batetan oinarritutako pedagogia da.
Linguistikoa politikoa da
Linguistikoa pertsonala bada eta pertsonala dena politikoa, hizkuntzaren erabilerak giza ekintza bezala ondorio subjektibo eta kulturalak sortzen dituzten heinean, heziketa linguistikoak ez luke gelako gaitasun komunikatiboak soilik sustatu behar. Ekitatea eta pertsonen, hizkuntzen eta kulturen arteko elkarbizitza orekatua sustatzen duen komunikazioaren etika demokratikoaren ikasketa ere bilatu beharko luke.
Agurrak
Artikulu honekin, Mercè Parés eta Xavi Gualek itxiera eta agurra prozesuen gaineko begirada zabaltzen saiatzen dira, balioan jarriz. Inplikatuen ongizatearentzat eskola antolakuntza inflexio momentu hauen kudeaketaren garrantiza kontzientziatzen laguntzen duen elementuak eskaintzea dute helburu.
Zientzia didaktika
Zientziaren didaktikaren inguruan hausnartzen du Begoña Burgoa Etxaburu irakasleak Hik Hasiren ekaineko alean: “Ikasleek laborategiko praktikak egin egiten dituzte, baina gehienetan irakasleak esandakoaren errepikapena izaten dira. Zientzia ikasteak, ordea, zientzia nola egiten den ikastea ere esan nahi du. Ikasleek arazo zientifikoak identifikatzen, baloratzen, ulertzen eta haiei erantzunak bilatzen ikasi behar dute”.
Euroscola 2016ko irabazleak
Burlatako BHI Ibaialde eta Noaingo Elortzibareko bi taldek Euroscola 2016ko Nafarroako fasea irabazi dute. Lehiaketa honek Europar Batasuna eta bere erakundeen errealitatea gazteei hurbiltzea du helburu, hala nola bere eraikitze prozesuan parte hartzearaztea.
Uptoyou aurkezpena
UpToYou programaren arabera, norberaren haziera ahalbidetzeko ezinbesteko plataforma da hezkuntza emozionala. Hezitzaileak ez die nerabeei aurre egin behar nerabezaroa gainditu beharreko arazo bat balitz bezala hartuta, izan ere, ikasleei hazten lagundu behar die bizitzaren etapa horretan.
Zizur BHI eta futbol europarra
Zizur BHIk Bordelen burututako Eskola Kirol Sekzioen Europar Futbol Txapelketan parte hartu du. Bordeleko UNSSek Merignaceko Section Sportive del Lycée Daguin Dassaultekin elkarlanean antolatu zituen ekainaren 13 eta 17 bitartean, 2016ko Futbol Eurokopa dela eta.
Zentroko kulturaren mantentzea
Zentroko kultura dinamikoa da, berritze prozesuan baitago beti. Eraikitze honek eskolaren identitatea itxuragabetu ez dezan, era ordenatu eta partekatuan egin behar da, hau da, elkarrekin eta norabide berean aurrera eginez. Eskolatik, denon inplikazioa sustatzen duen klima sortu dezakegu. Parte-hartze aktibo batekin, gure proiektua denona egingo dugu eta hezkuntza komunitate batean bihurtuko gara.