Marcillako Marqués de Villena BHI izan da “Consumopolis” lehiaketaren fase autonomikoaren irabazlea. AECOSANek (Espainiako Kontsumo, Elikagai eta Nutrizio Seguritate Agentzia) antolatutako lehiaketa hau, Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin, ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizatzeko helburua dauka.
Berriak
Gure patioa eraikitzen
Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte Berezibarek “Haurrak eta espazioak” izenburu zuen hitzaldi bat eman zuen atzo. Honekin, maiatzaren 16a eta 22a bitartean ikusgarri dagoen “Gure patioa eraikitzen” erakusketari hasiera eman zitzaion, Zizur Nagusiko Kultur Etxeko patioan eta Erreniega I.P.ko Hezkuntza Komunitateak antolatutakoa. Erakusketan iazko ikasturtean Eskola Komunitatearen eskutik bildutako ekarpen eta proposamen ezberdinak izango dira ikusgai. Herritarrek proiektua ezagutu dezaten du helburu, sortuko den espazio berria herritar guztien gozamenerako izango baita.
Sefaradeko Benjamin
“Sefaradeko Benjamin” hezkuntza proiektua, Espainiako Judutegi Sare barruan dago. Espainian, gazteak sefardi hirigintza, arkitektura, historia, arte eta kultura ondarearen defentsaren garrantziaz kontzientzia dadila du helburu, ondare eta historia edukiko ekimenen burutze eta hedatzearen bitartez.
Ibiltari – En mudanza
Iruñeko Udalak “En mudanza- Ibiltari” proiektu pilotuari hasiera emango dio maiatzean, ikastetxeei arte garaikidea hurbiltzeko xedearekin. Udal bilduma garaikidearen artelan batzuen erakusketa ibiltari batean datza proiektua. Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzako tallerrak egingo dira ere honekin batera.
[Read more…] about Ibiltari – En mudanza
Gogoa Foroa
Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria den Aitor Etxarte Berezibarrek hitzaldi bat eman zuen maiatzaren 5ean. “Hezkuntza sistema eta euskara: errealitatea eta erronkak” izenburuduna, Gogoa Foroak antolatu zuen.
[Read more…] about Gogoa Foroa
Marina Morirekin elkarrizketa
Nafarroako Eskola Kontseiluko XVII. Jardunaldietatik pasa zen Reggio Emiliako pedagogoa den Marina Mori, eta hau aprobetxatuta, elkarrizketa bat eskaini zigun. Honetan, hezitzaile eta pedagogoa bezala izandako esperientziak kontatu dizkigu, hala nola 0-6 Jardunaldietan jorratutako gaiak komentatu ere. [Read more…] about Marina Morirekin elkarrizketa
Link Up
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Link Up kontzertu programa ezarri du, Nafarroa osoko 3.500 haurrei zuzenduta. Bere hirugarren edizioan La Orquesta rocks izenburua dauka eta 38 ikastetxe nafartar parte-hartzen dute.
[Read more…] about Link Up
Bienal Fernando Remacha
Joan den astean, Fernando Remacha XIII. Ganbera Musikaren Lehiaketa burutu zen, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa eta Pablo Sarasate Musikazko Kontserbatorio Profesionalak antolatuta, Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundearen babesa izan duena.
Biurdanako XVII. Irakurketa Publikoa
Biurdana BHIko XVII. Irakurketa Publikoa burutu zen apirilaren 29an. 2016ko idazle gonbidatu eta omendua Jon Alonso izan zen. Iruñean jaioa 1958an, biologia ikasketak egin zituen eta itzulgintzan dihardu NUPen. Hainbat eleberri eta saiakera idatzi ditu, Hiri hondakin solidoak ( 2015, Txalaparta) azkenekoa delarik.
Berrikuntza, Sormen eta Ekintzailetzaren V. Jardunaldiak
Nafarroa osoko Lanbide Heziketako 22 zentroko 1.200 bat ikaslek, Fundación Caja Navarra eta Hezkuntza Departamentuak antolatutako Berrikuntza, Sormen eta Ekintzailetzaren V. Jardunaldietan parte-hartu zuten.
[Read more…] about Berrikuntza, Sormen eta Ekintzailetzaren V. Jardunaldiak
Bizitza erein eskolan
Izarbeibarko Mankomunitateak, bere ingurumen hezkuntza politika barruan, “Bizitza erein eskolan” proiektua Larraga, Mendigorria, Artaxoa, Berbintzana, Miranda Arga, Gares eta Obanoseko 9 eskola eta 4 haur eskoletan garatu du.
Sakanan nortasuna eta etorkizuna
Sakanako Eskola Txikiak Olazti, Urdiain, Iturmendi, Arbizu eta Uharte-Arakilekoak dira. Aspaldi hasi zuten elkarrekin lana egiteko bidea eta geroz eta proiektu gehiago dituzte eskuartean. Aurten Dumas proiektuaz gain, Sakanako Eskola Txikien talde identitatea biltzen duen dokumentua sortzeko lanketa sakonean aritu dira, eta atzo aurkeztu zuten.
Fitero Udaberri Hezitzailean
Valentziako Erkidegoko eskola-kontseilua “Udal-eskola kontseiluak, ikaskuntza-guneen sortzaileak” izeneko jarduna prestatzen ari da maiatzaren 13, 14 eta 15ean burutuko den “Udaberri hezigarria” ekimenerako.
Fiteroko Eskola Kontseiluak bideo batekin parte-hartu du: “Heziketa Artistikoaren proiektu globala 2015-2016” eta hemendik, bere lana eskertu nahiko genuke.
Hemendik ikus daiteke bideoa.