Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria den Ainhoa Aznarez eta Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte, joan den irailaren 16an, gai ezberdinak tratatzeko bildu ziren. Garrantzitsuenetariko bat, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena berritzea izan zen.
Berriak
Hitzarmena Corella-ko Arte Eskolarekin
Urriaren 8an, Aitor Etxarte, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria, Corella-ko Arte eta Goi Eskolara hurbildu zen, ikastetxea bisitatzeko eta bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena berritzeko.
Hitzarmen honek lau urteko iraupena dauka, berritzeko aukerarekin, eta honen bidez, ikasleek ikasitakoa praktikan jarri dezakete Eskola Kontseilurako proiektu txikien bitartez.
Aitor Etxarte Estatuko Eskola Kontseiluko batzarran
Irailaren 16an, Aitor Etxarte, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakari bezala, Madrilen burututako Estatuko Eskola Kontseiluko batzarrean bertaratu zen. Estatuko Autonomia Erkidegoko eskola kontseiluen lehendakariak bildu zituen batzar honek. Gai nagusia 2013/2014 ikasturteko Hezkuntza Sistemaren Egoeraren Txostena izan zen.
[Read more…] about Aitor Etxarte Estatuko Eskola Kontseiluko batzarran
Ikastearen arazoak detektatzearen garrantziaz ohartarazten dute
Nerea Crespo-Eguilazek, Psikopedagogian doktorea, atzo esan zuen garapen eragozpenak eta ikaskuntza zailtasunak “adin txikian detektatu daitezkeela, eta ahalik eta lehen detektatzen badira, hobe, interbentzioa egin daitekeelako eta asko hobetu.”
[Read more…] about Ikastearen arazoak detektatzearen garrantziaz ohartarazten dute
Teknologiarekin batera metodologia
OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak egindako Students, Computers and Learning: Making the Connection txostenean (Ikasleak, ordenagailuak eta ikasketa: elkar konektatzen) bi ondorio nagusi islatzen dira. Alde batetik, ikasgeletan ordenagailuak erabiliz, berez, ikasleek ez dutela erdiesten ez gaitasun gehiago eta ez emaitza hoberik. Bestetik, gehiegizko erabilerak ikasleen errendimendua okertzen duela.
Disfonia prebenitzea
Eskola zentrotako irakasleak dira disfoniak gehien erasaten dituen profesionalak, %57ko prebalentzia dauka beraien artean eta lan bajen arrazoi ohikoena da.
Kontseiluko lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian
Aitor Etxarte, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria, Euskadi Irrati-ko “Mezularia” irratsaioan elkarrizkatu dute. Irailean izan zen izendatua eta karguari neurria hartzen ari diola esan du. Bere ardatzak Nafarroako gobernua babestu duten lau alderdiek hezkuntza arloan adostutako 38 neurriak izango direla jakinarazi du. Jendeak dituen esperantzak betetzen saiatuko dela adierazi du Etxartek. Apaltasun osoz lan egiteko asmoa azaldu du. [Read more…] about Kontseiluko lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian
DBH eta Batxilergoko 200 ikaslek baino gehiago atzerrian ikasiko dute
Gero eta gehiago dira atzerrira ikasturte bete bat edo hilabete batzuk ikastera ateratzen diren ikasle nafartarrak. Bigarren Hezkuntzako ikasleak izaten ohi dira (DBH eta Batxilergoa, 12-18 urte tartekoak) Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Estatu Batuak edo Kanadara joaten direnak… Ikastetxe publiko edo kontzertatu batean matrikulatzen dira eta familia edo barnetegi batean hartzen dute ostatu. Nafarroara bueltatzen direnean, ikasitako materiak baliozkotzen zaie eta dagokien ikasketak jarraitzen dituzte.
[Read more…] about DBH eta Batxilergoko 200 ikaslek baino gehiago atzerrian ikasiko dute
Valle del Ebro BHI-ri saria
Valle del Ebro BHI-ko ikasleak sarituak izan dira Santiago de Compostelako Unibertsitateak antolatutako 3D-n modelatze lehiaketan.
Paulino Martínez Salcedo irakaslea izan zen proiektuaren koordinatzailea. Ikasleek, tresna informatiko zehatzekin hornituta, Muza erregearen irudia birsortu zuten hiru dimentsiotan.
Oinez eskolara
Iruñeko udalak eta Vázquez de Mella-Bayonne ikastetxe publikoak abiarazi dute ibilbide, geltoki eta ordutegiekin oinezko autobus (pedibus-a) bat proposatzen duen ekimen hau.
Geletara itzulera
Alfredo Hoyuelos-ek, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktore europarra, egun, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Patronatuko Adierazpen Tailerren arduraduna, “Geletara itzulera. Negarraren garrantzia” artikuluan, geletara bueltatzen diren haurren negar mota ezberdinen deskripapen miresgarria egiten digu.
2015-2016 ikasturteko irekitzea NUPen
2015-2016 ikasturteko irekitzea izan zen irailaren 12an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Gizarte sektore ezberdineko ordezkariak eta Gobernukide ezberdinak bertaratu ziren ekitaldira, Uxue Barkos lehendakaria barne. [Read more…] about 2015-2016 ikasturteko irekitzea NUPen
Agurra – Saludos
Irailetik aurrera Eskola Kontseiluaren Lehendakaria izateko ohorea dut. Nafarroako hezkuntzaren eragile eta ordezkarien bilgunea den Kontseilu honek bere onena eman beharko du oraingo eta etorkizuneko hezkuntza hobetzeko. Nire aldetik lankidetza eta ahalegina ez da faltako helburu hori, beste askorekin batera, betetzeko. [Read more…] about Agurra – Saludos