Navarro Villoslada BHIko Eskola Antzerki Tailerrak, ikasturte honetarako Enrique Jardiel Poncelaren “García jaunaren hilotza” antzezlana prestatu du, Miguel Munárrizek moldatutakoa. Beti bezala, batxilergoko ikasle talde handi batek antzeztuko du, Marta Juániz eta Miguel Munárrizen zuzendaritzapean.
Berriak
Bazkariaren ordua
Haur eskolan, bazkari ordua behar fisiologiko bat betetzea baino gehiago da. Artikulu honetan, bazkaria eskolan suposatzen duen heziketa momentuak analizatzen ditu, eta kalitatezko jantoki hezitzaile bat izateko dekalogoa ematen du.
Andreas Schleicherekin elkarrizketa
Andreas Schleicher, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) Hezkuntza zuzendaria eta PISA txostenaren arduradun nagusiak esan du Espainian lege gehiegi eta aldaketa gutxi egon direla.
Musika klasikoa gizartaratzeko
Otsailaren 23 eta 24an Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere 8. abonamendu kontzertua eman zuen Baluarten eta programaren barruan “La flor más grande del mundo” lana zegoen, Soinuen Mosaikoak proiektuaren lana.
[Read more…] about Musika klasikoa gizartaratzeko
Life+Respira Hezkuntza Proiektua
Life + Respira teknologia berrien, hiri plangintza eta kudeaketari esker, bai eta mugikortasun jasangarria eta txirrindularen erabileraren sustapenaren bidez, airearen kalitatea hobetzea eta kutsadura murriztea posiblea dela frogatzea helburu duen proiektua da. Proiektuak balore erantsi garrantzitsua dauka: bere garapenean parte-hartze soziala, izan ere, zenbait ekimen txirrindulari boluntario talde batek sustatuko ditu. [Read more…] about Life+Respira Hezkuntza Proiektua
Eskola aldizkariak
Ikastetxe bateko hezkuntza komunitate osoarentzako dinamizazio soziokultural tresna garrantzitsua da eskola aldizkaria. Ikasleentzako argitalpen bat sortzea erronka bat da, eta hura gauzatzen duten bitartean, hainbat ezagutza bereganatzen dituzte: testu idazketa, kazetaritza, diseinu grafiko edota marrazketaren ingurukoak alde batetik, baina baita beren ikastetxe eta hezkuntza komunitatearen inguruko informazioa ere.
Etorkizuna eraikitzen
Teknologia berrien bultzadak nabarmen aldatu du gure bizimodua azken hamarkadotan. Teknologia horiek, gainera, etengabeko eboluzioan daude eta lanen baldintzak eta edukiak eraldatu dituzte. Lan-mundu horretarako sarbide zuzen izatea bokazio duen Lanbide Heziketak, aldaketen gurpil bizkor horretara egokitzea du erronka, teknologien berrikuntzaren trenera jauzi egitea, eta ziurgabetasunean igeri egiten asmatzea.
Aiurri Montessori Eskola
Magisteritza ikasi ostean, atzerrian Maria Montessoriren pedagogia-ereduan formatu ostean, euskaraz lan egiteko gogoz, irakasle talde batek Aiurri Montessori-eskola ireki dute ikasturte honetan Gasteizen 6 urte bitarteko haurrentzako.
Hezkuntza gaiak
Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen aurrean 2015-2016 Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostena azaldu ondoren, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte Berezibar Euskalerria irratian zenbait gaien inguruan solasean aritu zen.
Unibertsitateko sarrera eta onarpena
Hurrengo ikasturteko sarrera eta onarpenari buruzko informazio guztia argitaratu du NUPek. Hemen kontsulta daiteke.
Parlamentuan agerraldia 2017
Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte Berezibar, Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza Batzordearen aurrean agertu zen otsailaren 8an. Agerraldi honen xedea Kontseiluak egindako 2015-2016 ikasturteko Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostena azaltzea izan zen.
Ikasle-truke Alemanian
Hirugarren urtez, Tuterako IES Valle del Ebroko DBHko 3. mailako alemaneko ikasleak Saxonia Behereko Stadthagen hiriko Ratsgymnasium ikastetxeko ikasleen familiek bere etxeetan hartu zituzten. Abenduaren 9tik 16ra egin zen ikasle-truke hau.
Bazkal ordua berriz pensatzea
Hiztegiaren arabera, bazkaria “eguerdiko edota arratsaldearen lehen orduetako janaria” da, egunaren otordu nagusia. Horregatik, garrantzitsua da maisu-maistrek ongi pentsatutako gaia izatea.