Nafarroako Ganbera Opera eta Nafarroako Ganbera Abesbatzak hezkuntza proposamen berri bat egin dute, Nafarroako Dantza Eskola eta Gayarre Antzokiaren elkar lana izan jaso duenak. Henry Purcelen Dido eta Eneas operaz ari gara, DBH-ko bigarren ziklo eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta.
Berriak
Estereotipoak neurtzen
Genero berdintasunaren inguruan hitz egiterakoan, benetan baliagarria al da ikasleekin tutoretzan lan egitea? egiten diren lanak eraginik ba al dute bere jarreran? Galdera hauek eta beste askok artikuluaren egileari froga zientifikoetan oinarritutako analisia egiteko beharra planteatzera eramaten dute. Horrela, aldagai hoberenak plantea daitezke esku-hartzea burutu baino lehen.
Jasok “Batek daki!” estreinatuko du
Jaso Ikastolako ikasleek “Batek daki!” musikala estreinatuko dute ostirala 15ean. 12 eta 16 urte arteko 49 ikaslek (DBHko 1. eta 4. maila tartekoak) ikuskizunaren 4. edizioan parte-hartuko dute. Helburua, besteetan bezala, antzerki musikalaren bitartez euskara sustatzea da.
Lisboan abesten
Griseras I.P.-aren abesbatza, Tuterako zonaldeko ikastetxe ezberdinen ikasle eta ikasle ohiek osatzen dute. Joan den urtean, Frantzian kontzertuak antolatu zituzten, aurten, erronka, Portugal zen. Martxoaren azken egunetan, Lisboa bisitatu dute, bi kontzertu emateko; hiriaren kontserbatorioan eta Menino Deus elizan.
Gelentzako hegalak
Proiektu honek hegaztien mundua hezkuntza komunitatera hurbiltzen du, ingurunearen kontserbazioa eta garrantzia azpimarratuz, bere ezagutza hobetzearen bitartez. Aldi berean, beste eremu batzuk ere lantzen dira, teknologia berrien erabilera bezala edo metodologia zientifikoarena. Lan ingurua eleaniztuna eta jakintza-alor anitzekoa.
Erasmus+
Erasmus+ programak SEPIErekin (Hezkuntzaren Nazioartearatzerako Espainiako Zerbitzua) elkarlan egiten du. Jarduera eta ekimen ezberdinak kudeatzen dituen Agentzia Nazionala da, hala nola funts europarrak banatzen dituena. Jarduera lerroak hiru klabeetan zehaztu daitezke: KA1: ikasketa arrazoiengatik langileen mugikortasunaren promozioa; KA2: berrikuntza eta praktika onen elkartrukatzerako nazioarteko kooperazioa erraztea; eta KA3: hezkuntza aferan europar politiken berriztatzea sustatzea. Helburuak hemen kontsultatu daitezke.
[Read more…] about Erasmus+
Kamaren atzean lanean
Iruñeko Arte Eskolako Argazkilaritzako 2. mailako Amaia Segura, Mario Úriz eta Arantxa Jabato ikasleek, Nafarroako Eskola Kontseiluko XVII. Jardunaldietako argazki erreportajea burutu dute. [Read more…] about Kamaren atzean lanean
Denok operara!
Apirilaren 23an, “Eloise” operaren estreinaldia burutuko da Barañaingo Auditorioan. Opera hau, arte eta hezkuntza proiektu bat da, Nafarroako Kamarazko Operak sustatuta, eta bertan, Nafarroako hamabi ikastetxek hartzen dute parte.
Aniztasuna balio erantsitzat
“Aniztasuna balio erantsitzat. Hezkuntza inklusiboa hezkuntza kalitatea hobetzeko tresna bezala – La diversidad como valor. La educación inclusiva como herramienta para la mejora de la calidad educativa ” jardunaldia burutuko da NUPeko Sarioko Fernando Remacha gelan, datorren apirilaren 6an, 16:00etan eta Nafarroako Ezindutako Pertsonen Erakunde Ordezkarien Komiteak, CERMI Navarra-Nafarroak (CERMIN) antolatuta, NUP-rekin elkarlanean.
0-6 Jardunaldiak
“Haur Hezkuntzako jardunaldiak, praktika onak 0-6 etapan” Jardunaldiak bukatu ziren martxoaren 11n, 0-6 urteko haurren irakasle eta familientzat zuzendutakoak. Nafarroako Eskola Kontseilutik burutzen lagundu diguten pertsona guzitei eskerrak eman nahi dizkiegu.
Tutera argitu
Tuterako ikasleentzako heziketa eta ingurumen proiektua da “Tutera argitu”. Tuterako Udaletxean aurkeztu du Ingurumeneko zinegotzia den Olga Risueñok, Javier García (Helianto kolektiboa), Lucía Coloma eta Lourdes Lópezekin batera (Griseras I.P.ko zuzendaria eta ikasketaburua).
Elkarrekin, eskola osorako proiektua
Junts (Elkarrekin) proiektua proiektuka ulertzeko, aritzeko eta lan egiteko era bat da. Eskolan, ikasle gutxiko eta adin ezberdinetako taldekatzetik abiatzen da, irakasle talde osoarekin batera. Proposamen ezberdinekin aberasteko, hala nola denon jakintza konpartitzeko helburua dauka, gai berarekin eta irakasle guztientzat.
Garapenerako heziketa
Garapenerako heziketarekin identifikatzen diren edukiak, garrantzi handikoak dira, zalantzarik gabe; baina, askotan, aurkezten eta lantzen den ikuspegia da esanguratsuena. Adibidez, ikasi behar den gertaeraren ustezko kontrakoaren bitartez egitea; Europak Amerika aurkitu beharrean, zer gertatuko izango zen lehenengo inperio amerikar prekolonbinoak Europara iritsi izan zirenak izango balira hipotesiarekin, kolonialismo modernoaren historia hastea.