Ablitaseko San Babil HLHIP “Hitza hartzen dut” proiektua, aukeratua izan da eTwinning 2016 sarietan, 4 eta 11 urte bitarteko kategorian. Herrialde anitzeko ikastetxeak parte-hartzen dute sari hauetan. IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) erabilita aurkezten dira Europa lankidetza proiektu hauen lanak.
Berriak
Coeducando V. Sariak
Otsailaren 24an, asteazkenean, Hezkuntza Departamentuko Areto Nagusian, beren Praktika Hezikide Onengatik sarituak izan ziren ikastetxeek beren esperientziak aurkeztu eta haziaren Itzala/La sombra de la Semilla saria jaso zuten, hezikide Jardunaldia burutuz. Saria, Altsasuko Sakana IIP-ko ikasleria egindako tailu bat, hezikidetza sinbolizatzen du.
Izartegi eta Egunsenti, elebidun heziketan aurrendariak
Izartegi, 1981etik, eta Egunsenti, 1995etik aurrera, Iruñeko euskarazko 0-3 ikastetxe bakarrak izan dira 34 urtez. Bere proiektua, aurrendaria, elebidun hezkuntzan erreferente bat da.
[Read more…] about Izartegi eta Egunsenti, elebidun heziketan aurrendariak
Lanbide Heziketara esnatu
Virgen del Camino CIPeko Fabrikazio eta Muntaia Oinarrizko Lanbide Heziketaren 2. mailako ikasleak “LHra esnatu” bideoklipa grabatu zuten otsailaren 24an, Enrique Villarreal, Vendetta, Hard Acoustic eta Noaingo Musika Eskolaren abesbatzarekin, Lanbide Heziketa bultzatzeko.
Bide heziketan aditu txikiak
Barasoaingo Martín Azpilcueta ikastetxe publikoaren Lehen Hezkuntzako 4. mailako zazpi ikaslek bide heziketari buruzko hiru film laburren protagonistak dira, nazio mailako lehiaketa batean norgehiagokan dabiltzanak. Martxoaren 31 arte, beraien alde, interneten bitartez bozka daiteke.
Islandia: immigrazio, arrazakeria eta aniztasunari buruzko ikastaroa
Europako herrialde ezberdinen artean burutzen den ikastaroa da: Grezia, Alemania, Suedia, Espainia, Finlandia eta Danimarka artean. Lehenengo minututik aurkeztu zen funtsezko ardatzetariko bat, kultur-aniztasun hezkuntza eta kulturarteko hezkuntzaren arteko ezberdintasuna da. Lehenengoak, integrazioa etorkinek egiten dutela uste du, bigarrenak, berriz, elkarrekiko integrazio egiten dela defendatzen du.
[Read more…] about Islandia: immigrazio, arrazakeria eta aniztasunari buruzko ikastaroa
Finlandiako barne ebaluazioa
Artikulu honetan derrigorrezko hezkuntzaren barne ebaluatzearekin lotutako nazioarteko begirada bat eskaintzen da: araudia, nazioko oinarrizko curriculoa, era altuan gaitutako irakasleak eta lekuko autonomia zabala, baina ez kanpo ikuskatzea, ezta eskolen edo irakasleen klasifikazioa. Honek errendimendu altu bat ematen dio hezkuntza sistema finlandiarrari.
[Read more…] about Finlandiako barne ebaluazioa
Antzerkia Navarro Villoslada BHIan
Navarro Villoslada BHIko Eskola Antzerki Tailerrak, ikasturte honetarako Bertold Brechten “Hiru xentimoen opera” antzezlana prestatu dute, Juan Carlos Múgicak moldatu eta zuzendutako Kurt Weilen musikarekin. Aurtengoa, zuzenean musika eta dantza daukan opera bat da, 30 ikaslek antzeztutakoa.
Soinuen mosaikoa
Soinuen Mosaikoak proiektua Plena Inclusión (ezintasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonak, Espainian, ordezkatzen dituen erakundea), Asociación Española de Orquestas Sinfónicas (AEOS) eta Fundación BBVA-k bultzatu dute. Bertan, bost erakunde nafartarrak parte-hartzen dute: El Molino, Isterria, Anfas, Javier egoitza eta Atena Fundazioa.
Parlamentuarekin hitzarmena
Parlamentuko Lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza eta Eskola Kontseiluko Lehendakaria, Aitor Etxarte Berezibar, bi erakundeen elkarlan hitzarmena berritu zuten atzo. Urte bakarrez berritu zen, aurreko aldietan lau urtez berritzen zen arren. Honen zergatia elkarrekin programatutako jarduerak, gizartean detektatzen diren hezkuntza aferako beharrekin ebaluatzea eta egokitzea da.
Parlamentuan agerraldia
Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte Berezibar, Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza Batzordearen aurrean agertu zen atzo arratsaldean. Agerraldi honen xedea Kontseiluak egindako 2014-2015 ikasturteko Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostena azaltzea izan zen.
Altzariek garrantzia daukate eskolan
Rosan Bosch (Utrecht, 1969) espazio berrien eta altzarien diseinuaren bitarteko hezkuntza berrikuntzaren aurpegi ezagunetarikoa da. Danimarkan eta Suedian hamar eskola eraiki izan ditu, haietatik bederatzi publikoak dira, hala nola Abu Dabiko hirian ere. Boschek arbelera begiratzen duten ikasmahai lerroz osatutako gelen deuseztatzearen alde dago. Bere ustez, hormak erauztea eta haurrak zer ikas nahi duen erabakitzen uzten duen espazio gardenak beharrezkoak dira.
Espazio berriak imaginatu nahian
Estalpe eta gimnasioa Frantzisko Deuna IP-an erakusketari hasiera eman zion atzo Iruñeko Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoak. Bertan, patioa estaltzeko eta gimnasio bat sortzeko Nafarroako Unibertsitateko bigarren mailako 12 Arkitektura ikasleen proiektuak aurkezten dira.