Nafarroako Eskola Kontseiluaren jardunaldien XX. edizioa Nafarroako ikastetxeen Berrikuntza proiektuen ingurukoak izan da. Jardunalidak urriaren 23an eta 24an Tuteran burutu ziren eta azaroaren 7, 8 eta 9an Iruñean.
Javier Armentia Fructuosoren, Iruñeko Planetarioaren Zuzendaria, irekiera-hitzaldiarekin jardunaldiei hasiera eman zitzaien. Zientziak pertsonen bizimoduaren hobekuntzan duen eraginaz eta hobekuntza hauen irakurketa kritikoaren beharraz aritu zen.