Zientzia Azoka Elhuyar Fundazioaren ekimena da. Unibertsitatez kanpoko ikasleek ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik ezagutzeko proiektuak garatzen dituzte unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen laguntzarekin.
Apirilean izango den Zientzia Azokan, Nafarroako Bigarren Hezkuntzako 51 ikaslek ikasturtean zehar garatutako proiektuak aurkeztuko dituzte. Leitzako Amazabal, Noaingo Elorzibar, Atarrabiako Pedro de Atarrabia eta Zizur Nagusiko Institutuetako eta Zangotzako ikastolako ikasleak dira.
Ikasleek parte hartuko duten jardueretako bat, Planetarioan egingo den “Parekoen topaketa” da. NUPeko ikertzaile gazteek ikasleekin proiektuak partekatuko dituzte.
Hemen egunkarian argitaratutako berria ikus dezakezu.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera