Uharte BHIko hiru ikaslek 15 eguneko praktikak Lisboan egin dituzte, eta Erdi Mailako Graduko hiruk, Modenan.
Berriak
Enpresa gelatik
CIP Tafallako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak Empresa Joven programan murgilduta egon dira azkeneko hilabeteetan. Gelatik enpresa bat sortu eta garatu dute.
Leitza urratsez urrats
Amazabal institutuko ikasleek mugikortasunari buruzko ikerketa bat egin ondoren, kotxearen gehiegizko erabilerari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen dute. Bideo baten bidez egin dute, hala nola kalean jotako musikarekin.
Zundaketa eta esperimentuen inkubagailua
Zundaketa eta esperimentuen inkubagailu lehiaketa Nafarroako Unibertsitateak eta NUPeko Kultura eta Gizarte Institutuko Estatistika Departamentuak antolatzen ditu Nafarroan, Nafarroako Tornamira Matematika Irakasleen Elkartea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua eta Nafarroako Estatistika Institutuaren laguntzarekin.
Sormenezko idazketa tailerra
Valladolideko Antonio García Quintana ikastetxe publikoaren Guraso Elkarteak hezkuntza parte hartze programa bat eskaintzen du familientzako. Dohazko eskolaz kanpoko tailerrak dira eta haien artean sormenezko idazketa tailer bat dago, “La tribu educa” proiektuaren parte dena.
Haurren begiekin
Nola bete hiriaren eta espazio publikoen eskubidea haurraren ikuspuntutik? Ikerketa batek haurren eta jolas espazioen arteko harremanaren inguruan horri erantzuten saiatzen da. Seguritatea, autonomia eta genero ikuspuntutik gizarteratzea dira lantzen dituen dimentsioak.
Aldatutako liburuak
Azken Liburuaren Egunean bigarren hezkuntzako institutu batean egindako tailer bat deskribatzen du artikulu honek. Liburuari omenaldia egitea du helburu.
Hazi, eraiki, hezi II
Udako Euskal Unibertsitateak “Hazi, eraiki, hezi (II)” ikastaroa egingo du. Haurrak, hezkuntza eta espazio eraikien artean sortutako dinamikei buruzko hausnarrerako espazioa proposatzen da. Gaiak interes asko eta anitzak pizten ditu. Pasa den urtean begirada nagusia arkitekturatik etorri zen, zenbait arkitektok haurrekin garatzen dituzten ekimenen (parte-hartze prozesuak, hezkuntza espaziala…) berri eman zutelarik. Oraingoan, hori osatzera datoz hezkuntza eragileei espazio nagusia eskainita, pedagogiatik gai honen inguruan Euskal Herrian lantzen ari diren zenbait ekimenen berri izateko. Gainera, pedagogia eta arkitekturaren arteko hausnarketa egiteko aukera izango da.
Etxerako lanei buruzko Jardunaldiak
Madrilgo Eskola Kontseiluak “Eskola ordutegitik kanpoko ikasleen lanak” eztabaida Jardunaldiak egin zituen. Hainbat egunetan burutu ziren eta bertan, besteak beste, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte Berezibarrek hitzaldi bat egin zuen.
Historia bizitzea
Arkeologia tresna interesgarria da historia Lehen Hezkuntzan lantzeko. Objektu zehatzetatik abiaturik, ikerketa zientifikoaren estrategiak irakasten hastea ahalbidetzen du.
Errutinak eguneroko bizitzan
Haur hezkuntzaren funtsezko zati bat dira errutinak; segurtasuna, mugak eta bizitzari dimentsioa ematen diete. Fisiologiarekin lotutako errutinetaz gain, aberasgarriak diren beste batzuk daude, erronkak eta lorpenak gainditzen dituztenak.
[Read more…] about Errutinak eguneroko bizitzan
Resonante
Maiatzaren 19an Iruñeko San Jorge ikastetxeko ikasleek Resonante – Basuband-ekin disfrutatu zuten. Talde honen instrumentuak birziklatutako materialekin egindako instrumentuak dira.
Sakanako 300 lekukotza
Altsasu BHIren DBHko 4. mailako ikasleek 300 elkarrizketa egin zizkieten pertsona adinduei, gero Udalari emateko. Elkarrizketek gerra zibila eta frankismo garaian Sakanako eguneroko bizitza nolakoa zen islatzen dute.