Europako Parlamentuak urtero Euroscola lehiaketa antolatzen du. Aurtengo edizioak, XXIII.ak, Erromako Itunaren (1957-2017) sinaduraren gaia dauka. Europar Batasunaren bilakaera prozesuari buruz gazteei hausnarraraztea da helburua, E.B.a askatasun, justizia eta segurtasun espazio bat ulertuz eta lortu dituguna balioztatuz eta egungo erronkak analizatuz.
Berriak
Ingurumen hezkuntzarako programa
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Tokiko Administrazioko Departamentuak honako jarduera hauek eskaintzen ditu partikularrentzat, taldeentzat eta ikasleentzat 2017an, ingurumenaren arloan ematen dituen zerbitzu batzuk ezagutzera emateko:ibilbide gidatuak, solasaldiak eta jardunaldiak, tailerrak eta erakustaldiak, ikasleendako eskaintza, liburutegia eta ingurumen hezkuntzarako ekipamenduak.
Zientzia aplikatuak
Pedro de Atarrabia BHI E-twinning proiektu batean Frantzia eta Turkiarekin elkartu dira, institutuan gehiago birziklatzeko eta kontzientzia areagotzeko, institutoa Eskola Iraunkorra delakoan dagoela aprobetxatuz. Zientzia aplikatuak ikasgaiaren barruan lantzen ari da eta blog bat sortu da ekintza hauen berri emateko.
XIX. Jardunaldien hitzaldiak
Apirilaren 7 eta 8an Nafarroako Eskola Kontseiluak bere XIX. Jardunaldiak egin zituen. Gaia, Landa Eremuko Eskola Nafarroan izan zen. Orain, marko horretako hiru hitzaldi daude ikusgarri: Roser Boix Tomás, Bartzelonako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko Dekanoarena, Ana Isabel Ayala, Aragoiko Gobernuko berrikuntza, ekitate eta parte hartze Zerbitzuburuarena, eta Mikel Goñi, Euskadiko Eskola Txikien koordinatzailearena.
IES Marqués de Villenaren 50. urteurrena
Martzillako IES Marqués de Villenak bere 50. urteurrena ospatu zuen institutuaren patioan. 300 bat pertsona bildu ziren irakasle eta ikasle ohien artean. Antolatutako ekintzen artean, institutuaren historiaren argazki erakusketa bat, ikastetxearen ate irekien jardunaldi bat, bertaratutako ikasle ohi batzuekin argazkia edota kiroldegian bazkari bat izan ziren, besteak beste.
Herri eskoletara Parlamentarien bisita
Maiatzaren 3an, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak Ituren eta Saldiaseko herri eskolak bisitatu dituzte. “Landa eremuko eskola Nafarroan” XIX. Jardunaldien markoan antolatu du Nafarroako Eskola Kontseiluak bisita hau.
SoHilik Kabaret
Alaitz BHIk “SoHilik Kabaret” espektakulua aurkeztuko du maiatzaren 12ko 20:30etan, Barañaingo Auditorioan. Arte Eszenikoen Batxilergoko 1. mailako ikasleek parte-hartuko dute.
[Read more…] about SoHilik Kabaret
Umetasuna bai, infantilizaziorik ez
Umeek munduko konplexutasun guztia ulertzen dutela zioen Loris Malaguzzi pedagogoak, eta gainera, konplexutasuna behar dutela bizitzaren aurreko ikuspegia zabalduz joateko. Gaurko gizartean, ordea, joera dago umeei gauzak sinplifikatuta ematekoa, alegia, errealitatea mastekatuta eskaintzekoa.
Elkartasun Eskolak
“Elkartasun eskolak” programa 2009-2010 ikasturtean martxan jarri zen, Garapenerako Hezkuntzan irakasleak aholkatu eta formatu nahi dituen Formakuntza Planaren barruan.
[Read more…] about Elkartasun Eskolak
Eunate eta Erasmus+
Eunate Bigarren Hezkuntzako Institutua eleaniztasunaren eta nazioartekotasunaren adibidea da. Momentu honetan Nafarroan bi Erasmus+ proiektu indarrean duen ikastetxe bakarra da: KA1 delakoa, irakasleen formakuntzarako ikastaroen bidez atzerrian eta job shadowing deitutako praktika onen behaketaren bidez, eta KA2 delakoa.
XIX. Jardunaldien Eskerrak
Nafarroako Eskola Kontseiluak XIX. Jardunaldietan, 2017ko apirilaren 7 eta 8an egindako Landa eremuko Eskolen gaidunetan, parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak ematen dizkie.
Jardunaldiak: Landa Eremuko Eskola Nafarroan
Nafarroako Eskola Kontseiluak “Landa Eremuko Eskola Nafarroan” gaidun bere XIX. Jardunaldiak egingo ditu apirilaren 7 eta 8an. Familia, irakasle, profesional eta udal arduradunei zuzenduta eta Nafarroako Museoaren Areto Nagusian izanen dira.
[Read more…] about Jardunaldiak: Landa Eremuko Eskola Nafarroan
Landa eremuko bost esperientzia
Landa eremuko eskolek pedagogia maila altuko proiektuak martxan jartzen dituzte, baina askotan ez dute behar haineko oiartzuna izaten. Nafarroako Eskola Kontseiluak, bere XIX. Jardunaldietan horietako bost ezagutaraziko ditu, ondoko eskolenak: Etxalarko “Landagain”, Sakanako herri eskolak (Uharte Arakil, Olazti, Urdiain, Iturmendi eta Arbizu), Luzaide eta Arnegi, Arronizko “La Balsa” eta Uxueko eskola.