Corellako Arte Eskolak bere bederatzigarren Diseinu Jardunaldiak egin ditu, aurten “Emozioa hegan egin!” goiburuarekin.
Berriak
Familien txokoa
Leitzako Itzaire haur eskola, Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuak eta Osasun Etxeak “Familien txokoa” martxan jarri dute. 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako eta beren gurasoentzako espazioa da, eta umeen zaintza eta momentuak partekatzea dira helburu nagusiak, presa eta kezkak alde batera utziz.
Parekoen topaketa
Elhuyar Zientzia Azokaren markoan Zientzialari gazteen arteko “parekoen topaketa” egin zen martxoaren 29an Iruñeko Planetarioan. Elhuyar, NUP, Iruñeko Planetarioa eta Zientziaren Lagunen Klubak antolatu zuten ekitaldia. Aitor Etxarte Berezibar, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakariak parte-hartu zuen.
Eraikuntza biojasangarriko Lanbide Heziketa
Nafar Lansare-Servicio Navarro de Empleok, bere Energia Berriztagarrien Nazioko Erreferentziaren (Cenifer) bitartez, lehenengo lanbide heziketako bioeraikuntza eremuko nazio mailako lehenengo ikastaroa sustatu du.
[Read more…] about Eraikuntza biojasangarriko Lanbide Heziketa
Etxerako lanen protokoloa
Tuterako Elvira España ikastetxe publikoak, Guraso Elkartearekin batera, etxerako lanen protokolo bat martxan jarri du. Horrela, irakasleek beren ikasleei etxerako lanak manatzeko era arautzen da.
Izena dugu
Peek-a-boo Nursery School Edinburgon dago. Bertan, neska eta mutilak ez dira ez kopuru bat ezta talde bat ere, banakako izaki berezi eta anitzak bezala tratatzen dira, taldeak osatzen dituztenak, beren zailtasun eta bertuteekin.
Bi ero diskotekan
TDiferencia (TDA) Antzerki Elkarteak, Hezkuntza Departamentua eta Obra Social la Caixarekin elkarlanean indarkeria matxistaren aurkako eta sexuen arteko berdintasunaren aldeko kontzientziazio kanpaina bat egin dute.
Monografia berria
Nafarroako Eskola Kontseiluak, martxoaren 16ean “Berrikuntza proiektuak 2015-2016” liburua aurkeztu zuen Iruñeko Ezpeleta Jauregian. [Read more…] about Monografia berria
Eskola feministarantz
Eskola gaur egun ez da parekidea. Mistoa bai, baina hezkidetzailea ez. Sortu ere gizonezkoentzako pentsaturiko eskolaren gainean sortu zen eskola mistoa. Eta oraino, eskolak ez dizkie aukera berdinak ematen neskei eta mutilei, eta ez die berdin exijitzen.
Valentzia Erkidegoko Kontseiluaren Dekalogoaren Sinposioa
Otsailaren 3 eta 4an CECVren dekalogoaren 343 ekintza proposamenak eztabaida eta aberasteko Sinposioa egin zen Valentzian. Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte Berezibarrek “Parte-hartzearen kultura” mahai-inguruan aritu zen, Estatuko Eskola Kontseiluaren Lehendakaria den Ángel de Miguel, eta Aragoiko Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Carmen Martínezekin batera.
[Read more…] about Valentzia Erkidegoko Kontseiluaren Dekalogoaren Sinposioa
Hijas de Jesúsen antzerkiak
Hijas de Jesús ikastetxearen antzerki gelak bi antzezlan egingo ditu martxoan zehar. Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko taldeak izango dira protagonistak, urritik prestatzen ari direnak.
García jaunaren hilotza
Navarro Villoslada BHIko Eskola Antzerki Tailerrak, ikasturte honetarako Enrique Jardiel Poncelaren “García jaunaren hilotza” antzezlana prestatu du, Miguel Munárrizek moldatutakoa. Beti bezala, batxilergoko ikasle talde handi batek antzeztuko du, Marta Juániz eta Miguel Munárrizen zuzendaritzapean.
Bazkariaren ordua
Haur eskolan, bazkari ordua behar fisiologiko bat betetzea baino gehiago da. Artikulu honetan, bazkaria eskolan suposatzen duen heziketa momentuak analizatzen ditu, eta kalitatezko jantoki hezitzaile bat izateko dekalogoa ematen du.