Jon gorra da eta entzuten duten haurrekin dago gelan. Gainera, bere ikastetxe bereko beste gelatan, entzumen-urritasuna duten haur gehiago daude. Euskadi eta beste erkidego batzuetan, haur hauek sare publikoan eskolaratzen dituen modalitate bat existitzen da, Gorreria duten ikasleen taldekatze ikastetxeak deitutakoak.
Berriak
Batzuetan ahaztutako espazioak
Aula de Infantil aldizkariko 88. zenbakian, batzuetan ahaztutako espazio batzuen erabileraren kalitatearen zenbait adierazle biltzen dira.
Esperimentu eta elkarrekikotasuna
Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen efikaziaren giltza nagusietako bat, ikaslearen parte-hartze aktiboa lortzea da, motibatu eta partaide izateko. Lortzeko eren artean, maila-arteko eta proiektutako hezkuntza dinamiken bitartez da, giro dibertigarri batean, ahaleginari aitormen akademikoa emanez eta jende aurrean egiteko erronkarekin.
Urte berria, ideia berriak
Urte berriarekin gogorarazi nahi dizuegu Nafarroako Eskola Kontseiluko ateak zabalik daudela, hezkuntza proiektu, proposamen eta ideia berritzaileak jaso eta partekatzeko.
Simulatutako Enpresen VII. Azoka
Administrazio eta Kudeaketako erdi eta goi mailako graduko ikasleek Nafarroako Simulatutako Enpresen VII. Azokan parte-hartu zuten. Tuterako CIP ETIn burutu zen.
Crecer con Arte- Hari Arte
2014tik aurrera, eta beste ikastetxeekin batera, antzerki, dantza (hip-hop) eta musika (rap) tallerrak egiten ari dira. Bideo honetan 2015eko programaren edukiak azaltzen dira. Crecer con Arte/Hari Arte programa 9 ikastetxeetako gazteekin egiten da; hauek, bere ohiko formakuntzan antzeste arteak integratzen dute, garapen eta inklusio tresna bezala. Aldi honetan, Ilundain – Haritz Berri Fundazioa, Lantxotegi Elkartea eta Elkarte Elkartearen ikasleak izan dira, rap erritmoarekin.
Plaza bat eskolan
Eraikina barrualderako begirada batekin pentsatu dela azaltzen da Mendebaldeako Udal Haur Eskolaren arkitektura oroitidazkian. Loris Malaguzzik esaten zuen eskola gure hirietan kristalezko tunel bat izan behar zela, baina hau ez da kanpotik ikusten, kasu honetan. Sartzerakoan soilik konturatzen gara erdiguneko espazio handi batetara orientatua dagoela, lorategidun eremu batetara. Bertan, eskolaren beste aretoak biltzen dira. Espazio hori eskolaren altxorra da eta eskaini ahal zuena deskubritu behar izan dugu, hala nola, bertan bizitzen ikasi.
Ingurugiro hezkuntza Izarbeibarren
Izarbeibarko Mankomunitateak hasiera eman dio, urtero bezala, bere ingurugiro hezkuntza programari. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko 1.200 ikasleei zuzenduta dago, Artaxoa, Larraga, Mendigorria, Berbintzana, Obanos, Miranda de Arga eta Garesekoak.
Idea 46 Aldizkaria
Nafarroako Eskola Kontseiluak bere Idea aldizkariaren 46 zenbakia atera du. 2015-2016 ikasturtean nafarroako ikastetxeek bultzatu zuten berrikuntza proiektu batzuk argira ateratzea bilatzen da.
2015-2016 Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostena
Nafarroako Eskola Kontseiluak 2015-2016 ikasturteko Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostena onetsi zuen abenduaren 21eko Osoko bilkura saioan.
[Read more…] about 2015-2016 Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostena
Eskola Kontseiluaren azken argitalpena
Nafarroako Eskola Kontseiluak bere XVII. jardunaldiak egin zituen, “Haur hezkuntza 0-6” gaiarekin. Ondoren, aldizkari bat eta monografia bat argitaratu zuen, eta bertan, aurkeztutako praktika on batzuk agertzen dira. Orain, Diario de Noticiasek haietako lau aurkezten ditu erreportaje batean.
Humberto Bustinceren hitzaldia
Nafarroako Eskola Kontseiluaren XVIII. jardunaldien barruan, NUPeko katedraduna den Humberto Bustincek bi hitzaldi eman zituen, azaroaren 7a Tuteran, eta 14an Iruñean. “Berrikuntza proiektuak, 2015-2016 ikasturtea” zen edizio horretako gaia. Iruñeko hitzaldia, osotara ikus daiteke ondoko bideoan.
[Read more…] about Humberto Bustinceren hitzaldia
PISA txosten atarikoa
Azken egunetan PISA txostenaren atariko datuak ezagutzera eman dira, Hezkuntza eta Zientzia Ministeriopean dagoen Hezkuntza Ebaluazio Nazio Institutuak egindakoa. Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte Berezibarek bi elkarrizketa eman ditu, Nafarroari dagokien datuak komentatzeko.