Azken egunetan PISA txostenaren atariko datuak ezagutzera eman dira, Hezkuntza eta Zientzia Ministeriopean dagoen Hezkuntza Ebaluazio Nazio Institutuak egindakoa. Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte Berezibarek bi elkarrizketa eman ditu, Nafarroari dagokien datuak komentatzeko.
Berriak
Etorkizuneko Gelari bisita
Autonomi Erkidegoen eTwinning programaren ordezkarien delegazio bat, MECD-en INTEF-en Nazioko Babes Zerbitzuko arduradunekin batera, 2016ko azaroaren 21etik 23ra Bruselasen egon ziren. Hainbat bilera eta ekintza egin zituzten; erakunde europar, Laguntza Zentralaren Zerbitzu, European Schoolnet eta Future Classroom Laben (Etorkizuneko Gelan) bisita egin zuten, besteak beste.
Frantzisko Deuna IP eta Erasmus+SciLit
Iruñeko Frantzisko Deuna IP Erasmus+SciLit proiektuaren parte da. Nazioarteko proiektu honek, hezkuntzaren lehengoetarik faseetatik zientziaren irakaskuntza hedatzea xedetzat dauka. CSIC en la Escuelak koordinatzen du.
Gure ondarea QR-kodean
Nafarroako 14 ikastolek eta 16 udalek “Gure ondarea QR-kodean” proiektuaren lehendabiziko fasean parte hartu dute. Aplikazioari esker Nafarroako 75 tokien berri eskaintzen da QR-kodeen bitartez. Helburua Nafarroaren ondasunaren ezagutza eta zaintza areagotzea da.
UNEDeko ikasturte irekiera
Urriaren 17an 2016-2017ko UNEDen ikasturte irekiera izan zen. Ángel Sanz Moreno doktore jaunaren esku egon zen irekitze-hitzaldia, “Bizitzan zehar ikastea, ikuspegi humanistatik”.
Bakoitzari bere esku dagoena
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak apirilaren 14aren 112/2016 Erabakiaren arabera hezkuntza inklusioa eta eskola arrakastarentzako Kontratu-Programen deialdia atera zuen.
Memoria 2015-2016
Nafarroako Eskola Kontseiluaren 2015-2016 ikasturteko Memoria jada eskuragarri dago deskargatzeko eta kontsultatzeko. Bere Osoko bilkurark onetsi zuen urriaren 26an.
Berrikuntza proiektuen gaineko Jardunaldiak
Nafarroako ikastetxeek bultzatzen dituzten berrikuntza proiektu batzuk argira ateratzea izan zen Nafarroako Eskola Kontseiluaren Jardunaldien helburua. Azaroak 16an bukatu ziren, Iruñean.
[Read more…] about Berrikuntza proiektuen gaineko Jardunaldiak
Panel interaktiboa
Tuterako CIP ETIko elektrizitate PCPIEko ikasleek zentzumen-suspertze panel interaktibo bat sortu dute. Joan den ikasturtetik, Murchanteko 0-3 ikastetxeko 52 haurrek erabiltzen ari dira.
LIFE+RESPIRAk irakasleak trebatzen ditu
LIFE+RESPIRAk bere heziketa jarduera hasi du Iruñeko ILZ-ko irakasleak trebatzen. Jarduera hau, Iruñeko ILZ-ko (Irakasleentzako Laguntza Zentroa) ikastaro batekin hasi da. Helburua, RESPIRA heziketa proiektuaren gelak “Aire berriak Jasangarria, Osasuntsua eta Segurua den Hiri batentzako” proiekturako prestatzea zen.
Escola Nova 21
Escola Nova 21 programak hezkuntza aldaketaren ahaleginak katalizatzea bilatzen du. Aldaketa hau konpetentzien eta ezagutzan oinarritutako ikasketen praktiken kontsentsuan oinarritzea bilatzen da. Abiapuntua, eguneratze disruptiboaren alde lan egiten ari diren eta aldaketa sistemizatu eta sarea sortu nahi duten ikastetxeak dira. Eskola Berriaren ohitura pedagogiko finkoan ditu sustraiak eta beste oinarriak zientziak, nazioarteko etorkizuna eta aurreratutako hezkuntza sistemak dira.
Sentimenduen fitxak
Ohitura osasuntsuak sustatzeko eta bai osasun fisikoa eta bai osasun emozionala lantzeko helburuarekin, Hegoalde ikastolako IGE-k, ikastetxearekin batera, hezkuntza komunitatearen eskura jarri nahi duen proiektu bat osatu zuen iaz. CEAPA-k antolatzen duen esperientzia hezitzaileen XV. lehiaketan 2. saria jaso zuen proiektu honek eta denekin elkarbanatu nahiko lukete bere erabilera eta zabalkundea bultzatzeko.
Humberto Bustince Berrinkuntza Jardunaldietan
Humberto Bustince Sola-k (Uxue, Nafarroa, 1958) irekiko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluaren XVIII. Jardunaldiak. Bi hitzaldi emango ditu, Tuteran, azaroaren 7an eta Iruñean hilabete honetako 14an. Bustince, Salamancako Unibertsitatean Zientzia Fisikan lizentziaduna (1983) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Matematikan doktorea. Azkeneko honetan irakasle eta ikertzailea da 1991tik. Gaur egun, Automatika eta Konputazio Departamentuan katedraduna da, eta adimen artifizialari buruzko ikasgaiak ematen ditu.
[Read more…] about Humberto Bustince Berrinkuntza Jardunaldietan