Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria den Aitor Etxarte Xaloa telebistako Egunez Egun Iruñerriko Hotsak eta Zaratak magazinean elkarrizketatu dute. Maiatzaren bukaeran Nafarroako Eskola Kontseiluak argitaratutako Familien parte-hartzea Nafarroako hezkuntza sisteman aztertzen duen lanari buruz aritu dira. [Read more…] about Monografiaren aurkezpena Xaloa telebistan
Berriak
Tafallako IIPko Kasinoa
Tafallako IIPko Oinarrizko Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleek “Casino Real CIP Tafalla” enpresa sortu dute. Ikastetxeko ikasleei eta irakasleei irekita egon zen astean, martxan jarri zuten eta jokoak dakartzan arriskuak ezagutu zituzten.
Kontakizunen sorkuntza
Idazteak askatasuna, sorkuntza, inplikazio emozionala dakar eta honek bertigoa eragin dezake.
Euroscola 2018
Azagrako Reyno de Navarra DBHI eta Iruñeko Hijas de Jesús Ikastetxea izan dira Nafarroan Euroscola lehiaketaren lehen eta bigarren irabazleak, hurrenez hurren.
Mitoak eta botanika
Juan Bautista Porcar BHIko ikasleek Monforteko lorategira bisitaldia egin dute. Esperientzia honetan, DBH 4. mailako grekera arloko ikasleak eta Batxilergo humanistikoko 1. mailako ikasleak botanika, mitologia, arte eta historia lantzen dute.
Eguneroko bizitza eskolan
Ikasteko prozesuak bidean sortzen diren zailtasunak eta oztopoak erregulatzea dakar. Lan bakoitza burutzeko ekintzak aurreratzea eta planifikatzea helburu duen metodoa aplikatzeko gai izan behar du ikaslea eta, horretarako, irakasle eta gainerako ikasleei galderak egitea beharrezkoa du.
Marta Román Nafarroako Parlamentuan
“Nafarroako Eskola Kontseiluaren arratsaldeak” programaren barnean, Marta Romanek Haurtzaroa eta hiria hitzaldia eskaini zuen maiatzaren 22an Nafarroako Parlamentuan.
Monografiaren aurkezpena
Maiatzaren 28an Nafarroako Eskola Kontseiluak “Familien parte-hartzea Nafarroako hezkuntza sisteman. Faktore sozioekonomikoen eta kulturalen eragina” monografiaren aurkezpena egin zuen, Charo Repáraz Abaitua, Ángel Sanz Moreno eta Pedro González Felipe egileekin batera.
0-3 Komunitatea
Escola Bressol Cappont ikastetxea ikaskuntza komunitatea da 2004. urtetik. Bertan, irakasleak, guraso eta gainerako eragileekin batera, elkarbizitza hobetzeko alderdi guztiak zaintzen dituzte eta ikasleen ikaskuntzak sustatzeko baliabide desberdinak erabiltzen dituzte.
Gaur egungo erronkak bigarren hezkuntzan
Gure gizartearen etengabeko aldaketa sozial, ekonomiko eta teknologikoek eskolan ikasten denari buruz hausnarketa egitera bultzatzen dute: zeri eman garrantzia?
Lorezaintza iraungikorra eta jasangarria
11 lorategi iraungikor daude Ziudadelako lubanarroetan, Bigarren Hezkuntzako ikasleek Nafarroako lorezainen laguntza teknikoarekin sortu eta eraikitakoak. [Read more…] about Lorezaintza iraungikorra eta jasangarria
Denok batera kolorea
Lizarrako Remontival ikastetxean Juan Gorriti artista nafartarraren obra landu dute artea eta elkarbizitza batzen dituen proiektuarekin.
Hilbeharra eta eskola
“Duintasunez hiltzeko solasaldiak” Jardunaldien 5. saioa apirilean izan zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta 200 pertsona inguru gerturatu ziren. Duintasunez Hiltzeko Elkarteak eta NUPek antolatutako jardunaldia da hau, Hezkuntza Departamentuaren laguntzarekin. [Read more…] about Hilbeharra eta eskola