UNEDek Heziketa-xakea Maila Zuria ikastaroaren bosgarren edizioa antolatu du. [Read more…] about Heziketa-xakea ikastaroa UNEDen
Berriak
Memoria 2016-2017
Nafarroako Eskola Kontseiluaren Osoko bilkurak 2016-2017 ikasturteko Memoria aho batez onetsi zuen urriaren 25ean.
Elkartasun Eskolak “Óscar Arnulfo” saria jaso du
Elkartasun Eskola programa saritua izan da, Iberoamerikako “Óscar Arnulfo Romero” Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntza Saria irabazi du estatu mailan. Kolonbian burutuko den nazioarteko fasera joateko sailkatua izan da. [Read more…] about Elkartasun Eskolak “Óscar Arnulfo” saria jaso du
Batxilergoko Eztabaida Lehiaketa
Urriaren 28an, larunbatarekin, NUPek eta Nafarroako Parlamentuak antolatutako VIII. Batxilergoko Eztabaida Lehiaketa burutu zen Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuraren aretoan.
Elhuyarren Zientzia Azoka 2017/2018
Zientzia Azoka ekimena Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka bat da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da.
Zientzia-hezkuntza formalaren osagarri izateko helburua du egitasmoak, oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz, Ikerketan Oinarritutako Zientzia Hezkuntza metodologiaren bitartez.
XX. Jardunaldiak Tuteran
Urriaren 23an eta 24an Nafarroako Eskola Kontseiluko “Berrikuntza proiektuak 2016-2017” Jardunaldiak burutu ziren Tuterako UNEDen. [Read more…] about XX. Jardunaldiak Tuteran
Uxueko HLHIP, Vicente Ferrer sari nazionala
Uxueko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari “Vicente Ferrer” Garapenerako Hezkuntza saria eman diote, Lehen Hezkuntzako kategorian.
[Read more…] about Uxueko HLHIP, Vicente Ferrer sari nazionala
Landa eremuko eskolari buruzko monografiaren aurkezpena
Nafarroako Eskola Kontseiluak “Landa eremuko eskola Nafarroan” bere azken monografiaren aurkezpena egin zuen urriaren 18an Ezpeleta Jauregian.
Argitalpen berri honek Landa eremuko eskolari buruzko Nafarroako Eskola Kontseiluko XIX. Jardunaldietan egindako ekarpenak jasotzen ditu. Apirilaren 7an eta 8an izan ziren Iruñean.
Hezkuntza komunitatetik eta komunitatera hausnarketak ekartzea bilatu zuten Jardunaldiek. Helburu nagusien artean landa eremuko eskola definitzea, beste lurraldeetako landa eremuko ereduak ezagutzea, hezkuntza komunitatea eta inguruaren arteko harremana aztertzea edota Nafarroako landa eremuko eskoletan egiten diren esperientzia esanguratsuak partekatzea zen.
[Read more…] about Landa eremuko eskolari buruzko monografiaren aurkezpena
Zientzia eta teknologia zinemaren ikuspegitik aztergai Planetarioan
Zineman islatzen diren zientzia eta teknologia da “Artea, Zientzia eta Teknologia: errealitate berbera, begirada ezberdinak” zikloaren lau hitzaldietako haria. Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako zikloa da hau, Iruñeko Planetarioarekin lankidetzan eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren babesarekin.
[Read more…] about Zientzia eta teknologia zinemaren ikuspegitik aztergai Planetarioan
NUP: Erakunde Gorenaren Saria
Urriaren 5ean egindako Enplegu eta Ekintzailetza X. Topaketaren irekiera ekitaldian, elkarlaneko praktika onengatik nabarmendu diren enpresa eta entitateak saritu zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoak.
Heziketa-xakea
Hezkuntza departamentuak heziketa-xakea bultzatuko du tresna didaktiko gisa Nafarroako eskola publikoan.
2012ko martxoan, Europako Parlamentuak xakea heziketa-tresna bezala onetsi zuen, kontzentrazioa, pazientzia eta jarraitasuna sustatzen baititu.
NUPen 30. urteurrena
Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere 30. urteurrena ospatuko du aste honetan egitarau zabal batekin.
Aniztasunaren trataerarako Ekintza Plana
Irailaren 29an, Aniztasunaren trataerarako Ekintza Planaren aurkezpena egin zen. Lehentasunezko gaia da hau, eskola berritzaile, inklusibo eta berdintasunezko baten alde lan egiten baitu Hezkuntza Departamentuak.
Plan honen helburu nagusia antolaketaren eta metodologiaren arloko proposamenak aztertu eta egitea da, ikasle guztien beharrei hezkuntza arloko erantzun bat emateko.