11 lorategi iraungikor daude Ziudadelako lubanarroetan, Bigarren Hezkuntzako ikasleek Nafarroako lorezainen laguntza teknikoarekin sortu eta eraikitakoak.
Iruñeko Udalaren Naturart Hiri Lorezaintzako Jaialdiaren 1. edizioaren emaitza dira. Xedea urtero arte-proiektu bakan eta iraungikorrak sortzea da gai jakin bat ardatz hartuta. Aurtengo gaia Unibertsoa da.
Material birziklatu eta jasangarriekin egindako lorategi hauek kosmosa ikusteko hamaika era ezberdin irudikatzen dituzte. 30 egunez ikusgai egongo dira eta ekainaren 3an kenduko dituzte.
Klik hemen Diario de Noticias eta hemen Diario de Navarra egunkarietan argitaratutako berriak irakurtzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera