Otsailaren 11a, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna da. Egun hau ospatzeko, Nafarroako Gobernuak “Innovactoras” proiektua martxan jarri du, STEAM diziplinen erreferenteak gizarteratzeko helburuarekin.
Berriak
Aitor Etxarte Euskalerria irratian
Nafarroako Eskola Kontseiluko burua Euskalerria irratian elkarrizketatu dute.
2016-2017 ikasturteko Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostenari buruz aritu dira.
Aitatasun arduratsua
Zerk egiten du aita bat arduratsu?
Praktikak. Egunerokoak egiten du aita bat arduratsu.
Denborak. Haurrekin orduak eta orduak emateak, zaintzen, behatzen, jolasten, elikatzen, ikasten, desikasten, egoten.
Eta ez haurtzaroaz, kontziliazioaz edo parekidetasunaz dugun pentsamenduak.
Nafarroako 15 proiektuk eTwinning Kalitate Zigilua jaso dute
Otsailaren 6ko ekitaldian, Hezkuntza Departamentuak eTwinning kalitate zigiluak eman zizkien 2016-2017 ikasturtean egindako 15 proiektuei. Guztira estatu mailako kalitatezko bi zigilu eta Europa mailako 13 zigilu banatu ziren.
Zigilu banaketarekin Hezkuntza sailak ikastetxe guzti hauetako irakasle zein ikasleek egindako lanari gorazarre egin zaie.
[Read more…] about Nafarroako 15 proiektuk eTwinning Kalitate Zigilua jaso dute
Berrian elkarrizketa
Otsailaren 4ko Berria egunkariaren edizioak Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakari Aitor Etxarteri egindako elkarrizketa jasotzen du.
Berriki aurkeztutako 2016-2017 ikasturteko Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostenari buruz aritu ziren.
Lo-kantak
Madrilgo Zaleo Haur Eskolako hezkuntza komunitatea eta Puente de Vallecas Liburutegi Publikoa elkarlanean aritu dira haurtzaroko memoria literarioa bildu eta bistaratzeko. Hala nola, familian haurtxoei kantatutako abestiak, lo-kantak eta urrumak, bizi osoan zehar oroimenean mantentzen diren horiek.
Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria Navarra tv
Aitor Etxarte, Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria, elkarrizketatu dute Navarra telebistako La Muga programan. Berriki aurkeztutako Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostenari buruz aritu dira. [Read more…] about Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria Navarra tv
“Eskola ordutegitik kanpoko ikasleen lanak”
Madrilgo Eskola Kontseiluak martxoan, apirilean eta maiatzean antolatutako eztabaida jardunaldi ezberdinetan parte hartu duten adituen ekarpenak jasotzen ditu argitalpen honek.
[Read more…] about “Eskola ordutegitik kanpoko ikasleen lanak”
Monografia berria
Nafarroako Eskola Kontseiluak “Berrikuntza proiektuak 2016-2017” bere azken monografiaren aurkezpena egin zuen otsailaren 2an.
Monografia honek 2016-2017 ikasturtean nafar ikastetxeek egindako berrikuntza proiektuak argira ateratzea du helburu. Hauetako batzuk Nafarroako Eskola Kontseiluaren XX. Jardunaldietan aurkeztu ziren eta Hezkuntza Departamentuak egindako berrikuntza proiektuen deialdian parte hartu zuten.
Nafarroako Ikas Komunitateen Sarearen I topaketa
Topaketa García Galdeano ikastetxean izan zen urtarrilaren 27an. Nafarroako foru-erkidegoko bederatzi Ikas Komunitateen ordezkariak bertaratu ziren helburu komun batekin: ametsak eta estrategiak partekatu eskolak eta gizartea estruktura demokratikoetan bihurtzeko.
[Read more…] about Nafarroako Ikas Komunitateen Sarearen I topaketa
Jantokiak aztergai
Azken hogeita hamar urtean nabarmen egin du gora eskolako jantokietan geratzen diren ikasleen kopuruak. Egoera berri horri erantzuteko, jantokietako eredua estandarizatu egin da, eta eskola ia guztietan catering enpresa handiak arduratzen dira eskoletako ikasleen bazkal-garaia kudeatzeaz.
Hirigintza eta generoa
“Ciudades conciliadoras. Urbanismo y género” izenburupean Ana María Sancho Martínezek doktore-tesia defendatu zuen berriki Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
STEM PLANETA
Iruñeko Planetarioaren eta Nafarroako Gobernuaren proiektu honen helburua zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika zer den ezagutaraztea da, arlo horietan Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean bokazioak sustatzeko, eta bereziki, nesken zientziarekiko grina pizteko.