Iruñeko Arte eta Ofizioen Eskolak 2015/2016 ikasturteari hasiera eman zion urriaren 23an, ostiralean. Ikastetxearen zuzendariak, Rosa García, ekitaldia irekin zuen eta Aitor Etxarte Berezibarrek, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria, egin zuen irekitze-lezioa. Ekitaldira Estebe Petrizan, Hezkuntzako Zuzendaria Nagusia bertaratu zen, Departamentuko beste ordezkariekin batera.
Berriak
Nafarroako Eskola Kontseiluko Osoko bilkura
Nafarroako Eskola Kontseiluak bere berritzearen ondorengo lehenengo osoko bilkura burutu zuen asteazkenean, eta beste gaien artean, 2015-2016 ikasturteko Lan Egitasmoa aurkeztu zuen. Honekin, unibertsitatezkoa ez den programazio orokorrean gizarte sektore ezberdinen parte-hartzea sustatuko du.
[Irakurtzen jarraitu…] Honako honen gainekoa: Nafarroako Eskola Kontseiluko Osoko bilkura
Buztintxurik “Gosaldu egunero” eskola-programa estreinatu zuen
Buztintxuri ikastetxe publikoak “Gosaldu egunero” udal programaren zortzigarren edizioa ireki zuen. Proiektu honen bitartez, Iruñeko Udalak, gosari osasuntsu eta orekatua hartzeko ohituran haurrak heztea du xede. [Irakurtzen jarraitu…] Honako honen gainekoa: Buztintxurik “Gosaldu egunero” eskola-programa estreinatu zuen
NUP 3. sailkatu da Makinen eta Mekanismoen Olinpiada Nazionalean
Nafarroako Unibertsitate Publikoko 3. mailako Ingeniaritzako ikasleen talde bat hirugarren sailkatu da Makinen eta Mekanismoen Teoriako 1. Olinpiada Nazionalean (OTM2), joan den asteko amaiera aldean, Madrilen.
Salesianos saritua FP Nazio Lehiaketa batean
Salesianos Pamplona-k jaso zuen Scheneider Electric (energia eta automatizazio enpresa) ematen duen Eraginkortasun Energetiko Nazio Lehiaketa FP-n lehenengo saria.
[Irakurtzen jarraitu…] Honako honen gainekoa: Salesianos saritua FP Nazio Lehiaketa batean
Haurren eskubideak
Hogei bat elkarte bildu ziren atzo Nafarroako Haurrentzako Aliantza sortzeko borradorea egiteko, talde politiko guztien onarpena izango duenaren itxaropenean. Unicefek bultzatu zuen hitzordua eta Medicus Mundi, Cermín edo Anfas bezalako elkarteak deitu zituen.
[Irakurtzen jarraitu…] Honako honen gainekoa: Haurren eskubideak
VI. Batxilergoko Eztabaida Lehiaketa
Ignacio Marchante, Leire Ruiz, Ignacio Yárnoz, Naomí Moreno eta Ainhoa Leoz-ek osatutako San Ignacio ikastetxeko taldeak irabazi zuen VI. Batxilergoko Eztabaida Lehiaketa, Nafarroako Parlamentuko Batzar osoko aretoan. Miravalles-Redín izan zen bigarren postua lortu zuen ikastetxeak, eta hizlari hoberenaren aipamena Javier Vineta, ikastetxe horretako ikaslearentzat izan zen.
[Irakurtzen jarraitu…] Honako honen gainekoa: VI. Batxilergoko Eztabaida Lehiaketa
Alfonso X el Sabio ikastetxea saritu dute
San Adrián-go Haur eta Lehen Hezkuntzako Alfonso X el Sabio ikastetxe publikoak, Zerbitzu Publikoetan Kalitatearen 5. Estatuko Konferentzia dela eta kudeaketa publikoaren arloko saria jaso du.
[Irakurtzen jarraitu…] Honako honen gainekoa: Alfonso X el Sabio ikastetxea saritu dute
Rosa Sensat maisu-maistra elkarteak 50 urte bete ditu
Rosa Sensat maisu-maistren elkarteak bere mende erdia ospatu zuen ekitaldi hunkigarri batekin. Bertan, bere fundatzaileak izan ziren lau kideen presentzia izan zuten: María Teresa Codina, María Antonia Canals, Jordi Cots eta Pere Darder.
[Irakurtzen jarraitu…] Honako honen gainekoa: Rosa Sensat maisu-maistra elkarteak 50 urte bete ditu
Diario de Noticias-en elkarrizketa
Igandean, urriaren 11ren Diario de Noticiasen edizioak Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakariarekin, Aitor Etxarterekin, elkarrizketa bat agertzen zen. Hezkuntza munduaren egoeraren gai ezberdinak tratatzen dira bertan, arauen joan-etorrietatik, momentuko polemiketara.
[Irakurtzen jarraitu…] Honako honen gainekoa: Diario de Noticias-en elkarrizketa
“Non dago Eguzkilorea?”-ren estreinaldia
“Non dago Eguzkilorea?” filmaren estreinaldia izan zen atzo Iruñeko planetarioan. Miren Karmele Gómez Garmendiak zuzendu du, igande honetan Nafarroa Oinez ospatuko duen Baztan ikastolako ikasle ohia. Zientzia eta euskal mitologia nahasten dituen marrazki biziduneko ipuina da. “Izar eskola” Planetarioaren hezkuntza programaren barruan ikusi ahalko da.
[Irakurtzen jarraitu…] Honako honen gainekoa: “Non dago Eguzkilorea?”-ren estreinaldia
Eskola Kontseilua Parlamentuan
Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria den Ainhoa Aznarez eta Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte, joan den irailaren 16an, gai ezberdinak tratatzeko bildu ziren. Garrantzitsuenetariko bat, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena berritzea izan zen.
[Irakurtzen jarraitu…] Honako honen gainekoa: Eskola Kontseilua Parlamentuan
Hitzarmena Corella-ko Arte Eskolarekin
Urriaren 8an, Aitor Etxarte, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria, Corella-ko Arte eta Goi Eskolara hurbildu zen, ikastetxea bisitatzeko eta bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena berritzeko.
Hitzarmen honek lau urteko iraupena dauka, berritzeko aukerarekin, eta honen bidez, ikasleek ikasitakoa praktikan jarri dezakete Eskola Kontseilurako proiektu txikien bitartez.
[Irakurtzen jarraitu…] Honako honen gainekoa: Hitzarmena Corella-ko Arte Eskolarekin