Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza nagusiak antolaturiko I. Sormen Lehiaketaren gai nagusia “Aniztasuna Aberastasun” da. Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago.
Herritarra modu aktiboan, kritiko izanez, begiratzera, sentitzera eta hausnartzera bultzatzen duen lehiaketa da hau.