Nafarroako Eskola Kontseiluko batzorde iraunkorrak, maiatzaren 6ko 12:00etan egindako bideokonferentzian, aho batez erabaki du kontuan har daitezela hezkuntzan egin beharko liratekeen jarduketen gaineko proposamen hauek, koronabirusaren pandemiak eragin duen egoeraren eta Gobernuak dekretatu duen alarma egoeraren ondorioz, bereziki konfinamendua arintzeko planak hezkuntzan eragiten duen arloan.
[Read more…] about Batzordea Batzorde Iraunkorra 2020ko maiatzaren 6anBerriak
I can write a story!
Esperientzia honen bidez Lehen Hezkuntzako Ingelesezko eskolan hizkuntza gaitasunak eta teknologiak sustatzen dira istorio digitalak garatuz.
Haurren negarra
Negarra ez da soilik lotu behar tristurarekin, minarekin, frustrazioarekin edo beldurrarekin. Izan ere, lasaitasunaren, poztasunaren eta harriduraren adierazgarri ere bada. Haur bat negarrez ari denean, pertsona heldu batek kontsolamendua eskaintzen dio, modu natural eta osasungarrian.
[Read more…] about Haurren negarraUrretxindorra proiektua
Nafarroako Unibertsitate Publikoko 17 ikaslek eta García Galdeano, Vázquez de Mella eta Bernat Etxepare ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako 17 ikaslek parte hartu dute Urretxindorra proiektua proiektuaren 9. edizioan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak bultzatuta.
[Read more…] about Urretxindorra proiektuaJoko instalazioak
Joko instalazioak jolaserako inguruak dira, jokoaren, artearen eta kulturaren arteko elkarretaratze eta bidegurutzean sortuak. Haietan, haurrek aukera dute jokoaren bidez gainerako haurrekin beren historia kontatzeko eta kontakizun hori partekatzeko. Gune horietan agerian gelditzen da gure nortasuna gainerakoen aurrean.
[Read more…] about Joko instalazioakNafarroako Eskola Kontseiluaren Batzorde Iraunkorra. Komunikatua
Nafarroako Eskola Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak, bideokonferentzia bidez bilera eginik 2020ko apirilaren 16ko 9:00etan, eta kide guztien parte-hartzearekin, aho batez erabaki du onartzea eta babestea Hezkuntzako Konferentzia Sektorialerako idazki-proposamena, 3. bertsioa, (2020ko apirilaren 14a). Bertan, akordioak zehazten dira 2019-2020 ikasturteko hirugarren hiruhilekoa garatzeko eta 2020-2021 ikasturtea hasteko. Halaber, Nafarroako Hezkuntza kontseilariaren apirilaren 13ko Proposamenaren alde egiten du.
[Read more…] about Nafarroako Eskola Kontseiluaren Batzorde Iraunkorra. KomunikatuaRol jokoa zientziak irakasteko
Lan honek erakusten du rol jokoa estrategia baliagarria dela zientzien gaineko argudioak lantzeko Lehen Hezkuntzan. Plastikoak ez erabiltzeko eginiko esperientzia baten berri ematen du.
#yoteayudoconlasele
Koronabirusaren krisia dela eta, Batxilergoko 2. mailako ikasleek oraindik ez dakite zer gertatuko den Unibertsitatera sartzeko probekin, hots, “selektibitatea” deitzen den probarekin. Iruñean ekimen bat sortu da haiei laguntzeko. Instagram, Twiter, Facebook… erabili behar dira horretarako. Aski da hauxe idaztea: @yoteayudoconlasele edo #yoteayudoconlasele.
[Read more…] about #yoteayudoconlaseleLohia
Obra hau gazteek sortu dute gazteentzat, eta “Memoria duten eskolak” programaren zati da. “Lohia”n, lehen Mundu Gerraren istorioa kontatzen da.
[Read more…] about LohiaArreta ez-presentzialerako proposamena
Bizi dugun ezohiko egoera honetan, bi webgune jarri ditugu ikastetxeen eskura. Haietan informazioa eta zenbait baliabide ezarri ditugu, oinarrizkotzat jotzen baititugu ikasleentzako arreta ez-presentziala antolatzen hasteko.
[Read more…] about Arreta ez-presentzialerako proposamenaTxotxongiloen antzerki inklusiboa
Esperientzia hau hiru eta hamar urte bitarteko haur gorrendako da. Oinarrizko ideia izan da batera lan egitea bi ziklo oso desberdin ikasten ari diren ikasleekin: Animazio Soziokulturaleko goi mailako heziketa zikloa eta Zeinuen Hizkuntzaren Interpretaziokoa.
Nola izango dira eskolak 2050ean?
Hiriari irekitako eskolak planteatzeko beharrak, komunitatearen espazioekin, naturarekin harremanetan, balore estetiko eta sortzaileekin, eskola-azpiegituren gaur egungo errealitatearekin talka egiten du.
[Read more…] about Nola izango dira eskolak 2050ean?Jardunaldi inklusiboak
Eskola kontseilua “Hezkuntza inklusiborako gogoeta jardunaldiak” izeneko jardunaldiak antolatzen ari da maiatzerako, Hezkuntza Departamentuarekin batera.
[Read more…] about Jardunaldi inklusiboak