NUPeko ikertzaile talde batek, Hezkuntza Departamentuko langileekin batera, Nafarroako 3 eta 6 urte bitarteko haurren Jarduera Fisikoaren lehen Behatokia sortu du, Nafarroako Gobernuak finantzaturik.
Berriak
Hizkuntzen Europako Eguna
Hizkuntzen Europako Eguna ospatzeko, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zenbait ikastetxek hainbat jarduera egin dituzte.
Bake eta bizikidetzaren aldeko eskolak
“Bake eta bizikidetzaren aldeko eskolak” programa Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren programa bat da, Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan sustatua. Heldu diren asteetan laugarren urtez abiatuko da eta 75 ikastetxeetarako 12.320 ikaslek parte hartuko dute bertan.
[Read more…] about Bake eta bizikidetzaren aldeko eskolakPraktikako komunitateak
Soses herrian, Jaume Miret eskolako irakasleek praktikako komunitate bat jarri dute abian. Haren helburua da hausnarketako eta eztabaidako gunea sortzea, non partekatu ditzaketen ikastetxea eraldatzeko prozesuan sortzen diren interes, kezka eta arazoak.
Helburu komun batekin lan egiteko, beharrezkoa da oinarri beretik abiatzea, lehentasun batzuk elkarrekin adostuta; besteak beste, zer egin nahi dugun zehaztea.
Zuzendaritza taldeak hausnarketa prozesu partekatua sortu nahi zuen, irakasleen klaustroa hasiera-hasieratik inplikatuko zuena.
Klikatu hemen Revista Aula agerkarian azaldu den berria ikusteko.
III. eTwinning Topaketa
Hezkuntza Departamentuak larunbat honetan egingo du III. eTwinning Topaketa “eTwinning denontzat” goiburuarekin. Horrela, Nafarroako ikastetxeek 2019an lortutako 28 kalitate-zigilu sarituko dira.
[Read more…] about III. eTwinning TopaketaMantsotzeko musika
After Cage Jaialdiak ekitaldi bat antolatu zuen. Hartan ikasleak lehen aldiz hurbildu ziren musika esperimentalera, eta eguneroko objektuak ziren musika tresnak.
ADIren informazioa
Nafarroako Institutuetako Zuzendarien Elkarteak helburu du hezkuntzako eskaintza hobetzea, baliabide teknikoak zabaldu eta eguneratzea, eta oro har Bigarren Hezkuntzaren kalitatea hobetzea ikastetxe publikoetan. Bazkide diren zuzendarien ordezkaria da, bai Administrazioaren aurrean, bai hezkuntzako elkarteen eta elkarte profesionalen aurrean.
Ikaskuntza Komunitateen Nazioarteko VIII. Topaketa
Azaroaren 15ean eta 16an izanen da NUPen Ikaskuntza Komunitateen Nazioarteko VIII. Topaketa. Obra zientifiko eta literarioei buruzko solasaldi dialogiko batzuk programatu dira; halaber, geletako hezkuntza-inklusioari buruzko ponentzia bat, esperientzien erakusketa eta tailerrak. Jardunaldi osoaren eduki zientifikoa gainbegiratu du Desberdintasunak Gainditzeko Teoria eta Praktikak Ikertzeko Zentroak (CREA), Bartzelonako Unibertsitatearen mendean dagoenak.
[Read more…] about Ikaskuntza Komunitateen Nazioarteko VIII. Topaketa
Kontseiluko buruari egindako elkarrizketa
Urriaren 5ean, larunbatarekin, Diario de Noticias egunkarian elkarrizketa bat argitaratu zuten, Manuel Martín Iglesias Nafarroako Eskola Kontseiluko buruari egina.
[Read more…] about Kontseiluko buruari egindako elkarrizketa
Kultur aste espainiar-alemaniarra
Espainia Iparraldeko Elkarte Espainiar-Alemaniarrak, egoitza Iruñean baitu, XXVII. kultur astea eginen du urriaren 20tik 26ra; asmoa da adin guztietako pertsonak biltzea jende guztiari irekitako ekitaldietan.
Ikasturtearen inaugurazioa
2019-2020 ikasturtea Gurutze Plazako Institutuan inauguratu zen irailaren 17an, ikastetxe horren sorreraren 175. urteurrena zelako.
0-3 zikloko materialak
Haur Hezkuntzako materialez mintzo garenean, badirudi ezinbestekoa dela didaktikarekiko harremana. Haurrek haiekin ikasi egiten dute, baina ez hainbeste materialen ezaugarriengatik, baizik eta haiekin ezartzen dituzten harremanengatik.
Exoplanetak
Cortesko Bardenas Reales DBHI ikastetxeak “Búsqueda de vida en exoplanetas” izeneko proiektua burutu du bi fasetan: lehen fasea 2017-2018 ikasturtean egin zen, IEHPko 1. mailako eta CBUko ikasleekin, eta bigarrena 2018-2019 ikasturtean, IEHPko 2. mailako ikasleekin.