NUP Familia Enpresa programa bultzatzen ari da ikasgeletan, bigarren hezkuntzako irakasleei eta ikasleei zuzendua, ekintzailetza proiektuak garatzeko. Hezkuntza ekintzak eginen dira, ezagutarazteko zer garrantzia duen enpresa jarduerak, oro har, eta familia enpresak, bereziki, Nafarroako testuinguru ekonomiko eta sozialean.
Berriak
PISA 2018
Nafarroan 49 ikastetxe publiko eta itundutako 1.753 ikasle ebaluatu ziren iazko apiril-maiatzetan, 2018ko PISA txostenerako.
[Read more…] about PISA 2018Land Art Mendillorrin
Land Art da Iruñeko Udalaren sentsibilizazio proiektu baten ildoetako bat. Udalak, Ingurumen Hezkuntzako taldearen bidez (Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorra), herritarrak inplikatu nahi ditu aintziraren kontserbazioan. Proiektua auzoko ikastetxeendako da eta sustatu nahi du Mendillorriko aintziraren ingurunea erabil dadin ikasteko, ikertzeko eta esperimentatzeko.
Ikaskuntza Zerbitzua saria
Iruñeko Claret Larraona ikastetxeak gazteen ahalduntzeari emandako sari nazionala jaso du Ikaskuntza Zerbitzua sarien V. edizioan. Hauxe da aurkeztutako proiektua: Gizarte indartsu eta kohesionatuago baten alde / Por una sociedad más fuerte y cohesionada.
Ikasmailaz igo
Ikasmailaz igo programa Ijitoen Idazkaritza Fundazioaren ekimena da eta egun hauetan 10. urteurrena ospatzen ari da NUPen.
XXIV. Jardunaldiak, «2018-19ko Berrikuntza Proiektuak»
Nafarroako Eskola Kontseiluak eginen ditu 2018-2019 ikasturteko Hezkuntza Berrikuntzako Proiektuei buruzko Jardunaldiak, XXIV.ak. Horietan, hautaturiko ikastetxeek eta hizlariek beren lanak aurkeztuko dituzte.
[Read more…] about XXIV. Jardunaldiak, «2018-19ko Berrikuntza Proiektuak»
Kultura ondarea
Diziplina anitzeko talde baten bidez, Nafarroako Unibertsitateak eta zerbitzu turistikoetako enpresa batek metodo didaktiko berri bat prestatu dute, Nafarroako kultura ondarea DBHko ikasleei hurbiltzeko. Bisiltaldi gidatuez, ariketa praktikoez eta koaderno batez baliatuko dira ikasleak.
Ikasturteko bigarren Osoko Bilkura
Nafarroako Eskola Kontseiluak 2019-2020 ikasturteko bigarren Osoko Bilkura eginen du abenduaren 18an.
Ikaskuntza Komunitateen VIII. Topaketa
Iruñean egin den nazioarteko foroan elkarrizketan oinarritutako hezkuntza esperientziak erakutsi dira, aldeak murriztu eta ikaskuntza hobetzeko.
Vicente Ferrer XI. Saria
Iñaki Ochoa de Olza DBHIk Vicente Ferrer Garapenerako Hezkuntzaren XI. Sari Nazionala lortu du DBHko ikastetxeei zuzendutako deialdian.
Kantatu eta ikasi
Nafarroako Unibertsitateko Erizaintzako ikasleek tailerrak eman dituzte Iruñeko San Cernin ikastetxeko 5 eta 6 urteko 108 ikasleri.
Eskola Kontseiluko burua Parlamentuan
Azaroaren 4an, astelehenarekin, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Manuel Martín Nafarroako Eskola Kontseiluko burua hartu zuen.
Kultur zientifikoa
Alicanteko Haygón BHIko Kultur Zientifikoa arloko ikasleak eta irakasleak parte hartu zuten Osasunari buruzko Nazioarteko Denborarteko I. Biltzarra.