Esperientzia didaktiko hau Noaingo San Miguel Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan garatu da, CLIL metodologia batean txertatu direlarik Ingelesa, Gizarte Zientziak, Matematika eta Arte Hezkuntza. Ikasleek ingelesa dute lan tresna aro historikoei buruzko ezaupideak eskuratzeko eta bestelako gaitasun matematiko eta artistikoak garatzeko.
CLIL metodologiak prozesu bikoitza du oinarri eta ikaskuntza helburuak bi interesgune hauen inguruan ardazten dira: batetik, gai edo irakasgai bati buruzko edukiak eta, bestetik, eduki linguistikoak.
Albistea zure interesekoa bada, egin klik hemen eta artikulua ikusiko duzu (Aula aldizkaria, 287. zk).
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera