Nafarroako zazpi herritara iritsiko da zinema-bira bat zientzia gazteengana hurbiltzeko. Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak sustatzen du #LabMeCrazy! Sciencia Film Festival ekimena. Liburutegi publikoetan garatuko da, eta jarraipena emango dio Zientzia Museoak urtero antolatzen duen zinema zientifikoaren nazioarteko jaialdiari.
[Read more…] about #LabMeCrazy!Berriak
Beste behin batean
Beste behin batean Cortesko Cerro de la Cruz HLHIko hezkidetza-batzordeak planteatutako hezkuntza-proiektu bat da. Helburua da ipuin klasikoak eta tradizionalak aztertzea eta bertsio garaikoago, berdinzaleago eta hezkideago bat egitea.
[Read more…] about Beste behin bateanIruña, hiri hezitzailea
Iruñeko Udalak Iruña, hiri hezitzailea izeneko gida bat argitaratu du. Udalaren hezkuntza baliabide guztiak biltzen ditu gida horrek, eta informazioa eskaintzen du paperean zein webgunean, arloka, adinka, hezkuntza mailaka edo populazio taldeka.
[Read more…] about Iruña, hiri hezitzaileaHomofobiaren aurka
Mendillorri BHIko ikasleek LGTBIQ+ kolektiboaren sentsibilizazio jardunaldi batzuetan hartu dute parte.
[Read more…] about Homofobiaren aurkaEstatistika ikastetxeetan
Nafarroako Estatistika Institutua (Nastat) eta Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako IKT Azpiegituren Atala Mendillorri BHIko zuzendaritza-taldearekin eta hor ikasten duten neska batzuekin bildu dira, zorionak emateko azken horiek Europako Estatistika Lehiaketaren Espainiako fasea irabazteagatik.
[Read more…] about Estatistika ikastetxeetanMatilda
Azkoiengo Juan Bautista Irurzun ikastetxeko ikasleek Roald Dahl egilea aztertu dute apirilean eta, bereziki, bere «Matilda» lana.
[Read more…] about MatildaCooperative Campus
Nafarroako Lanbide Heziketako ikasle batzuek benetako ekintzailetzarako Cooperative Campusizeneko ekimen aitzindarian hartu dute parte, Europako beste eskualde batzuekin batera.
[Read more…] about Cooperative CampusNavarraskills
Nafarroako Lanbide Heziketako zortzi ikastetxe publikotako ikasleek Navarraskills lehiaketaren lehen edizioan hartu dute parte. Hezkuntza modalitate horretako Nafarroako lehiaketa apirilaren 29an egin zen, eta, amaieran, sariak eman zitzaizkien lehiaketak irabazi zituzten hamaika ikasleri eta beste hamabost ikasleren trebetasunak erakutsi ziren hainbat modalitatetan.
[Read more…] about NavarraskillsSari bereziak
KIMUA metodologiari buruzko jardunaldietan, María Chivite lehendakariak 32 ikasleri eman dizkie sari bereziak, beren titulazioak aparteko kalifikazioekin amaitu baitituzte. Lanbide Heziketa Nafarroaren lehiakortasunerako eta garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezko elementutzat hartu du.
[Read more…] about Sari bereziakGidariak Lizarran
Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoak nahieran eginen diren topaketen programa bat abiarazi du artelanak hurbilagotik ezagutarazteko. Haietan etorkizuneko turismo-gidariak arituko dira: Turismoko Gidaritza, Informazio eta Laguntzako goi mailako zikloko ikasleak, hain zuzen, Lanbide Heziketako Politeknikokoak.
[Read more…] about Gidariak LizarranMusic Truck
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak parte hartu du CSMN Music Truck proiektuan. Ekimen kultural berri honi esker musika-ekitaldi txikiak egiten dira Iruñeko zenbait gunetan. Ekimenaren helburua da zuzeneko musika hurbiltzea guneetara eta jendearengana. Eskuarki ez da halako proposamenik ikusten kalean.
[Read more…] about Music TruckAusartak
«Ausartak» izenburua jarri diote Iruñeko Le Bal Dantza Eskolako ikasturte amaierako proiektuari. Eskola horretako 7 eta 25 urte bitarteko 200 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, eta helburua izan da eskola-jazarpenaren aurkako kontzientziazioa areagotzea.
[Read more…] about AusartakPolitikaren kode etikoa
Iruñeko Claret Larraona ikastetxeko 14 eta 18 urte bitarteko ikasleek Politikaren Jardunbide Egokirako Kode Kode Etikoa aurkeztu zuten apirilaren 27an Nafarroako Parlamentuan.
[Read more…] about Politikaren kode etikoa