Nafarroako zazpi herritara iritsiko da zinema-bira bat zientzia gazteengana hurbiltzeko. Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak sustatzen du #LabMeCrazy! Sciencia Film Festival ekimena. Liburutegi publikoetan garatuko da, eta jarraipena emango dio Zientzia Museoak urtero antolatzen duen zinema zientifikoaren nazioarteko jaialdiari.

Zinema zientifikoko dokumental eta ikus-entzunezko onenak saritzen ditu jaialdiak, eta bere helburua zientzia herritarrengana hurbiltzea da.
Hemen kontsulta dezakezu Nafarrako Gobernuaren webgunean argitaratutako albistea, eta hemen Diario de Noticias egunkarian argitaratutakoa.