«Ausartak» izenburua jarri diote Iruñeko Le Bal Dantza Eskolako ikasturte amaierako proiektuari. Eskola horretako 7 eta 25 urte bitarteko 200 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, eta helburua izan da eskola-jazarpenaren aurkako kontzientziazioa areagotzea.

Proiektuaren berritasuna da eskola-jazarpena gertatzean sorgor eta ezer egin gabe gelditzen diren neska-mutilen ikuspuntutik egina dagoela, «kanpoko ikusle» esaten zaien horien begiradatik, alegia. Proiektuan bullying, ziberjazarpen, homofobia edo arrazismoarekin loturiko koreografiak prestatu dira.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran argitaraturiko berria.