Nafarroako Orkestra Sinfonikoak sustatzen duen Haur Musika Hezkuntza Programaren (PEMI) barruan, Haur Hezkuntzako 2. mailako (4 urteko) 450 bat haurrekin orkestraren saio musikalak Baluarteko areto nagusian burutu dira.
Berriak
Kontseiluak eta NUPek hitzarmena osatu dute
Nafarroako Eskola Kontseiluak eta NUPek lankidetzarako esparru hitzarmena osatu dute 4 urtetarako. Aitor Etxarte Berezibarrek, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria eta Cristina Bayona Sáezek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordea, hitzarmena sinatu dute, eta honen bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, betiere ahal denean, Nafarroako Eskola Kontseiluarekin lankidetzan jardungo duela, Kontseiluaren hezkuntza arloko hainbat jarduera bereki sustatu eta laguntzeko xedez.
[Read more…] about Kontseiluak eta NUPek hitzarmena osatu dute
III. Gizarte Hezkuntza Jardunaldiak
Urtarrilaren 15 eta 16an Nafarroako Hezitzaileen Elkargo Ofizialak antolatutako III. Gizarte Hezkuntza Jardunaldiak burutu ziren. Izenburua “Gizarte Hezkuntza. Alor berria Heziketa Formalerako. Asko esateko, asko egiteko!” izan zen eta bitartekaritza eta sare-lanak edo absentismoa bezalako gaiak jorratu zituzten adituek aritu ziren. Haien artean, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria, Aitor Etxarte Berezibar, bertaratu zen.
Bizitzea jolastea da
Katty Homar pedagogoa eta psikomotrizistak hitzaldi bat eman zuen Luzaroko udazkenero antolatzen dituen jardunaldietan. Magaleko jolasen ingurukoa izan zen; haren ustez, haurrari berraseguratzeko prozesua egiten laguntzen diote, hau da, bizitzako ezintasunen aurrean ziurtasuna bilatzen.
Hazi batekin hasten da dena
2013-2014 ikasturtetik, San Adriáneko EGA BHIko 1.E, ECP eta HLPP2 ko ikasleriak baratza bat lantzen ari dute, ikastetxearen erreferentzia proiektu bat bihurtu dena eta gero eta talde gehiago inplikatzen ari dituenak. Gainera, Mamaterra sariko bigarren hezkuntzako atalean finalista izan dira.
Mugikorraren mende
INEk bildutako azkeneko datuen arabera, 10 eta 15 urte tarteko umeen %61ak dauka mugikorra erabiltzeko aukera. Nafarroako ia 24.000 haur dira mugikorra daukatenek. Mugikorretara iristeko goiztiartasunak eta hedadurak kezkatzen ditu aditu, segurtasun arduradun, familia eta kontsumitzaile elkarteei. Izan ere, gurasoen %73ak onartzen du ez dakiela teknologia honekin zer erabilera egiten duten bere seme-alabek. Neraberen kasuan egunero 3 ordu erabiltzen dituzte. Hauen artean, %91ak pentsatzen du mugikorra ezinbesteko tresna dela bere bizitza eta harreman sozialetan, eta honexegatik hainbat eremuetatik, arazo ezberdinen (jazarpena, faktura altuak…) ahaleginak neurri prebentiboetara bideratzen ari dira, hala nola, bere gaitza propioak (bai fisikoak: zerbikaletako minak eta ikusmen nekatuta; bai psikologikoak: “estres digitala”) dituen kultura digital berri batetara.
Haurtzaroan mintzaira sustatzea
Ann Sosa, haurren mintzaira garapenean adituak egindako ikerketa bat argiratu da; bertan, hitz egiten duten jostailu elektronikoek, elkarrizketa eta haurren erantzun gutxiagoak sortarazten dutela azpimarratzen du. Egurrezko blokeekin, panpinekin edo liburuekin jolasteak ahozko interakzio asko handiagoa sortarazten du.
Eskola baratza
Corteseko Bardenas Reales Institutuko Dibertsifikazio 3. mailako ikasleek, baratza baten diseinua, martxan jartzea eta mantentze lanak aurrera atera zituzten iaz. Ekintza honek beraiengan sortutako zirrara eta motibazioa dela eta, ikastetxeak jarraipena eman nahi izan dio aurten ere.
Gaitasunekin lana
Peraltako Ribera del Arga BHIren gelek 530 ikasle hartzen dituzte aurten, gehienak herrikoak bertakoak dira, eta Funesekoak. Bere ikasketa eskaintza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa da. Institutu honek hainbat berezitasun ditu, bere hezkuntza helburuak, beste osagaiekin osatzen saiatzen da, eta orain arte, emaitza onak ematen ari die.
Kalitate sareak
124 ikastetxe publiko, Nafarroan dauden %53,5 alegia, kalitate sareetan sartuta daude. Lanbide Heziketako zentro guztiak dira; Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen %44,39a; bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikastetxeen %55,5a; eta hizkuntz eskola ofizialen eta baliabide zentroen %83,3a. Hizkuntza ereduen arabera, %60a A/G dira (gaztelania) eta %46,4 B/D dira (euskara).
Berdintasun jardunaldiak
Baztaneko ikastetxe ezberdinen 250 bat ikaslek Baztaneko Udaleko zerbitzuek antolatutako Berdintasun Jardunaldietan parte hartu dute, Elizondoko Liburutegi Publikoan. Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren markoan burutu da ekitaldi hau, eta Baztango emakumeen eta gizonen arteko I. Berdintasun Planaren “Berdintasuna eta gaztaroa” atala betetzeko nahian.
Etxerako lanak eztabaidan
Ohituraz edo curriculum osoa eman ahal izateko bidaltzen dituzte irakasleek etxerako lanak. Errutina da eskoletan. Beti egin dira, eta jendeak ez ditu zalantzan jarri orain arte. Ikerketek erakutsi dute, ordea, etxerako lanek askotan ez dakartela onurarik. Gainera, batzuetan kalte ere eragin diezaiekete haurrei, gurasoei eta ikaskuntza prozesuari.Eztabaida mahai gainean dagoela uste dute profesionalek.
Haurren eskubideak
Nafarroako Parlamentuko Osoko bilkuren aretoan ospatu zen ekitaldi instituzional bat, Nazio Batuen Osoko Bilkurak 1989ko azaroaren 20an onetsitako Haurren Eskubideen Konbentzioaren 26. urteurrena zela eta. Ekitaldia, Unicef Nafarroak antolatu zuen eta Nafarroako parlamentarien aurrean Nafarroako Haurtzaroarentzako Aliantzak idatzitako kontratu formako testu bat aurkeztu zen.