Pablo Picassoren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena dela-eta, Espainiako eta Frantziako gobernuek erabaki dute elkarrekin lan egitea nazioarteko programa batean. Programa horrek, “Picasso 1973-2023 ospakizuna” lelopean, askotariko jarduerak biltzen ditu, helburu dutenak margolariaren lanean eta ondare artistikoan sakontzea, hainbat esparrutatik.
[Read more…] about Picasso, 50 urte geroagoBerriak
Reconvive
Tuterako ETI IBP eta Corellako Alhama BHI ikastetxeak elkarlanean aritu dira proiektu pilotu bat prestatzen. Helburua da ikastetxeetako bizikidetza hobetzea, motibazioa bultzatzea eta ikasgelako portaera txarrak murriztea; horretarako, jarduera fisikoa eta ikasleek beraiek zuzendutako interakzio sozialeko dinamikak erabiliko dira.
[Read more…] about ReconviveIkasleen bizkarra
Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak gida bat egin du ikasleek ez dezaten bizkarreko minik izan. Gurasoei eta irakasleei zuzenduta dago. Aldi berean, gorputz jarreraren hezkuntzari buruzko tailerrak ematen ari da ikastetxeetan.
[Read more…] about Ikasleen bizkarraJardunaldiak: “Ideiagintza suizidaren prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea”
Nafarroako Eskola Kontseiluak XXXI. Jardunaldiak antolatu ditu: “Ideiagintza suizidaren prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea” izenburua daramate eta maiatzaren 10ean eta 11n eginen dira, Nafarroako Parlamentuan. Jardunaldietan aurrez aurre eta in streaming parte hartzen ahalko da.
[Read more…] about Jardunaldiak: “Ideiagintza suizidaren prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea”Unibertsitatera sartzeko ebaluazioa
Ekainean unibertsitatera sartzeko ebaluazioa egin behar baduzu, hau zure interesekoa izanen da. Izenburu horren pean, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak ikasleen eskura jarri ditu aurtengo azterketetan izanen diren aldaketak (gaztelaniaz).
[Read more…] about Unibertsitatera sartzeko ebaluazioaEgonaldiak
Nafarroako ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako hainbat ikaslek, apirilean eta maiatzean, parte hartuko dute euskarazko barnetegien Egonaldiak programa berrian; Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatu du.
[Read more…] about EgonaldiakEskutitz sendagarriak
Haur-hezkuntzan funtsezkoa da emozioei buruzko hezkuntza ematea, honelako herritarrez osatutako gizarte bat edukitzeko: beren gaitasunetan konfiantza dutenak, besteen sentimenduak kontuan hartzen dituztenak eta une bakoitzean erabaki egokienak hartzen dakitenak. Emozioak, beraz, faktore garrantzitsua dira pentsamendu kritikoa duten pertsonak hezteko.
[Read more…] about Eskutitz sendagarriakNatura Zientzietako Museoa
Bartzelonako Natura Zientzietako Museoak egun dituen erakusketa-proiektuetarako estekak bidali dizkigu; proiektu horiek formatu inprimagarrian daude eta doan deskarga daitezke, aldez aurretik eskatuta.
[Read more…] about Natura Zientzietako MuseoaINDEA
Duela hilabete batzuk, DUALIZA-TE proiektuaren berri eman genizuen. Mendigoiti ikastetxeak eta beste bi ikastetxek garatu dute proiektua, hezkuntza-ingurune inklusiboagoak sortzeko. Erronketako bat izan da INDEA izeneko tresna sortzea (neurohezkuntzako adierazleak, ikaskuntza-inguruneak diseinatzeko).
[Read more…] about INDEAEzkaba Reforest´action
Iruñeko “Doña Mayor” ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak ikaskuntza-zerbitzuko proiektu hori egiten ari dira, Ezkaba mendia basoberritzeko lanetan laguntzeko, 2022an gertatutako sutearen ondoren; haiekin lankidetzan ari dira Nekazaritza eta Basogintzako IBP, Donibane IBP eta Maria Ana Sanz IBP ikastetxeetako ikasleak.
[Read more…] about Ezkaba Reforest´actionMonografia “Neurohezkuntza: nola ekasten du garunak?”
Nafarroako Eskola Kontseiluak «Neurohezkuntza: nola ikasten du garunak?» bere azken liburua argitaratu du. Bertan, espezialista kualifikatuen hitzaldiak jasotzen dira, ezagutza partekatzeko eta printzipio neurozientifikoak hezkuntza-praktikan txertatzeari buruzko hausnarketa sortzeko.
[Read more…] about Monografia “Neurohezkuntza: nola ekasten du garunak?”El contrato de matrimonio
Musika Hiriko “Fernando Remacha” entzunaretoan G. Rossiniren “El contrato de matrimonio” opera komikoaren gaztelaniazko egokitzapena antzestuko da martxoaren 19, 20 eta 21ean.
[Read more…] about El contrato de matrimonioGRAT Anunciata
Horixe da Tuterako Anunciata ikastetxeko ikasle talde baten izena, eta museoak itsuei hurbiltzeko proiektu bat aurkeztu dute. Inklusioa izeneko robot bat egin dute, First Lego League hezkuntza-robotikako lehiaketan parte hartzeko.
[Read more…] about GRAT Anunciata