Hezitzaile Eskolako Haur Hezkuntzako zikloko ikasleek ikaskuntza- eta zerbitzu-proiektu bat egin dute, Elkartuz-Encontrándonos izenekoa. Iruñeko Alde Zaharreko familiekin esku hartzeko proiektu parte-hartzaile bat da, Hezitzaile Eskolak eta Saretuz Alde Zaharreko Haurren Arretarako Sareak garatua.
[Read more…] about Elkartuz-EncontrándonosBerriak
XXIV Eskola Kontseilu Autonomikoen Topaketak
IES Basoko “Ayudantes y Ciberayudantes” proiektuak Nafarroa ordezkatuko du Eskola Kontseilu Autonomikoen Topaketetan XXIV. Bilera Granadan izango da Andaluziako Eskola Kontseiluaren egoitzan, ekainaren 13an eta 14an.
[Read more…] about XXIV Eskola Kontseilu Autonomikoen TopaketakLiebeslied-Robert & Clara
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak estreinatu du Liebeslied-Robert & Clara lana. Proiektu musiko-eszeniko sortu berria da; Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasle talde batek aurkezten du.
[Read more…] about Liebeslied-Robert & ClaraAA etorkizuneko hezkuntzan
“Adimen artifiziala hezkuntzaren etorkizunean” da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak teknologia honek hezkuntza sistemarentzat dituen erronken eta aukeren inguruan hausnartzeko antolatutako jardunaldiaren izenburua.
[Read more…] about AA etorkizuneko hezkuntzanJuul sariak
Nafarroako Ikastolen Federazioak 25 urte daramatza euskarazko haur eta gazte literatura sustatzen. Juul proiektuaren helburu nagusia euskaraz irakurtzearen plazerra sustatzea da. Haur eta gazte literatur hauteskundeetan bozkatuenak diren idazle eta marrazkilarien Juul sari banaketa egin zen.
[Read more…] about Juul sariakCumbres
Cumbresda Nafarroako Erriberak diseinuaren munduarekin urtero izaten duen hitzordua. Eskola eta Enpresa Jardunaldiak dira; diziplina askoren arteko topagune gisa sortu ziren, esperientziak partekatzeko eta sektore horren gaurkotasunari buruz hausnartzeko. Urtero egiten dira Corellako EASDi-n.
Aurtengo jardunaldiak martxoan egin ziren. Jardunaldietan, Corellako EASDi-k ikasgeletatik haratago hedatzen du bere prestakuntza-espazioa, sektoreko profesionalak eta enpresak integratuz, eta praktika esperimentaleko tailerrak ere egiten dira. Horretarako, erabiltzen da diziplina anitzeko formatu bat, zeina sortu baitzen hezkuntzaren ikuspegi hedatu bat hartuta, hobeki ulertzeko diseinuak egungo gizartearekin duen harremana. Ikasle-taldeen eta haien irakasleen kohesioa lortu nahi da, ikastetxe-proiektu komun baten bidez, hala nola Diseinu eta Enpresa Jardunaldiak antolatuz.
Hemen duzu aurtengo kartela.
Hemen kontsulta ditzakezu aurtengo jardunaldietan izandako hitzaldiak eta tailerrak.
Consumópolis 18
Consumópolisen helburua da eskola-komunitateari tresna praktiko eta dinamiko bat eskaintzea, egungo eta etorkizuneko kontsumitzaileen garapen integralean lagunduko duena. Kontsumo-gizarte gero eta bidezkoagoa, solidarioagoa eta arduratsuagoa eraikitzea ahalbidetzen duten kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak ikasteko tresna bat da.
[Read more…] about Consumópolis 18Erasmus+ KA201 Inclus 4 All
Nafarroako ikastetxe publiko guztiek badute jada gida metodologiko bat, ikastetxe inklusibo bihurtzeko; gida hori Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroak (NHBZ), Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak, Italiako Modena 1 institutu inklusiboko irakasleek eta Portugalgo Vilelako eskola multzoak egin dute. Gida gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, italieraz eta portugesez egin da, eta Erasmus+ KA201 4 All du izena.
[Read more…] about Erasmus+ KA201 Inclus 4 AllPintzelaren hitza
Andosillako Virgen de la Cerca ikastetxeak Pintzelaren hitza proiektua jarri du abian. Haren helburua da Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen sormena garatzea, gela horretan hezkuntza-komunitate osoaren topagunea baitute.
[Read more…] about Pintzelaren hitzaFilm laburrak
Joan den maiatzaren 5ean Tuterako Valle del Ebro BHIn egin zen “Valle del Ebro” sarien 1. edizioa; batxilergoko ikasleek egindako film laburrentzako sariketa da.
[Read more…] about Film laburrakAdingabeak eta sareko segurtasuna
Zein da adinik egokiena telefono mugikor bat izateko lehenbiziko aldiz?, nola konfiguratu?, zer arrisku dituzte haurrek eta nerabeek Interneten nabigatzen dutenean?, nola prebenitu?, zer sare sozial eta tresna erabiltzen dituzte gehien aisialdian?, nola jokatu arrisku-praktika baten aurrean?, nola irakatsi gure seme-alabei eta ikasleei gailu mugikorrak modu arduratsuan eta seguruan erabiltzen?…
[Read more…] about Adingabeak eta sareko segurtasunaIratzetik paperera
Tolosako Don Bosco ikastetxeak, Iruñeko Salestarren ikastetxeak eta Conexiones Improbables enpresak abian jarri dute proiektu hau, papera iratzearekin egiteko. Helburua da gizarteratzea eta laneratzea, eta ezagutzaren transferentzia sustatzea, landa-eremua ikusgarri eginez. Teknologia jasangarritasun ekonomiko, ekologiko eta sozialaren zerbitzura erabiliz, helburuak lortu dituzte.
[Read more…] about Iratzetik papereraInklusioa eta kirola
Eskola-orduetatik kanpoko “Juguem!” programa esperientzia aitzindaria eta berritzailea da kirol-hastapeneko jarduerak egiten.
[Read more…] about Inklusioa eta kirola