• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • FITXATEGIAK
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Eskola jardunaldia. Nafarroako Eskola Kontseiluaren irizpena

Eskola jardunaldia. Nafarroako Eskola Kontseiluaren irizpena

2023-11-24

Nafarroako Eskola Kontseiluak irizpen bat onetsi du eskola jardunaldia arautuko duen foru aginduaren proiektuari buruz. Foru agindu horrek, zehazki, arautuko ditu Nafarroako ikastetxeetako jardunaldi motak, lehentasuna emanez ikasleen eta haien familien (edo legezko ordezkarien) interesei, premiei eta ezaugarriei.   

Azaroaren 6ko arratsaldean egindako osoko bilkuran, kontseiluak Hezkuntza Departamentuaren testua bozkatu du, eta aldeko 14 botorekin, aurkako 4 botorekin (irakasleen sindikatuenak) eta abstentzio batekin, berretsi egin du. Testuak, azterketa eta eztabaida prozesu luze baten ondoren, itxi egiten du ikastetxeetan jardunaldi jarraitu edo malguekin izandako fase esperimentala, eta azpimarratzen du 2024-2025 ikasturtean eskola jardunaldi zatitua izanen dutela ikastetxe guztiek. Hala, 2024-2025 ikasturtean bestelako eskola jardunaldi modalitate bat ezarri nahi duten ikastetxeek parte hartu beharko dute Hezkuntza Departamentuak ikasturte horretarako jardunaldia aukeratzeko aterako duen deialdian. Deialdi hori ebazpen bidez emanen da 2023-2024 ikasturtean zehar.

Hezkuntza komunitatearen gehiengo zabal batek, Nafarroako Eskola Kontseiluan dituen ordezkarien bitartez, babestu egin du Hezkuntza Departamentuak aurkeztutako testua, eta aldeko irizpena eman dio eskola jardunaldiari buruzko foru aginduaren proiektu horri. Kontseiluan dauden guraso federazio guztiek adierazi dute aldekotasuna.  Azkenean onetsitako irizpenean nabarmentzeko moduko alegazioak jaso dira, eta curriculum-saioek astean zehar izan beharreko banaketa ezarri du, arrazoi pedagogikoak kontuan hartuta. Araudi berriak ezartzen du ikastetxeek ikasleei arratsaldeko ordutegian arreta emateko jarduerak eskaini behar dituztela. Jarduera horiek borondatezkoak izanen dira ikasleentzat, irakasleek emanen dituzte eta ikastetxe publikoetako irakasleentzat eskola-ordutegikotzat hartuko dira.

Era berean, irizpenak, familiek bozketetan parte har dezaten laguntze aldera, zehazten du Hezkuntza Departamentuak bozketarako eskubidea erabiltzea erraztuko duten prozedurak ezarriko dituela, prozedura telematikoak barne.

Eskola jardunaldia erabakitzeko eginen diren bozketetan zenbateko gehiengoa beharko den ez du aldatu onetsitako foru aginduak; ulertzen da eskola jardunaldia aldatzeak eragin berezia duela hezkuntza komunitatean, eta, gai horietarako, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezartzen du gehiengo kualifikatuz hartu behar direla halako erabakiak.   Gai horren gainean egin ziren XXVlll Jardunaldiak: Eskola jardunaldia.Hemen  Hausnarketak eta Datuak, eta jardunaldi horietako ponentzietan oinarrituta, monografia bat eta IDEA 56 aldizkaria ere argitaratu dira. 2023/11/13an, El País egunkarian gai hau jaso zuten, eta Nafarroako Eskola Kontseiluko buru Manuel Martín Iglesias jaunari egindako elkarrizketa bat argitaratu zuten. Hemen irakur dezakezu albistea.

Sarrera hau ere eskuragarri dago hemen: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • PABLO SANGÜESA, EBRO IBARREKO BHIko IKASLEA, OLINPIADA MATEMATIKO NAZIONALEAN PARTE HARTU DU
  • Garapen informatiko berriei esker, ikastetxe publikoek gaitasunen arabera ebaluatu ahal izango dute, eta LH Dualaren ebaluazioa eta kudeaketa erraztuko da
  • Nafarroak 7 eurora mugatzen jarraituko du eskualdeko 50 jantokietako eguneko gehieneko prezioa. Jantoki horiek 7.700 jankideko zerbitzua ematen dute eta 1,3 milioi menu osasungarri zerbitzatuko dituzte 2026/2027 ikasturtean
  • SORMEN GUNEA: EBRO IBARREKO BHIren ERAKUSKETA MUÑOZ SOLA MUSEOAN
  • 2027ko udako EPErako 722 irakasle plazen banaketa proposatu du Hezkuntza Sailak: kontsultatu hemen espezialitate bakoitza

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2026 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in