Kultura, pertsonen jokaeraren bitartez sortzen den eraikin soziala da. Hezkuntza, talde lana da eta kalitatez aurrera eramateko, irakasleen artean bat datozen planteamenduak eta adostutako ekintzak egon behar dira, amankomuneko irizpideetatik abiatuta. Zuzendaritza taldeak zentroko kultura transmititzen lagundu behar du, eskolan kide berri bat sartzen den unetik.
Berriak
Tresna elektrolumineszenteak
Maiatzaren 30ean, Salesianos Iruñeak “LHko ikasleen Tresna elektrolumineszenteen garapena” izeneko bere berrikuntza jarduera aurkeztu zuen. 6 proiektu garatu eta ekoiztu ditu eta, bukaeran, merkatuan epe labur-tartekoan sartu daitezkeela demostratu du.
Buero sarien fase autonomikoa
Plaza de la Cruz Institutuko Antzerki Tailerrak Antzerki Gaztearen Buero saria irabazi du, Nafarroa mailako fasean. Ondorioz, DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasle talde hau, nazio fasera pasa dira, Cube antzezlanarekin. Logroñon hartu zuten saria, pasa den ekainaren 3an.
Larraintzarren 50. urteurrena
Ekainaren 11n, Larunbatean, Larraintzarreko eskolak bere 50. urteurrena ospatu zuen. Ikastetxe honetan Ultzama, Odieta, Atez, Burutain, Eusa, Enderitz, Lantz eta osotara, 40 herrietako haurrak ikasten dute. Ikasturtean zehar, jarduera ezberdinak burutu dira, eta larunbatean, ospakizun guztien amaiera izan zen.
“Familien parte-hartzea” monografia
“Familien parte-hartzea Nafarroako hezkuntza sisteman” monografia aurkeztu zuen Nafarroako Eskola Kontseiluak ekainaren 1ean. Pedro González Felipe, Charo Repáraz Abaitua eta Ángel Sanz Moreno izan dira bere egileak.
[Read more…] about “Familien parte-hartzea” monografia
Alaitzek Aliyá aurkeztu zuen
Barañaingo Alaitz Institutuko Arte Eszeniko, Musika eta Dantza ikasleek Aliyá. Mundo hobe baten bila antzezlana aurkeztu zuten Barañaingo Auditorioan, maiatzaren 27an. Lan hau, Ozeko Aztian dago oinarrituta eta pertsonaiek beren miserietatik alde egiten duten istorio tragikoa da.
Eguneroko bizitzarako estatistika
Sant Feliu de Guíxols-ko (Girona) L’Estació eskolan, estatistika eta konbinatorioko jarduerak burutu dituzte lehen hezkuntzako geletan. Hauetako bi jarduera Matematiken Eskola Egunaren ospakizunean burutu ziren, bi urte ezberdinetan; konbinatoria jarduera, berriz, urtero martxoaren ostiral batean burutzen da, eta egurrezko kuboena, ikasturtean zehar lantzen da, bigarren edo hirugarren zikloan.
[Read more…] about Eguneroko bizitzarako estatistika
Estatistika eta probabilitatea Lehen hezkuntzan
Orain dela hamarkada gutxi arte, zenbaki, eragiketa, geometria eta neurketan zeuden oinarritutak matematikako edukien curriculoaren orientazioak.
[Read more…] about Estatistika eta probabilitatea Lehen hezkuntzan
Hezkuntza komunitatea gara
2009-2010 ikasturte hasieran, Mendigorriako eskola, jada hezkuntza komunitatea zen munduko leku askotako ikastetxe talde batera batu zen. Talde honek, eskolen eta bere inguruaren eraldatze proiektu bat hartuta zuen, haurrek gehiago ikas zezaten eta pertsona guztiek informazio gizartean sarbide izan zezaten.
[Read more…] about Hezkuntza komunitatea gara
Naturaren interpretazioaren gela
“Naturaren interpretazioaren gure gela” Errege Bardearen biosferaren Natura-erreserba ondoko lurrazal komunalaren berreskurapena proiektua da, Cabanillaseko herrian. San Juan de Jerusalén I.P.ko 5. mailako ikasleek burutzen ari dute. Zehazki, Cabanillaseko lur sail baten gainean, Errege Bardearen morfologia eta Ebroko Erriberaren ekosistema islatu dute, amildegi eta aintzira bat lurzoru gainean eraikiz.
[Read more…] about Naturaren interpretazioaren gela
0-6 Jardunaldiak Tuteran
Nafarroako Eskola Kontseiluak bere “Haur Hezkuntzako jardunaldiak, praktika onak 0-6 etapan” Tuterara eraman zituen. Maiatzaren 24a, asteartea, eta 26a, osteguna, bitartean, heziketa etapa horretako praktika onen inguruko hitzaldi ezberdinak egitn ziren. Hau dena, Tuterako ILZren laguntzari esker izan da posible.
Landa Eremuko Eskolen VI. Jardunaldiak
Maiatzaren 21ean Landa Eremuko VI. Jardunaldiak burutu ziren Uxuen. Topaketa honekin, alde batetik, Nafarroan zehar 70 baino gehiago dauden landa eremuko eskolen identitatea, antolaketa erak eta lana ezagutaraztea bilatzen zen. Ikastetxe hauek 12 eremuetan daude kokatuak, eta 3.000 bat ikasle atenditzen dituzte, Haur eta Lehen Hezkuntzakoak, orokorrean, gela bakar bat konpartitzen dutenek.
Lab 0_6 espazioa
Lab 0_6 espazioa gertaera fisiko ezberdinen inguruko haurren ekintza autonomoa eta nahitazkoa mesedetzeko pentsatuta dago, lehenengo urtetan topakuntza zientifikoak sustatzeko. Proposamen pedagogiko honek ikasteko prest dagoen garun baten ezaugarriei erantzun egiten die. Hau, bizipen berrien, erronken eta jokaera estrategien bitartez burutzen da, txikiak direnetik.
[Read more…] about Lab 0_6 espazioa