Garraldako, Otsagabiko, Erronkariko eta Baigorriko irakasle batzuek eta DBHko 4. mailako ikasleek Orbaizetako arma-ola bisitatu dute Erronkariko Interpretazio Zentroko begiraleekin batera. Proiektu batek batzen ditu Pirinioetako bi aldeetako lau ikastetxeak eta beste erakunde batzuk, eta horren barnean egin da mugaz haraindiko lankidetzako jarduera hau.
[Read more…] about Mugaz gaindiko geologiaBerriak
Nire haurtzaroa ematen dizut
Behar duten adingabeei etxea, babesa eta zaintza emateko esperientzia paregabea bizi dute harrera-familiek. Nafarroan 260 haur daude babes zentroetan. Nire haurtzaroa ematen dizut, izan zenuen haurtzaroa beste bati eman diezaiokezu orain harrera familia izani.
[Read more…] about Nire haurtzaroa ematen dizutAniztasunari erantzuteko aplikazioak
Telefono mugikorra baduzu, beste baliabide bat gehiago duzu orain, eguneroko lanean laguntzeko. Idazki honetan, mugikorretarako hainbat aplikazio jaso ditugu, hezkuntza-premiak dituzten ikasleen familiei eta profesionalei zuzenduak. Aplikazio horietako batzuek helduentzat ere balio dute. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak egin du zerrenda.
[Read more…] about Aniztasunari erantzuteko aplikazioakMargarita Salas sarien III. edizioa
Margarita Salas sarien 3. ediziorako deialdia egin da, izen bereko fundazioarekin lankidetzan. Sari horien bidez, aitortu eta nabarmendu nahi dira emakumeek funtsezko zenbait arlotan zuzentzen dituzten proiektuak (hezkuntza, zientzia, enpresa, sormena eta berrikuntza teknologikoa). Sariek balio dute STEAM bokazioak bultzatzeko, lan-merkatuaren aurreikuspenei erantzunez, eta emakumezko erreferenteak sortzeko, hain zuzen ere belaunaldi berriek eredutzat har ditzaten eta karrera profesionalak beren pasioari eta talentuari jarraituz hauta ditzaten, mugarik eta estereotiporik gabe.
[Read more…] about Margarita Salas sarien III. edizioaZizak eta onddoak
Aurreko asteko asteartean eskolako LH3 mailako kideak Lakuntzako basora joan ziren ziza eta onttoak biltzera. Horretarako, ikasleek komunitateko familiak eta irakasleak izan zituzten laguntzaile.
[Read more…] about Zizak eta onddoakKoloretako eskolak
Programa hau Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak sustatzen du, eta ikastetxeei zuzendua dago. Ikasturte honetan hirugarren edizioa eginen da, eta guztira 17 jarduera garatuko dira bai kulturarteko bizikidetzan sentsibilizatzeko eta bai arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko.
[Read more…] about Koloretako eskolakArrazismoaren kontrako rapa
Maiatzean, arrazismoaren kontrako raparen proiektuaren berri eman genuen, zeina abian jarri baitzen Nafarroako hainbat institutu publikotan. Oraingoan, Spotifyko abestien zerrendaren berri eman nahi dugu. Lehen eskuko testigantzak entzun eta gero, immigrazioari, arrazakeriari, enpatiari eta errespetuari buruzko eztabaida saio batzuk egin ziren, eta abestiak saio horien ondoren grabatu ziren.
[Read more…] about Arrazismoaren kontrako rapaEguzkiak ihes egiten duenerako
Uda atseden hartzeko garaia da, deskonektatu, uretan jolastu, txangoak egin, elkarrizketa luzeak izan, irakurri, eta lagunekin egotekoa. Baina euria ari duen egunen baterako edo zer egin ez dakizun momentu horietarako, zerbait proposatu nahi dizugu.
[Read more…] about Eguzkiak ihes egiten duenerakoSantakara turistikoa
Horixe da, hain zuzen ere, 2022-2023 ikasturtean Santakarako landa eskolan egindako Izan zirelako gara, garelako izango dira izeneko urteko proiektuaren emaitza.
[Read more…] about Santakara turistikoaHasiera…
Ikasturtea hastear dago, eta Buñuelgo Santa Ana HLHIko haur hezkuntzako ikasleak oso kezkaturik daude irakasleen zain, ustekabeko atzerapena baitago. Irakasleek txantxa egin nahi izan diete txikienei, eta bainulariez mozorrotuta heldu dira, eguzkitakoa eta guzti.
[Read more…] about Hasiera…Komikiaren Azoka
2023ko irailaren 1etik 24ra Nafarroako Komikiaren XIV. Azoka eginen da Iruñean eta Lizarran. Ekitaldiak dozenaka jarduera eskaintzen ditu pertsona guztientzat, hala nola mahai inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, horma irudiak, artistekin topaketak, liburuak sinatzea, autoediziorako azoka, bigarren eskuko produktuak eta abar. Halaber, 11 erakusketa izanen dira, 5 egoitzatan banatuta; egoitza horietako bi Iruñeko Udalarenak dira: Kondestablearen Jauregia eta Geltoki.
[Read more…] about Komikiaren AzokaIruña zeruaren arrasean
EHAEO-Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Nafarroako Ordezkaritzak ARKITEKTURAREN ASTEAren beste edizio bat eginen du Nafarroan, urriaren 2tik 6ra bitartean, eta hainbat jarduera antolatu ditu, adibidez, Iruña zeruaren arrasean.
[Read more…] about Iruña zeruaren arraseanPaderborn-Lezkairu ikastetxe publikoa
Iruñeko Paderborn-Lezkairu ikastetxe publikoak ikasturte honetan zabaldu ditu eraikin berriaren ateak. María Chivite Nafarroako lehendakariak bisitatu du, eta harekin batera joan dira Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilaria, Manuel Martín Eskola Kontseiluko burua eta Hezkuntza Departamentuko beste ordezkari batzuk, baita Carlos Salvador lehen alkateorde eta Hezkuntza, Berdintasun eta Aniztasuneko zinegotzi ordezkaria ere, Iruñeko Udalaren ordezkari gisa.
[Read more…] about Paderborn-Lezkairu ikastetxe publikoa