App Checkers proiektuaren helburua da ikasleen pentsamendu kritikoa sustatzea, bai eta haien gaitasun zientifikoa garatzea ere, egiaztapenaren eta fidagarritasunaren kontzeptuekin lotuta betiere. Ikasleek probatuko dute ustez zerbait neurtzen edo detektatzen duen mugikorretarako aplikazio bat; horretarako, esperimentuak diseinatu behar dituzte eta % 0tik % 100era bitarteko fidagarritasun-eskala definitu.
[Read more…] about APP CheckersBerriak
BRAIINS: BRing AI In School
Erasmus+ KA229 proiektuak, BRAIINS: BRing AI In School izenekoak, 3 ikasturteko iraupena du, guztira (2020 – 2023), eta haren helburua da adimen artifizialaren eta robotikaren gai nagusiak hezkuntzaren mundura hurbiltzea.
[Read more…] about BRAIINS: BRing AI In SchoolMotxila ibiltaria
Etxalarreko Landagain eskolak urteak daramatza “motxila ibiltaria” ekimena garatzen. Ekimen horren helburu nagusia da irakurzaletasuna bultzatzea. Ikasgela bakoitzak bere motxila du. Liburuek hainbat testu mota dituzte (ipuinak, komikiak, alegiak…) eta eskolan lantzen diren hiru hizkuntzetan idatzita daude (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez). D ereduko ikastetxea denez, euskararen presentzia handiagoa da motxilan.
[Read more…] about Motxila ibiltariaGoi-mailako gaitasunak
NHBBZk gida bat argitaratu du, Nafarroan goi-mailako gaitasunak dituzten ikasleekin esku hartzeko eredua izenekoa. Helburua da ikasle horiei arreta emateko material garrantzitsua sortzea, gidaliburu bat, gure egunerokoan beste premia batzuen presagatik oharkabean pasa baitaitezke.
[Read more…] about Goi-mailako gaitasunakEducArte
Ablitasko San Babil ikastetxea mobilizatu egin da Erasmus+ KA122-SCH “EducArte” proiektuarekin. 12-14 urteko ikasleak dira, eta Erasmus+ eTwinning proiektua garatzen ari dira, Salbrisko Collège Gaston Jollet (Loir et Cher), Rodgauko Georg-Büchner-Gesamtschule (Hessen) eta Abano Termeko Instituto Di Istruzione Superiore L.B. Alberti (Padua) ikastetxeetako ikasleekin batera.
[Read more…] about EducArteBideko soinuak
Gurutze Plaza BHIk “Bideko soinuak” proiektua jarri du martxan Erasmus+ programaren barruan. Horrekin, Italiako, Espainiako eta Frantziako ikasleak trukatzea eta mugitzea sustatzen da, Donejakue bidea kulturen bidegurutzetzat jota.
[Read more…] about Bideko soinuakKA202 PBLinVET
Lanbide Heziketako Erasmus + proiektu bat da Project Based Learning in Vocational Education and Training, eta KA202 “PBLinVET” da haren akronimoa. Irunberriko IBPko Kirol Jardueretako erdi mailako ikasleek harrera egin diete Italiatik, Greziatik, Poloniatik eta Turkiatik etorritako hogei bat ikasleri, eta haiekin esperientziak partekatzen ari dira ekimen honen barruan.
[Read more…] about KA202 PBLinVETErronkaribarko ikasleak Bardean
Martxoaren 28an eta 29an, Erronkaribarko Julián Gayarre HIko ikasleek eta Ainariak institutukoek Bardea zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten, Erronkaribarko biztanleek milaka urteko eskubideak baitituzte bertako lurretan. Bardeako webguneak eskola bisitak programatzeko eta material didaktikoa deskargatzeko atal bat du gaituta.
[Read more…] about Erronkaribarko ikasleak BardeanPitch
Nafarroako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Diplomako ikasleak eta Iruñeko Jesuitinas ikastetxeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikasleak Pitch lehiaketaren finalean arituko dira norgehiagoka apirilaren 5ean, hau da, ekintzailetza sustatzeko Nafarroan egiten ari den lehen oilar-borrokan.
[Read more…] about PitchPamplodcast
Navarro Villoslada BHIko ehun ikasle inguruk bi ikasturtez egin dute lan Iruñeko turista eta bisitariei 23 ibilbide eskaintzen dizkien proiektu batean. 15 ibilbide pertsona guztientzat dira, eta Spotify bidez eskuratu daitezke; beste 8ak, berriz, haurrentzat dira, eta jolasak eta erronkak dituzte; Youtuben lor daitezke. Guztira, ibilbide horiei buruzko 48 audiogida prestatu dituzte hainbat hizkuntzatan.
[Read more…] about PamplodcastTeknozientzia azoka
Aurten Nafarroak badu bere Zientzia eta Teknologia Azoka. Ekitaldia Euroeskualdearen proiektu baten barnean sartzen da, Elhuyarren bitartez. Nafarroako taldeak SINAIko (Nafarroako I+G+B Sistema) hainbat pertsonak mentorizatzen dituzte, eta gaztelaniaz, euskaraz eta/edo ingelesez izan daitezke. Apirilaren 9an egin zen Baluarten, Iruñeko Planetarioaren, Planeta Stemaren eta Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin.
[Read more…] about Teknozientzia azokaOn Kixote
On Kixoteren ohiko irakurketa publikoa Nafarroako Liburutegian egin zen. Bertan, 40 lagun inguru bildu ziren, Cervantesen lanaren hainbat pasarte irakurtzeko.
[Read more…] about On KixoteLiburu artean hezten
‘Osasunerako hezi, bizitzarako hezi’ proiektua eskolan osasuna sustatzeko plan bat da, Zizur Nagusiko, Barañaingo eta Ermitagañako ikastetxe publikoek, osasun etxeek eta guraso-elkarteek abiarazi dutena eta Osasun Departamentuak diruz laguntzen duena. Bere garaian ikastetxeak bisitatu ziren, eta orain, pandemiaren etenaren ondoren, Ermitagañako osasun etxeak maiatzera arte lau liburutegi bisitatzea sustatu du. Programa gatazken konponketan eta emozioen kudeaketan oinarritzen da, eta haurrentzako hainbat lantegi eta César Oroz marrazkigilearen bi erakusketa hartzen ditu barnean.
[Read more…] about Liburu artean hezten