Eskuragarri dago jada Nafarroako Eskola Kontseiluaren 2020-2021 ikasturteko memoria, abenduaren 15eko osoko bilkuran aho batez onetsia.
[Read more…] about 2020-2021 ikasturteko memoriaBerriak
Kalitatezko zentroak
Guztira, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Lanbide Heziketako Nafarroako 36 hezkuntza-zentrok jaso dituzte ‘Kalitatearekiko Konpromisoa’, ‘Kalitate Zentroa’ eta ‘Zentro Bikaina’ sariak, hezkuntza publikoaren esparruan kalitatea kudeatzeko sistemagatik.
[Read more…] about Kalitatezko zentroakIkasteko sehaska klimatikoak
Iruñeko Salestarren Mantentze eta Mekanizazioko eta Elektrizitate eta Elektronikako moduluetako ikasleek sehaska klimatizatu eta desmuntagarriak egin dituzte garapen-bidean dauden herrialdeetako haurtxo goiztiarrentzat. Proiektu solidario berri hori Kamerun, Cabo Verde, Senegal, Bolivia, Honduras, Ekuador, Mali edo Kongora iritsi da. Laster Siriara eta Ugandara iritsiko da.
[Read more…] about Ikasteko sehaska klimatikoakLH Dual eredugarria
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak LH Dualeko jardunbide egokien bost programa hautatu ditu Nafarroan Europako kalitateko adibide autonomikoen zerrendarako. ‘Jardunbide egokiak Espainiako Lanbide Heziketa Dualean. Europako kalitateko 14 adierazle. 102 adibide autonomiko‘ argitalpena aurkezteko ekitaldia egin da Madrilen.
[Read more…] about LH Dual eredugarriaAlto de la Cruz
Cortesko Bardenas Reales DBHIk eta Tuterako Valle del Ebro BHIk parte hartu dute Alto de la Cruz hezkuntza proiektuko jarduera batean. Universitat Oberta de Catalunyako Grup de Recerca en Arqueologia Protohistòrica (GRAP) taldeak zuzentzen du proiektu hori. Jarduerak Jainkosak, amak eta emakumeak Burdin Aroko artean du izenburu eta gogoeta egiten du historiaurrean ageri den emakumearen irudikapenari buruz.
[Read more…] about Alto de la CruzMemoria duten eskolak
Antzerki-ziklo bat eta errepresio frankistari buruzko unitate didaktiko bat dira “Memoria duten eskolak” 2021-2022 programaren elementu berriak; programa hori Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak egiten du, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusian.
[Read more…] about Memoria duten eskolakNafarroako hezkuntzaren aldeko itun sozialari buruzko XXVI. jardunaldiak
Nafarroako Eskola Kontseilua Nafarroako hezkuntzaren aldeko itun sozialari buruzko XXVI. jardunaldiak antolatzen ari da. Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialaren egoitzan eginen dira urtarrilaren 10ean, goizez eta arratsaldez.
[Read more…] about Nafarroako hezkuntzaren aldeko itun sozialari buruzko XXVI. jardunaldiakBrif, Braf, Bruf jaialdia badator berriz
Bigarren urtez jarraian, Brif, Braf, Bruf jaialdia ospatuko da Txantrean, abenduaren 26tik urtarrilaren 8ra, proposamen fantastikoak eginez.
[Read more…] about Brif, Braf, Bruf jaialdia badator berrizIkasle bikainak
Nafarroako Gobernuak lau neska eta bi mutil saritu ditu 2020-2021 ikasturtean emaitza onenak lortu dituztelako beren ikasketa-mailetako probetan.
[Read more…] about Ikasle bikainakMeninak 2021
Menina sariek aintzatetsi egiten dituzte emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko konpromisoa duten erakunde, instituzio eta norbanakoak. Berdintasun Ministerioaren Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzak sustatzen ditu.
[Read more…] about Meninak 2021Pequelogos
Tuterako Pequelogos taldeak Nafarroa ordezkatuko du Robotikako Munduko Olinpiadaren final nazionalean, junior kategorian (13 eta 15 urte bitartekoak), Salt (Girona) herrian.
[Read more…] about PequelogosMusisex
Sierra de Leyre BHIko DBHko 4. mailako ikasleek Musisex lehiaketaren bi sarietako bat eskuratu dute. Lehiaketa hori SAREk, GIB/HIESa duten pertsonei laguntzeko elkarteak, antolatu du lehen aldiz, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin batera.
[Read more…] about MusisexaRADIAMARS
Mundu mailako biologia sintetikoko proiektuen nazioarteko iGEM lehiaketan, Navarra-Biogalaxy 3 taldea da lehiaketa horretan Nafarroatik parte hartzen duen hirugarren ikasle-taldea, eta zilarrezko domina lortu du bere aRADIAMARS proiektuarekin.
[Read more…] about aRADIAMARS