«Zurginaren bankua» proposamen didaktiko bat da. Haren sorburua da ikasleek zurezko objektu bat diseinatu eta sortzeko duten interesa, objektu hori erabilgarria izan daitekeelakoan komunitateari zerbitzu emateko edo norberak erabiltzeko.
[Read more…] about Zurginaren bankuaBerriak
Gizarte-hezitzaileak
Eskola sistemak gatazka berriei aurre egin behar die, eta aldaketak eta eskariak sortzen ari dira. Hori dela eta, ezinbestekoa da eskola berrindartzea gizarteak gaur egun dituen beharrei erantzun ahal izateko.
[Read more…] about Gizarte-hezitzaileakLa Leonera TV
La Leonera TV proiektu bat da, YouTubeko kanal bat: ikasgelako lanean oinarrituriko programa eta bideo horietan hainbat irakasgairen edukiak eta gaitasunak jorratzen dira. Kanalaren programazioan maila guztietako ikasle-taldeek parte har dezakete, bai eta irakasleek ere, edozein dela ere irakasten duten gaia.
[Read more…] about La Leonera TVEzagutu nazazu
Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren bitartez, ‘Aniztasuna, aberastasun’ eskola-lehiaketaren V. edizioaren deialdia egin du. Lehiaketa hori Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleendako da, eta “Ezagutu nazazu” da oraingo gaia. Lanak aurkezteko epea martxoaren 24an bukatuko da, bai euskararen kasuan, bai gaztelaniaren kasuan.
[Read more…] about Ezagutu nazazuHaur zaintzaileak
“Haur zaintzaileak, haur sentikorrak” proposamen didaktikoa New Health Fundazioaren Eskola Konpasiboak garatzeko proiektu baten barruan kokatzen da.
[Read more…] about Haur zaintzaileakEskoletako jolastokiak
Jolastoki inklusiboak indarrez sartu dira eskolen munduan, gaurkotasun handiko tresna berritzaileak baitira. Jolasak haurren ongizatea eta osasun emozionala sustatzen du, eta loturik dago sormenarekin, irudimenarekin eta horien pareko alderdiekin.
[Read more…] about Eskoletako jolastokiakValete vos viatores
Eslabako hiri erromatarra berpiztuko da, Europako beste lau aztarnategi arkeologikorekin batera, ondarea eta pedagogia uztartzen dituen proiektu baten eskutik. Bideo-joko bat da, eta erromatarren epigrafia (inskripzioak) eta horren garrantzia zabaltzea du helburu.
[Read more…] about Valete vos viatoresAntzerki foroa
Cantabria BHIko Batxilergoko 1. mailako ikasleen esperientzia bat da, eta haren helburua da gogoetarako eta ekintzarako tokia zabaltzea antzerkiaren bidez.
[Read more…] about Antzerki foroaCabo verde
Ikasturte hasieran proiektu berri bat abiatu zuten Elizondoko Lanbide Eskolako hainbat ikasle-irakaslek, Cabo Verde proiektua deitua. “Ayuda Contenedores” gobernuz kanpoko erakundearen bitartez harremanetan jarri dira Afrikako Cabo Verde irletako ikastetxe batekin, CEFP Variante Lanbide Eskola. Proiektuaren helburua edukiontzi bat betetzea da, bertako ikasle eta irakasleentzako baliagarriak izan daitezkeen material eta tresnekin, negutegi bat eta hazitegi bat, adibidez.
[Read more…] about Cabo verdeMinerETICA
MinerÉTICA dibulgazio-ekimen bat da, meatzaritzari buruzkoa. Bertan, lankidetzan ari dira Nafarroako Gobernuko Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia, eta Nafarroako meatzaritza-sektoreko elkarte eta enpresa nagusiak. Helburua da gizartea kontzientziatzea meatzaritzaren garrantziaz eta landa-eremuetako garapenari egiten dion ekarpenaz. 2022an, ikasleek bisitatuko dituzte meatze-guneak edo -enpresak.
[Read more…] about MinerETICAFuego
Nafarroako Memoriaren Institutuak ‘Fuego’ antzerki-lanaren bi funtzio programatu ditu, memoriaren eta giza eskubideen belaunaldi arteko transmisioan lanean jarraitzeko. ‘La Joven Compañía’ taldeak antzezten du lana. Memoria duten Eskolak programaren barruan kokatzen da ekimena. Programa horren helburua ikastetxeetan bakearen eta bizikidetzaren kulturan heztea da.
[Read more…] about FuegoXXVII. Jardunaldiak «Autonomia, lidergoa, ebaluazioa eta parte-hartzea ikastetxeetan
Otsailaren 10ean Nafarroako Eskola Kontseiluaren XXVII Jardunaldiak egin ziren “Autonomia, liderazgo, ebaluazioa eta parte-hartzea hezkuntza-zentroetan” izenburupean Nafarroako Museoko batzar aretoan, 16:45etik 20:00etara.
[Read more…] about XXVII. Jardunaldiak «Autonomia, lidergoa, ebaluazioa eta parte-hartzea ikastetxeetanARSandbox
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako unibertsitate masterra egiten ari diren ikasleek ezagutzeko aukera izan dute DBHn geologia eta geografia irakasteko erabiltzen den errealitate handiagotuko harea-kutxa. Erakustaldia Ribaforadako El Cierzo BHIko Matematika arloko irakasleek eman dute; izan ere, eskoletan erabiltzen dute.
[Read more…] about ARSandbox