Urriaren 18an 2021-2022 ikasturtearen hasiera ospatu zen Navarro Villoslada BHIn, hain zuzen 50 urte betetzen dituen ikastetxean.
[Read more…] about Ikasturte hasieraBerriak
Ximur
Ximur musikalak Jaso Ikastolako DBHko ikasleak ditu protagonista, eta alzheimerraren gaixotasunari eta gure adinekoei buruzko hausnarketa, sentsibilizazioa eta hurbilketa bultzatzen ditu.
[Read more…] about XimurInclus-4-All
Hezkuntza Departamentuak eta NHBBZk bultzatuta, Espainia, Italia eta Portugalgo lau taldek ikastetxeen eraldaketa inklusiborako gidaliburua aurkeztu dute Europako Batzordearen aurrean.
[Read more…] about Inclus-4-AllNafarroako Eskola Kontseiluaren logo berria aurkeztu da
Urriaren 13an aurkeztu da Corellako Arte Eskolan Nafarroako Eskola Kontseiluaren logo berria.
Manuel Martín Iglesias Nafarroako Eskola Kontseiluaren buruak Corellako Arte Eskolari proposatu zion ikasleek proiektu bat egitea. Proiektu horren xedea zen Nafarroako Eskola Kontseiluaren logo berria egitea, araudian azaldutako ezaugarriak izan eta kontseiluari etorkizunean eman nahi zaion komunikazio-egitura islatuko zuena.
[Read more…] about Nafarroako Eskola Kontseiluaren logo berria aurkeztu daIRUNASKULTURA
Irunaskultura liburutegi birtual bat da, 3D-tan, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako ikasleen eskulturez osatua; agerian uzten du zein garrantzitsuak diren bitarteko digital aurreratuak Teknika Eskultorikoak edo Ebanisteria Artistikoa ikasketetan.
[Read more…] about IRUNASKULTURAEskaintza berriak LHn
Nafarroak lehen aldiz eskaintzen ditu prestakuntza espezializatuko ikastaro hauek: Lanbide Heziketako Masterra eta Genero Berdintasunaren Sustapeneko prestakuntza modularra. Eskolak urriaren 20an hasiko dira, Lanbide Heziketako sei ikastetxetan.
[Read more…] about Eskaintza berriak LHnDiseinatu zure ekoenergia
Diseinatu zure ekoenergia da DBHko 3. eta 4. mailetako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzentzen zaien lehiaketa baten goiburua, eta lehiaketa horren xedea da ikasleak kontzientziatzea baliabide energetikoen erabilera eraginkorrari buruz.
[Read more…] about Diseinatu zure ekoenergiaVianako Printzea
Erriberriko “Príncipe de Viana” ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek QR kode bat egin dute Vianako Printzearen biografiarekin, pertsonaia historiko hori ezagutzera emateko.
[Read more…] about Vianako PrintzeaIkasgela Fiskala Nafarroa
Nafarroako Foru Ogasunak Hezkuntza Zibiko-tributarioa irakasgaiaren dokumentazioa jarri du Lehen eta Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleen eskura. Horretarako, IkasgelaFiskalaNafarroa webgunea sortu du, informazioa gaztelaniaz zein euskaraz agertzen duena. Bertan unitate didaktikoak daude, hezkuntza maila bakoitzera egokituta daudenak eta informazioa, ariketa praktikoak, bideoak eta abar biltzen dituztenak.
[Read more…] about Ikasgela Fiskala NafarroaEskola solidarioak
Nafarroako 10.000 ikaslek baino gehiagok berdintasun sozialeko eta elkartasuneko proiektuak gauzatu dituzte ikasturte honetan Eskola Solidarioak programaren barnean. Ekimenak 12 urte bete ditu, eta 43 ikastetxek eta 11 GGKEk parte hartu dute bertan.
[Read more…] about Eskola solidarioakBizikletak Mugikortasun Astean
Urriaren 21ean Gazteluko Itzulia Iruñeko 12 ikastetxe eta institutuetako ikasleen bizikletaz bete zen Mugikortasunaren Astea zela eta.
[Read more…] about Bizikletak Mugikortasun Astean“Jokabide-laguntza positiboa eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeak” monografia
Nafarroako Eskola Kontseiluak bere azken liburua argitaratu du: “Jokabide-laguntza positiboa eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeak”.
[Read more…] about “Jokabide-laguntza positiboa eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeak” monografiaAprobetxatu zure esperientzia
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gaitasun profesionalak egiaztatzeko kanpaina aurkeztu du, esperientzia profesionala duen baina titulurik ez duen edonori bere esperientzia ofizialki onar dezaten. horrela, dokumentu ofizial hori ez duten pertsonei eskuratzeko modua eskaintzen zaie.
[Read more…] about Aprobetxatu zure esperientzia