Valle del Ebro BHIk jaso ditu Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak emandako ACE (Ikastetxeen Elkartea) aintzatespena eta dirulaguntza, ikerketa zientifikoko punta-puntako proiektu bat egiteagatik. “Bigarren Hezkuntzan ikertzea” proiektua aurkeztu zuen, Madrilgo Las Musas BHIrekin, Zaragozako El Picarral BHIrekin eta Gasteizko IES Miguel de Unamuno BHIrekin batera.
[Read more…] about Bigarren Hezkuntzan ikertzeaBerriak
Mugikor bat baino gehiago
Unicefek eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak “Mugikor bat baino gehiago” kanpaina antolatu dute. Helburua da gurasoei orientazioa ematea, seme-alabek telefono mugikorra segurtasunez erabil dezaten.
[Read more…] about Mugikor bat baino gehiagoMapping Jaialdia
Hilabete honetan, Iruñeko Udalak Mapping Jaialdiaren bigarren edizioa antolatu du; Mendillorriko Civivoxean eta Iturramako Civivoxean eginen da. Helburua da 0tik 6 urtera bitarteko haurren sormena sustatzea, ikuskizunen, lantegien eta instalazio sentsorialen bidez.
[Read more…] about Mapping JaialdiaCSI ikasleak
Irabia-Izaga ikastetxeak Forensic Science jarri du martxan. Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzendutako proiektu bat da, eta koadro baten lapurretaren simulakroaren bidez, praktikan jarriko dute Kimikan, Fisikan, Biologian, Marrazketan, Geologian eta Artearen Historian ikasitakoa.
[Read more…] about CSI ikasleakUrrotz, liburuaren hiria
Urriaren 23an, lehenbiziko eskolarteko gimkana literarioa egin zen Urrotz-Hirian; Nafarroako bi landa ikastetxek parte hartu zuten, Añorbekoak eta Urrotz-Hirikoak. Haur eta lehen hezkuntzako ia ehun haurrek gozatu zuten gure liburu denda, jolas, proba eta abarrez.
[Read more…] about Urrotz, liburuaren hiriaBegien kliska batean
Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako bide-segurtasuneko programa bat da; biktimen testigantzak biltzen ditu, ikasleak ohar daitezen garrantzitsua dela arauak betetzea eta zuhurtzia handiz jokatzea trafiko-istripuak saihesteko. Nafarroako Gobernuak sustatzen du, duela hamarkada batetik.
[Read more…] about Begien kliska bateanTalentuari erreparatuta
Padre Moret-Irubide institutuak jaso du Fundación El Mundo del Superdotado fundazioaren 2022ko sari nazionaletako bat, hezkuntza bikaintasunari eskainitakoa hain zuzen. DBHko 2. mailatik Batxilergoko 1. mailara bitarteko ikasleentzat dira sari horiek.
[Read more…] about Talentuari erreparatutaArnasetik
Leitzako Amazabal eta Berako Toki Ona institutuetako ikasleek, hurrenez hurren, epaimahaiaren saria eta publikoaren sari berezia lortu dituzte UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin antolatzen duen Arnasetik bideosormen lehiaketan.
[Read more…] about ArnasetikNafarroa Koloretan
Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren bidez, “Nafarroa Koloretan” izeneko haurrentzako ipuin ilustratuen lehiaketa deitu du. Ipuinak aurkezteko epea azaroaren 24an amaituko da.
[Read more…] about Nafarroa KoloretanEl gigante egoísta
Iñigo Casalíren El gigante egoísta opera Gaztambide Antzokian taularatuko da abenduan. Opera Oscar Wilderen ipuin batean oinarritua da, eta bi egunetan antzeztuko da: abenduaren 18an, publiko orokorrarendako, eta 19an, berriz, ikasleendako.
[Read more…] about El gigante egoístaIzar Eskola
Izar Eskola Iruñeko Planetarioko programa zaharrena da, etengabe aritu baita hogeita hamar ikasturteetan. Gauzak horrela, haren hezkuntza jardueraren ardatza da, baita zentroko proposamen ezagun eta berezienetako bat ere.
[Read more…] about Izar EskolaEkintzailetza proiektuak
11 herritako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoek beren ekintzailetza-geletan 16 proiektu landuko dute ikasturte honetan, hala nola gurpil-aulkiak lur irregularretara egokitzea, adinekoentzako ateak irekitzeko sentsoreak edo bizikletetara egokitu daitezkeen gailuak, garapen bidean dauden herrialdeetan ura ponpatzeko.
[Read more…] about Ekintzailetza proiektuakSarean Euskaraz
Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, Euskarabidearen bidez, Sarean Euskaraz programaren VI. edizioa abiarazi du. Programa DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzenduta dago. Helburua da, batetik, euskararen erabilera ezagutaraztea eta sustatzea informazioaren eta komunikazioaren teknologien esparruan, eta, bestetik, kultura digitala sustatzea euskaraz, bereziki gazteen artean.
[Read more…] about Sarean Euskaraz