RAKANI 22 proiektuaren asmoa da Martzillan integratzea inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak, eta Marqués de Villena BHIn jarri da abian. Gauzak horrela, Immigrazio eta Bizikidetza saria lortu du Ikaskuntza Zerbitzua Sariak izenekoen 9. edizioan. Iruñeko Salestarren ikastetxeak Garapenerako Lankidetza saria irabazi du Cunas que salvan vidas proiektuari esker, eta “LH Irunberri” IBPk Lanbide Heziketako Gazteen Ahalduntzea saria eskuratu du, Juntos nos movemos proiektuarekin.
[Read more…] about RakaniBerriak
Laguntzaile digitalak
Garraldako ikastetxeko ikasle batzuk laguntzaile digital bihurtu dira Etxe konektatuak programaren barnean. LHko 5. eta 6. mailetako eta DBHko 2. mailako ikasleak dira, eta konpromisoa hartu dute beren herrietako adinekoei teknologiari loturiko arazo errazak konpontzen laguntzeko. Gazte horiek aurrez aurreko bi saio eta beste bi online-saio egin dituzte zeregin horretan trebatzeko, eta diploma bat eta aintzatespen-pin bat eskuratu dituzte.
[Read more…] about Laguntzaile digitalakeMove
Honen bidez aurkezten dizuegu eMove Ikus-entzunezko Arteen Eskola eta Unibertsitate Jaialdiaren 8. edizioaren deialdia. Ekoizpenak jasotzeko azken eguna 2023ko ekainaren 30a da. Esteka honetan eman dezakete izena ikastetxe eta ikasle guztiek doan.
[Read more…] about eMoveAzagrako meninak
Azagrako IESO Reyno de Navarra erakundeak Meninas 2022 saria jaso du Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean. Berdintasunean eta hezkuntzan hezteko konpromisoa
indarkeriarik gabe, saria merezi izan du.
Pantailatik harago
Izen horrekin, merkataritzako eta marketineko LHko ikasleek sare sozialek osasun mentalean dituzten ondorioak aztertu zituzten, abenduaren 20an María Ana Sanz Ikastetxe Integratuan egindako topaketa batean. Bertan hitz egin zen sare sozialek gure harreman-moduan sortzen duten inpaktuaz, bai erabiltzaileengan, bai eduki-sortzaileengan.
[Read more…] about Pantailatik haragoHezkuntzaren aldeko Itun Soziala Nafarroako Foru Komunitatean
Nafarroako Eskola Kontseiluak Hezkuntzaren aldeko Itun Soziala Nafarroako Foru Komunitatean txostena argitaratu du, eta ikastetxe eta hezkuntza eragileei banatu die.
[Read more…] about Hezkuntzaren aldeko Itun Soziala Nafarroako Foru KomunitateanInizia
Egun hauetan egiten ari da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren INIZIA astea. Aste horretan, Lanbide Heziketako ikasleek eta irakasleek, kanpoko erakundeen laguntzarekin, LHko ikastetxeen sare publikoko 16 ekintzailetza-geletan bultzatutako proiektu teknikoen eta ekintzailetza-proiektuen garapena azaltzen dute.
[Read more…] about IniziaCalleMath
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikertzaile batzuek beste bi ibilbide diseinatu dituzte Iruñeko beste hainbeste auzotarako, Nafarroako hiriburuan barrena Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 2. eta 3. mailako ikasleei zuzendutako ibilbide matematikoak sortzeko proiektu baten barrenean. Proiektu hori joan den ikasturtean hasi zuen Iruñeko Udalak, eta “CalleMath” izena eman zion.
[Read more…] about CalleMath2021-2022 ikasturteko memoria
Eskuragarri dago jada Nafarroako Eskola Kontseiluaren 2021-2022 ikasturteko memoria, abenduaren 21eko osoko bilkuran aho batez onetsia.
[Read more…] about 2021-2022 ikasturteko memoria“Eskola jardunaldia. Hausnarketak eta datuak” jardunaldiak
Nafarroako Eskola Kontseiluak “Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta Datuak “, urtarrilaren 11 eta 12an Nafarroako Museoko areto nagusian. Eskola jardunaldia ezartzerakoan garrantzitsuena da ikasleen beharrak kontuan hartzea.
[Read more…] about “Eskola jardunaldia. Hausnarketak eta datuak” jardunaldiakMonografia: “Autonomia, lidergoa, ebaluazioa eta parte-hartzea ikastetxeetan”
Nafarroako Eskola Kontseiluak bere azken liburua argitaratu du: “Autonomia, lidergoa, ebaluazioa eta parte-hartzea ikastetxeetan”.
[Read more…] about Monografia: “Autonomia, lidergoa, ebaluazioa eta parte-hartzea ikastetxeetan”DUALIZA-TE
Hezkuntza Ministerioak Mendigoiti ikastetxea hautatu du, Mallorcako Rosa dels Vents HLHIrekin eta Xátivako Attilio Bruschetti HLHIrekin batera, hezkuntza inklusiboa eta hezkuntza berrikuntza sustatzeko proiektu komun bat garatzeko: “DUALIZA-TE: Diseño de entornos y situaciones de aprendizaje en clave DUA”.
[Read more…] about DUALIZA-TEMatemapolis
Lola Morales institutu bateko matematika irakaslea da, eta Matemapolis jokoa asmatu du: oinarri du fikziozko hiri baten mapa, 200 pertsonaia, objektu eta teorema dituena, eta “bilatu eta aurkitu” modura jokatzen da, aldi berean jostatu eta ikasiz.
[Read more…] about Matemapolis