Eskola-orduetatik kanpoko “Juguem!” programa esperientzia aitzindaria eta berritzailea da kirol-hastapeneko jarduerak egiten.
[Read more…] about Inklusioa eta kirolaBerriak
Eraldaketa soziala
Kulturak elkartzen, etorkizuna sortzen: berrikuntza sozialeko proiektu bat da, Bizi zure eskola proiektu osoaren parte dena. Izan ausarta eta aldatu: Ramiro Soláns HLHIPko bizitzan familiek parte hartzeko sortua.
[Read more…] about Eraldaketa sozialaMugaz gaindiko bizilagunak
DBHI Larraintzarko ikastetxeko DBHko 2. mailako ikasleak Erasmus+ KA 122 (iraupen laburreko mugikortasuna) proiektu batean murgilduta daude. Proiektu horren izena mugaz gaindiko bizilagunak da: Landa-eremutik landa-eremura, Nayko Collège Henry-IV ikastetxeko ikasleekin batera. IESO Larraintzar – Larraintzarko ikastetxeak Erasmus+ mugikortasun hori lortu zuen SEPIEk (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) emandako 2022ko deialdian; beraz, eskola-mugikortasun hori Europar Batasuneko Erasmus+ Programako funtsekin batera finantzatzen da.
[Read more…] about Mugaz gaindiko bizilagunakHezkuntza zientifiko inklusiboa
Zientziak gure eguneroko bizitza aldatu eta hobetu du: tratamendu medikoak eta txertoak sortu ditu, energia alternatiboak aurkitu ditu…
[Read more…] about Hezkuntza zientifiko inklusiboaArrazidmoaren kontrako rapa
Eskola-proiektu batek musikaren aukerak baliatzen ditu arrazismoaren prebentzioa lantzeko bigarren hezkuntzako ikasleen artean. Proiektua Koloretako Eskolak programaren parte da: Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko ekimen horrek zenbait tresna eta material osagarri eskaintzen ditu kulturarteko lana eta sentsibilizazioa errazteko hezkuntza zikloetan.
[Read more…] about Arrazidmoaren kontrako rapaTeknozientzia
Elhuyar Zientzia Azoka / NafarroakoTeknozientzia Azoka:STEM Planeta – Iruñeko Planetarioak eta Elhuyar Fundazioak antolatu dute ekimena, eta laguntzaile izan dira NICDO, Nafarroako Gobernua eta Euroeskualdea. Azokak helburu nagusi du ezagutzera ematea STEM(Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak, ingeleseko sigla erabiliz), eta bultzatzea gazteen STEM-gaitasunak eta gaitasun transbertsalak. Horretarako, erraztasunak emanen dira esperientzia zientifikoa izateko.
[Read more…] about TeknozientziaGobernuserako bidaia
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek “Gobernuserako bidaia” hasi dute; Gobernu Irekiaren ekimena da, haurren eta gazteen parte-hartzea sustatzeko eta ikasleei erabakiak denen artean hartzen irakasteko. Praktika horietako bat Iruñeko García Galdeano ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek burutu dute; adostasun-prozesu bat egin dute, egun batez igerilekura joateko.
[Read more…] about Gobernuserako bidaiaIhes handia
Zentroen arteko eta diziplinen arteko hezkuntza-proiektua da. Proiektuen bidezko elkarlaneko ikaskuntzan oinarritzen da, eta alor horretako metodologia aktiboak elkartzen ditu Nafarroako memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginarekin. Bederatzi ikastetxek hartzen dute parte; etapa eta hizkuntza-eredu desberdinetako 400 ikaslek baino gehiagok.
[Read more…] about Ihes handiaNabigazio seguruari buruzko gidak
Madrilgo Erkidegoko Eskola Kontseiluak «Gazteen nabigazio segurua guztion kontua da» jardunaldia egin zuen urriaren 5ean. Bertan, nabigazio seguruari buruzko gidak aurkeztu zituen, ikasleei, familiei eta irakasleei zuzentzen zaizkienak.
[Read more…] about Nabigazio seguruari buruzko gidakIDEA aldizkariaren 56. zk.
Nafarroako Eskola Kontseiluak IDEA aldizkariaren 56. zenbakia argitaratu du, eskola-jardunaldiari buruzkoa.
[Read more…] about IDEA aldizkariaren 56. zk.Haizeberritu
Garraldako ikastetxe publikoak Haizeberritu proiektua abiarazi du, bere espazioak birmoldatzeko. “Espazioak eta materialak hezkuntza elementuak dira” premisa oinarri hartuta, ikasleen beharrei buruzko azterlan bat egin dute ikastetxean. Jadanik eraikita dagoen eraikin batetik abiatuta eta behaketaren ondoren, proposamenak egin dituzte.
[Read more…] about HaizeberrituOlite diVINO
Erriberriko “Príncipe de Viana” HLHIPk Olite diVINO proiektua egin du, ikasleei ardoa egiteko prozesua ezagutarazteko, oso sektore garrantzitsua baita herrian. Helburua da bidaia bat egitea mahastizaintza eta ardogintzako ekoizpenaren etapa guztietan barna: mahats-bilketa, mahatsen hautaketa, txortenak kentzea eta mahatsak prentsatzea, hartzidura, haztea, botilaratzea eta merkaturatzea.

Mahastizaintza eta ardogintzaren kulturan ere sakontzen da, sektoreak eskualdean izan duen historia errepasatuz: sektore horrekin lotutako artea (musika eta pintura), azken produktuaren eta haren lehengaien salerosketaren merkataritza-harremanak eta abar. Ikastetxeko hezkuntza-etapa guztiek parte hartu dute proiektuan, eta, horrela, maila arteko eta diziplina anitzeko ikaskuntza indartu da.
Proiektuaren webgunean kontsulta ditzakezu helburuak, edukiak, jarduerak eta etapen argazkiak. Proiektua oraindik aribidean dago, berrikuntza batzuk gehitu behar dira.
“Sobre ruedas” proiektua
Tuterako Huertas Mayores ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak automobilaren munduari buruzko diziplinarteko proiektu bat lantzen ari dira ikasturteko bigarren hiruhilekoan. Proiektu horren izenburua “Sobre ruedas” da.
[Read more…] about “Sobre ruedas” proiektua