Nafarroako Institutuetako Zuzendarien Elkarteak helburu du hezkuntzako eskaintza hobetzea, baliabide teknikoak zabaldu eta eguneratzea, eta oro har Bigarren Hezkuntzaren kalitatea hobetzea ikastetxe publikoetan. Bazkide diren zuzendarien ordezkaria da, bai Administrazioaren aurrean, bai hezkuntzako elkarteen eta elkarte profesionalen aurrean.
Berriak
Ikaskuntza Komunitateen Nazioarteko VIII. Topaketa
Azaroaren 15ean eta 16an izanen da NUPen Ikaskuntza Komunitateen Nazioarteko VIII. Topaketa. Obra zientifiko eta literarioei buruzko solasaldi dialogiko batzuk programatu dira; halaber, geletako hezkuntza-inklusioari buruzko ponentzia bat, esperientzien erakusketa eta tailerrak. Jardunaldi osoaren eduki zientifikoa gainbegiratu du Desberdintasunak Gainditzeko Teoria eta Praktikak Ikertzeko Zentroak (CREA), Bartzelonako Unibertsitatearen mendean dagoenak.
[Read more…] about Ikaskuntza Komunitateen Nazioarteko VIII. Topaketa
Kontseiluko buruari egindako elkarrizketa
Urriaren 5ean, larunbatarekin, Diario de Noticias egunkarian elkarrizketa bat argitaratu zuten, Manuel Martín Iglesias Nafarroako Eskola Kontseiluko buruari egina.
[Read more…] about Kontseiluko buruari egindako elkarrizketa
Kultur aste espainiar-alemaniarra
Espainia Iparraldeko Elkarte Espainiar-Alemaniarrak, egoitza Iruñean baitu, XXVII. kultur astea eginen du urriaren 20tik 26ra; asmoa da adin guztietako pertsonak biltzea jende guztiari irekitako ekitaldietan.
Ikasturtearen inaugurazioa
2019-2020 ikasturtea Gurutze Plazako Institutuan inauguratu zen irailaren 17an, ikastetxe horren sorreraren 175. urteurrena zelako.
0-3 zikloko materialak
Haur Hezkuntzako materialez mintzo garenean, badirudi ezinbestekoa dela didaktikarekiko harremana. Haurrek haiekin ikasi egiten dute, baina ez hainbeste materialen ezaugarriengatik, baizik eta haiekin ezartzen dituzten harremanengatik.
Exoplanetak
Cortesko Bardenas Reales DBHI ikastetxeak “Búsqueda de vida en exoplanetas” izeneko proiektua burutu du bi fasetan: lehen fasea 2017-2018 ikasturtean egin zen, IEHPko 1. mailako eta CBUko ikasleekin, eta bigarrena 2018-2019 ikasturtean, IEHPko 2. mailako ikasleekin.
Agurra
Nafarroako Eskola Kontseiluaren izenean, Lehendakari gisa ordezkatzeko ohorea baitut, nire ongi etorririk zintzoena eman nahi dizuet. [Read more…] about Agurra
Etorkizuneko haur eskola
Gure hezkuntza-sisteman haur hezkuntzaren etapak bereizten du lehen ziklo (0-3) eta bigarren zikloa (3-6) lehen hezkuntzako ikastetxeetan txertatua.
[Read more…] about Etorkizuneko haur eskolaAmadahi Apachu
Amadahi Apachu lehen haurtzaroan naturan egindako hezkuntza esperientzia aitzindaria da. Ikuspuntu honen bidez berezko jolasa, naturarekiko ezinbesteko lotura eta begirunezko akonpainamendua lantzen dira.
[Read more…] about Amadahi ApachuLa Mina institutu eskola
Institutu eskola izatea etapen artean hobe koordinatzeko, kalitate eta berrikuntza proiektuak garatzeko, familiengan konfiantza sortzeko, eta partaide izateko sena eta parte-hartzea laguntzeko aukera bat da.
[Read more…] about La Mina institutu eskolaLGBT aniztasuna eta hezkidetza
COGAM-eko Hezkuntza Taldeak LGBTfobia ikasgeletan 2015 izenburuarekin egindako ikerketa baten arabera, badirudi oraindik ere amets hezkidegarritik urrun daudela. Funtsezkoa da hezkidetza irakaskuntza-ikaskuntzaren filosofia eta metodologia eta baita aniztasun afektibo-sexuala eta generozkoa ere zeharkako moduan ikasgaien curriculumean sartzea espazio osasungarria lortzeko, non ikasleek beraien berezko nortasuna garatu, errespetutik berdintasunezko harremanak ezarri eta genero aurreiritzi eta baldintzarik gabeko berezko etorkizuna proiekta dezaketen.
[Read more…] about LGBT aniztasuna eta hezkidetzaHaurtzaroa eta hiria
Francesco Tonucci italiar pentsalari, psikopedagogo eta marrazkilaria da, “Haurren hiria”-ren ideologoa, “Haurtzaroaren Hiri Lagunak” proiektuaren hasiera dena eta Espainian dagoeneko 277 direnak.
[Read more…] about Haurtzaroa eta hiria