Tuterako Pequelogos taldeak Nafarroa ordezkatuko du Robotikako Munduko Olinpiadaren final nazionalean, junior kategorian (13 eta 15 urte bitartekoak), Salt (Girona) herrian.
[Read more…] about PequelogosBerriak
Musisex
Sierra de Leyre BHIko DBHko 4. mailako ikasleek Musisex lehiaketaren bi sarietako bat eskuratu dute. Lehiaketa hori SAREk, GIB/HIESa duten pertsonei laguntzeko elkarteak, antolatu du lehen aldiz, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin batera.
[Read more…] about MusisexaRADIAMARS
Mundu mailako biologia sintetikoko proiektuen nazioarteko iGEM lehiaketan, Navarra-Biogalaxy 3 taldea da lehiaketa horretan Nafarroatik parte hartzen duen hirugarren ikasle-taldea, eta zilarrezko domina lortu du bere aRADIAMARS proiektuarekin.
[Read more…] about aRADIAMARSHiri-mugikortasuna hobetzea
Hiri-mugikortasuna hobetzeko proiektuak egin dituzte Tafallako hiru ikastetxetako ikasleek: Marqués de la Real Defensa ikastetxe publikoa, Eskolapioak eta Garcés de los Fayos Ikastola.
[Read more…] about Hiri-mugikortasuna hobetzeaParke agroklimatikoa
Tuterako Huertas Mayores eta Griseras ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasmailetako 1220 ikaslek baino gehiagok barazkiak landatu zituzten La Mejanan, “Tudela Comparte” fundazioaren proiektua ezagutzera emateko.
[Read more…] about Parke agroklimatikoaIntsektuendako hotela
San Adriango Alfonso X El Sabio ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek, ikasturtean zehar, hezkuntza-proiektu jasangarri bat garatu dute intsektuei bizirik irauten laguntzeko.
[Read more…] about Intsektuendako hotelaElkartasunaren aldeko Eskolak
Ehun bat lagunek parte hartu zuten Elkartasunaren aldeko Eskolen ikasturte berriaren inaugurazio ekitaldian. Aurten 49 ikastetxek eman dute izena. 12 GGKE-ek eginen diete lagun ikastetxeei.
[Read more…] about Elkartasunaren aldeko EskolakBalioen txertoa
Claret Larraona ikastetxeak sari nazionala jaso du, gazteen ahalduntze kategorian, Balioen txertoa proiektuarekin, 2021eko Ikaskuntza-Zerbitzua Sarien deialdiaren barrenean.
[Read more…] about Balioen txertoaIngelesezko ikastaro aitzindaria
Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak online ikastaro trinkoa abiatu du ingelesezko C1 maila egiaztatzeko. Orain arte egiaztapen hori ia beti Goi Mailako Hezkuntzan eskuratzen zen.
[Read more…] about Ingelesezko ikastaro aitzindariaErgonomia hobetzea
Tuterako Valle del Ebro BHI eta Nafarroako Unibertsiate Publikoa lanean ari dira eskolako altzarien ergonomia hobetzeko proiektu batean. Estudio de la idoneidad del mobiliario del aula para el alumnado y propuesta de rediseño du izena (ikasleek ikasgelan erabiltzen dituzten altzarien egokitasuna aztertzea eta horien diseinua aldatzeko proposamena), eta institutuan bertan egiten ari dira, Bi+ Ikerketako Batxilergoan. Proiektuan parte hartzen duten irakasleak eta ikasleak ari dira lan-ildo orokorrak eta kronograma zehazten.
[Read more…] about Ergonomia hobetzeaBisita Hezitzaile Eskolara eta María Ana Sanz IBPra
Egoera zaurgarrian dauden Herbehereetako, Finlandiako eta Italiako ikasleek Lanbide Heziketako bi ikastetxe hauek bisitatu dituzte, han egiten duten lanaren berri izateko: Hezitzaile Eskola eta María Ana Sanz IBP.
[Read more…] about Bisita Hezitzaile Eskolara eta María Ana Sanz IBPraImagen NAVE2
María Ana Sanz zentroko ikasleek diseinatu dituzte NAVE2 proiektuaren web-orria eta irudi korporatiboa. Proiektu horren helburua da Lanbide Heziketako ikasleen mugikortasuna bultzatzea Europan.
[Read more…] about Imagen NAVE2Odisea
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko «Odisea» eskolako liburutegi digitalaren zerbitzuak estaldura zabaldu du eta itunpeko ikastetxeak sartu ditu 2021-2022 ikasturtetik aurrera.
Eduki digitalak mailegatzeko web plataforma bat da Nafarroako irakasleentzat zein ikasleentzat.