• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Archives for Berriak

Berriak

Online aholkilaritza

2024-01-11

Hezkuntza Departamentuak webgune bat jarri du abian, eskolako jazarpena edo ziberjazarpena prebenitzeko eta kudeatzeko. convivencia.educacion.navarra.es/eu/ webgunearen bidez, zuzeneko arreta eman nahi die hezkuntza komunitateari, berdinkideen artean tratu ona sustatzeko.

[Read more…] about Online aholkilaritza

Filed Under: Berriak

2022-2023 ikasturteko memoria

2024-01-08

Eskuragarri dago jada Nafarroako Eskola Kontseiluaren 2022-2023 ikasturteko memoria, abenduaren 20eko osoko bilkuran aho batez onetsia. Azken ikasturtean kontseiluak egindako jarduerak jasotzen dira memorian.

[Read more…] about 2022-2023 ikasturteko memoria

Filed Under: Berriak

Joaldunak

2023-12-27

“Arnasetik” ikus-entzunezkoen sormen lehiaketaren bigarren edizioan, Doneztebeko Mendaur DBHIk publikoaren saria irabazi du Joaldunak lanagatik. Finalisten artean, Nafarroako Arbizu, Ituren eta Leitzako eskoletako beste lau lan zeuden.

[Read more…] about Joaldunak

Filed Under: Berriak

Oligondoen artean

2023-12-21

Julio Caro Baroja BHIko DBHko 3. mailako eta Ikasgela Alternatiboko ikasleen proiektua da, eta Iruñeko Nekazaritza eta Basozaintzako IB bisitatzeko aukera eman du.  Oliba-olioko eta Ardoetako teknikariaren erdi-mailako zikloa ikasten ari diren ikasleek, irakasleekin batera, oliba-olioa ekoizteko prozesua erakutsi ziguten, olibak jasotzen direnetik hasi eta olioa ontziratu eta merkaturatzen den arte.

[Read more…] about Oligondoen artean

Filed Under: Berriak

Tutti tonura

2023-12-20

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren proiektu hau Al tono de tutti / Tutti tonura deitzen da. Horren helburua da musika hurbilaraztea adimen edo mugimendu desgaitasuna, mendekotasuna, garun perlesia eta abar izateagatik kontzertuetan isilik egon ezin diren guztiei.

[Read more…] about Tutti tonura

Filed Under: Berriak

ERA Eskola

2023-12-18

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eta Nafarroako zenbait toki erakundek 2020an abiarazi zuten Gurasoen Eskola proiektua, ikastetxean euskara ikasten duten haurren familiei zuzendua. ERA Eskola da, online saioak dituena informazio egokitua emateko, bai euskaraz dakiten gurasoei, bai euskaraz ez dakitenei; eta YouTubeko kanalean argitaratuta daude saio horiek: www.youtube.com/c/EraNafarroa/. Bi playlist daude bertan: batak euskarazko hitzaldiak ditu; eta, besteak, berriz, gaztelaniazkoak.

[Read more…] about ERA Eskola

Filed Under: Berriak

Navarraskills

2023-12-15

Abenduaren 19an, Nafarroako “Navarraskills” Lanbide Heziketako txapelketa ospatuko da. Txapelketa honetan Lanbide Heziketako 72 ikaslek parte hartzen dute 22 modalitatetan, eta bertan, egiten ari diren irakaskuntzetako konpetentzia eta trebetasun profesionalak eta pertsonalak neurtzen dituzte. Irakasleek eta enpresa babesleen ordezkariek planteatu dituzte probak.

[Read more…] about Navarraskills

Filed Under: Berriak

Eskola konprometitua

2023-12-11

Zein izan behar dute erreferentzia-balioek, itxuraz elkarren baztertzaileak diren aniztasunen eta egungo gizartea osatzen duten parametro eta muga sozial erlatibo eta konplexuen testuinguruan hezten dugunean? Koherentziaz ari gara.

[Read more…] about Eskola konprometitua

Filed Under: Berriak

Elikume

2023-11-30

ELIKUME proiektua urrian hasi da, eta haren helburua da ezagutzea zer-nolako ohitura dietetikoak dituzten Iruñeko Udalaren haur-eskoletako haurrek, eta zer nutrizio-egoeratan dauden. Haur-eskola horiek dagoeneko menu osasungarriak eta jasangarriak dituzte. Proiektua 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan eginen da.

[Read more…] about Elikume

Filed Under: Berriak

Legebitzarrarekiko hitzarmena berritzea

2023-11-27

Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek eta Eskola Kontseiluko lehendakariak, Manuel Martínek, bi erakundeek 2012az geroztik duten lankidetza hitzarmena berritu dute gaur.

[Read more…] about Legebitzarrarekiko hitzarmena berritzea

Filed Under: Berriak

Eskola jardunaldia. Nafarroako Eskola Kontseiluaren irizpena

2023-11-24

Nafarroako Eskola Kontseiluak irizpen bat onetsi du eskola jardunaldia arautuko duen foru aginduaren proiektuari buruz. Foru agindu horrek, zehazki, arautuko ditu Nafarroako ikastetxeetako jardunaldi motak, lehentasuna emanez ikasleen eta haien familien (edo legezko ordezkarien) interesei, premiei eta ezaugarriei.   

Azaroaren 6ko arratsaldean egindako osoko bilkuran, kontseiluak Hezkuntza Departamentuaren testua bozkatu du, eta aldeko 14 botorekin, aurkako 4 botorekin (irakasleen sindikatuenak) eta abstentzio batekin, berretsi egin du. Testuak, azterketa eta eztabaida prozesu luze baten ondoren, itxi egiten du ikastetxeetan jardunaldi jarraitu edo malguekin izandako fase esperimentala, eta azpimarratzen du 2024-2025 ikasturtean eskola jardunaldi zatitua izanen dutela ikastetxe guztiek. Hala, 2024-2025 ikasturtean bestelako eskola jardunaldi modalitate bat ezarri nahi duten ikastetxeek parte hartu beharko dute Hezkuntza Departamentuak ikasturte horretarako jardunaldia aukeratzeko aterako duen deialdian. Deialdi hori ebazpen bidez emanen da 2023-2024 ikasturtean zehar.

[Read more…] about Eskola jardunaldia. Nafarroako Eskola Kontseiluaren irizpena

Filed Under: Berriak

Ciberland

2023-11-17

Ciberland izenekoa erakusketa ibiltari bat da, berezko nortasuna duena. Haren bidez ezagutuko dugu zer arrisku dituen mundu digitalak, eta horien gainean ikasi eta hausnartuko dugu. Hemen ikasiko duzu nola jokatu behar den arriskuen aurrean, eta horiek nola prebenitu, ondorio larriagoak saihesteko. Ikasiko duzu zein garrantzitsua den sare sozialetan partekatzen duzun informazioa zaintzea, zer segurtasun-ezarpen erabili behar dituzun zure gailuetan, nolako online harremanak dituzun, nolako aisialdia duzun, eta, oro har, zein garrantzitsua den ohitura egokiak izatea ingurune digitalean.  

[Read more…] about Ciberland

Filed Under: Berriak

Bikiak eskolatzea

2023-11-14

Bikien kasuan, jakin behar dugu haien parea ere atxikimendu-figura nagusi bat dela, eta familia antolatzeko eta eskolan banatzeko ereduak kontu handiz pentsatu behar dira.

[Read more…] about Bikiak eskolatzea

Filed Under: Berriak

  • « Go to Previous Page
  • Page 1
  • Interim pages omitted …
  • Page 11
  • Page 12
  • Page 13
  • Page 14
  • Page 15
  • Interim pages omitted …
  • Page 88
  • Go to Next Page »

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Irakasle, Arte Plastiko eta Diseinu eta Musika eta Arte Eszenikoen EPEko probak ekainaren 19an hasiko dira
  • Hezkuntza Sailak 15.000 ikasle aztertu ditu “Pisa Foral” delakoan eta lehen aldiz formatu digitaleko ariketak egingo dira
  • Hezkuntza Sailak LHren eskaintza 22 ziklotan handituko du 2026-2027 ikasturtean, Duala eta azpiegitura berriak finkatzeak markatutako ikasturte batean
  • VALLE DEL EBRO BHI-koen PARISERAKO BIDAIA
  • Iruñeko ikastetxe bateko lau ikasle, ikasleak eta enpresari birtual onenak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2026 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in