Tuterako Valle del Ebro BHI eta Nafarroako Unibertsiate Publikoa lanean ari dira eskolako altzarien ergonomia hobetzeko proiektu batean. Estudio de la idoneidad del mobiliario del aula para el alumnado y propuesta de rediseño du izena (ikasleek ikasgelan erabiltzen dituzten altzarien egokitasuna aztertzea eta horien diseinua aldatzeko proposamena), eta institutuan bertan egiten ari dira, Bi+ Ikerketako Batxilergoan. Proiektuan parte hartzen duten irakasleak eta ikasleak ari dira lan-ildo orokorrak eta kronograma zehazten.
Proiektuaren lehendabiziko fasean, eskolako altzariak gorputz-jarreraren higienerako egokiak diren aztertuko dute, ikasleen eskola-errendimendua hobetzea helburu. Bigarren fasean, berriz, lehenbizikoan jasotako emaitzetan oinarrituta, altzarion ergonomia hobetzeko proposamena eginen dute. Proiektua abiarazteko arrazoia da eskolako altzariak ez direla egokitzen pertsona bakoitzaren gorputz neurrietara, eta horrek mina eragiten ahal diola bizkarrean, lepoan eta buruan.
Hemen irakur dezakezu Diario de Noticiasen argitaratutako berria, eta hemen Diario de Navarran argitaratutakoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera