Sierra de Leyre institutuak (Zangoza) mahai-ingurua egin du DBHko 2. eta 3. mailako adituekin eta ikasleekin, Urre Urdina izeneko hezkuntza-proiektuaren barrenean. Proiektu horretan, ura ingurumenaren erreferente gisa hartuta egin dute lan.
Jardunaldian, ikasleek egindako proiektua aurkeztu zuten, eta hainbat gai landu zituzten, hala nola Agenda 2030 eta haren Garapen Jasangarrirako Helburuak, zergatik jotzen den ura «urre urdintzat » eta «ur birtualaren» kontzeptua.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran argitaratutako berria, eta hemen , Diario de Noticiasen argitaratutakoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera