Iruñeko Udalak “En mudanza- Ibiltari” proiektu pilotuari hasiera emango dio maiatzean, ikastetxeei arte garaikidea hurbiltzeko xedearekin. Udal bilduma garaikidearen artelan batzuen erakusketa ibiltari batean datza proiektua. Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzako tallerrak egingo dira ere honekin batera.
Arte garaikidearen hurreratze zuzena, bai zentzumenezkoa, baita intelektuala ere eskaini nahi du erakusketa honek; ikasleen ahalmen adierazgarria, dialektikoa eta sorkuntzakoak areagotu; hala nola, diziplina anitzen ikuspegi batetik landu daitezkeen edukiak irakasleei proposatzea (arte plastikoak, hizkuntza, zientziak…).
Informazio gehiago nahi baduzu, Diario de Noticiasen 2016/05/10ean argitaratutako berria hemen klik eginez kontsulta dezakezu edota Pamplona actual web-orria bisitatuz.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera