Erasmus+ programak SEPIErekin (Hezkuntzaren Nazioartearatzerako Espainiako Zerbitzua) elkarlan egiten du. Jarduera eta ekimen ezberdinak kudeatzen dituen Agentzia Nazionala da, hala nola funts europarrak banatzen dituena. Jarduera lerroak hiru klabeetan zehaztu daitezke: KA1: ikasketa arrazoiengatik langileen mugikortasunaren promozioa; KA2: berrikuntza eta praktika onen elkartrukatzerako nazioarteko kooperazioa erraztea; eta KA3: hezkuntza aferan europar politiken berriztatzea sustatzea. Helburuak hemen kontsultatu daitezke.
KA101 PAI (FEPER) landa eremuko eskolen irakasleentzako europar formakuntza da. Nafarroan, landa eremuko lau PAI eskoletatik, zortzi irakaslek parte-hartu dute edo parte-hartzen ari dira, EBeko herrialdeen mugikortasun jardueretan. Horietako seik ikasturte egituratuak burutu dituzte, eta bik praktika onen begiratze egonaldietan parte-hartu dute. Bere formakuntzarako aukeratutako herrialdeak, hauek izan dira: Finlandia, Malta, Irlanda eta Ingalaterra.
Gai honi buruzko loturak:
- Hezkuntza zentroko arduradunentzako gida praktikoa
- Hezkuntza zentroen arduradunentzako beste eredua
- Europako Batzordearen web orria
- Hoy por Hoy Cadena Ser-Iruñea Irratiko irratsaioa Monjardín Liceoaren ikasle eta irakasleekin, Erasmus+ KA2 proiektu batean lan egiten dutenak
Informazio gehio nahi baduzu, egin klik hemen edo Elisa Echeniquerekin kontaktuan jarri, Hezkuntza Departamentukoa, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen zerbitzuan, 848 42 69 75 telefono zenbakian.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera