Madrilgo Zaleo Haur Eskolako hezkuntza komunitatea eta Puente de Vallecas Liburutegi Publikoa elkarlanean aritu dira haurtzaroko memoria literarioa bildu eta bistaratzeko. Hala nola, familian haurtxoei kantatutako abestiak, lo-kantak eta urrumak, bizi osoan zehar oroimenean mantentzen diren horiek.
Berriak
Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria Navarra tv
Aitor Etxarte, Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria, elkarrizketatu dute Navarra telebistako La Muga programan. Berriki aurkeztutako Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostenari buruz aritu dira. [Read more…] about Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria Navarra tv
“Eskola ordutegitik kanpoko ikasleen lanak”
Madrilgo Eskola Kontseiluak martxoan, apirilean eta maiatzean antolatutako eztabaida jardunaldi ezberdinetan parte hartu duten adituen ekarpenak jasotzen ditu argitalpen honek.
[Read more…] about “Eskola ordutegitik kanpoko ikasleen lanak”
Monografia berria
Nafarroako Eskola Kontseiluak “Berrikuntza proiektuak 2016-2017” bere azken monografiaren aurkezpena egin zuen otsailaren 2an.
Monografia honek 2016-2017 ikasturtean nafar ikastetxeek egindako berrikuntza proiektuak argira ateratzea du helburu. Hauetako batzuk Nafarroako Eskola Kontseiluaren XX. Jardunaldietan aurkeztu ziren eta Hezkuntza Departamentuak egindako berrikuntza proiektuen deialdian parte hartu zuten.
Nafarroako Ikas Komunitateen Sarearen I topaketa
Topaketa García Galdeano ikastetxean izan zen urtarrilaren 27an. Nafarroako foru-erkidegoko bederatzi Ikas Komunitateen ordezkariak bertaratu ziren helburu komun batekin: ametsak eta estrategiak partekatu eskolak eta gizartea estruktura demokratikoetan bihurtzeko.
[Read more…] about Nafarroako Ikas Komunitateen Sarearen I topaketa
Jantokiak aztergai
Azken hogeita hamar urtean nabarmen egin du gora eskolako jantokietan geratzen diren ikasleen kopuruak. Egoera berri horri erantzuteko, jantokietako eredua estandarizatu egin da, eta eskola ia guztietan catering enpresa handiak arduratzen dira eskoletako ikasleen bazkal-garaia kudeatzeaz.
Hirigintza eta generoa
“Ciudades conciliadoras. Urbanismo y género” izenburupean Ana María Sancho Martínezek doktore-tesia defendatu zuen berriki Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
STEM PLANETA
Iruñeko Planetarioaren eta Nafarroako Gobernuaren proiektu honen helburua zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika zer den ezagutaraztea da, arlo horietan Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean bokazioak sustatzeko, eta bereziki, nesken zientziarekiko grina pizteko.
Norberari egokitutako eskola-ikaskuntza
Norberari egokitutako ikaskuntzaren oinarria, proposatutako jarduera ikasle bakoitzaren ezaugarrien eta beharren araberakoa izatea da. [Read more…] about Norberari egokitutako eskola-ikaskuntza
Etorkizun Gela, irakasleentzako inspirazioa
Etorkizun Gela (Furure Classroom Lab), European Schoolneten ekimena da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan teknologien erabilera hobetzea du helburu nagusi.
[Read more…] about Etorkizun Gela, irakasleentzako inspirazioa
Virgen del Camino & Berufskolleg Geldern & Mª Ana Sanz
Virgen del Camino eta Mª Ana Sanz Lanbide Heziketako ikastetxeak, Dusseldorf hiriko Berufskolleg Geldern Instituarekin elkarlanean ari dira Erasmus+ programaren bitartez ikasleen mugikortasuna sustatzeko.
[Read more…] about Virgen del Camino & Berufskolleg Geldern & Mª Ana Sanz
Parlamentuan agerraldia 2018
Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte Berezibar, Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza Batzordearen aurrean agertu zen urtarrilaren 24an. Agerraldi honen xedea Kontseiluak egindako 2016-2017 ikasturteko Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostena azaltzea izan zen.
Eskolako patioa
Heziketarako gune bat baino gehiago da eskolako patioa.
Patioek benetan haurrek dituzten premiei erantzuten diete?
Zein balio gailentzen dira?
Zer nolako jolasak, kirolak eta ikaskuntzak indartzen dira?