Larragako San Miguel ikastetxe publikoak birziklapenean, berrerabileran eta hondakinen bereizketan oinarritutako proiektu bat aurkeztu du, Hondakinen Partzuergoarekin eta Izarbeibarko Mankomunitatearekin batera. Helburua da herri jasangarriago bat izatea, ikasleei esker hondakinak hobeki kudeatzen dituena.
[Read more…] about Larraga jasangarriaBerriak
Onomastikari buruzko gida
Nafarroako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kulturako Katedrak onomastikari buruzko gida didaktikoa editatu du, ikasleei zuzendua. Doan deskarga daiteke, gaztelaniaz eta euskaraz, eta laster argitaratuko da izenburu honekin: Engraxitik Garazira. Izenen misterioa Nafarroan.
[Read more…] about Onomastikari buruzko gidaTechniques, technology and sciencie in classical antiquity
TwinSpaceko proiektu bat da, Erasmus+ 2021-KA-121-SCH-000012409 programaren barruan. Salestarren ikastetxeko ikasleek parte hartzen dute, Frantzia, Italia, Grezia eta Zipreko beste bost ikastetxerekin batera. Helburua da kultura klasikoa ezagutzea.
[Read more…] about Techniques, technology and sciencie in classical antiquityBizikleta eskolan
2021-2022 ikasturte honetan Iruñeko 22 ikastetxek parte hartu dute Iruñeko Udaleko Mugikortasun Alorrak antolatutako ikastaro batean. Helburua da ikasleak gaitzea segurtasunez, autonomiaz eta konfiantzaz mugitu daitezen ikastetxeraino.
[Read more…] about Bizikleta eskolanIparraldetik iparraldera
Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak proiektu bat egin du “Ebanisteria Artistikoa” goi mailako heziketa zikloan. Iparraldetik iparraldera du izena, eta gure zikloak Melillako hiri autonomoko Miguel Marmolejo Arte Eskolako ziklo homologoarekin koordinatzea ekarri du.
[Read more…] about Iparraldetik iparralderaAukera politak
Julio Caro Baroja BHIko UC taldeak (hezkuntza berezia) irabazi du ONCE Gizarte Taldearen Eskola Lehiaketa, E (hezkuntza berezia) kategorian, Aukera politak lanari esker.
[Read more…] about Aukera politakNafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea
Nafarroako Gobernuak urtero ematen du Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea. Kondekorazio hori sortu zen Foru Komunitatea garatu, ezagutarazi eta hari ospea ematen –nor bere jardueraren esparruan– nabarmendu diren pertsonek eta entitateek egindako lana eskertzeko.
[Read more…] about Nafarroako Karlos III.a Noblearen GurutzeaBazen behin
Oibar, Kaseda, Irunberri eta Zangozako ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleek eskolan sortu dituzten bi ipuin-liburu aurkeztu dituzte. Guztira 84 ikaslek hartu dute parte.
[Read more…] about Bazen behinPunttuka
Punttuka, braillez euskaraz irakurtzen eta idazten ikasteko lehen metodoa, aurkeztu du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak.
[Read more…] about Punttuka#Plaz@
Plaza de la Cruz Institutuak bere lehen aldizkari digitala kaleratu berri du #Plaz@. Ikasturtean zehar landu duten proiektua da eta non artikulu gehienak ikasleek egiten dituzte. Horien guztien bozgorailu gisa balio izatea da helburu nagusia, ikasgeletako lana erakustea eta zentrotik pasatu diren irakasle eta ikasle guztiekin konektatzea.
[Read more…] about #Plaz@APP Checkers
App Checkers proiektuaren helburua da ikasleen pentsamendu kritikoa sustatzea, bai eta haien gaitasun zientifikoa garatzea ere, egiaztapenaren eta fidagarritasunaren kontzeptuekin lotuta betiere. Ikasleek probatuko dute ustez zerbait neurtzen edo detektatzen duen mugikorretarako aplikazio bat; horretarako, esperimentuak diseinatu behar dituzte eta % 0tik % 100era bitarteko fidagarritasun-eskala definitu.
[Read more…] about APP CheckersBRAIINS: BRing AI In School
Erasmus+ KA229 proiektuak, BRAIINS: BRing AI In School izenekoak, 3 ikasturteko iraupena du, guztira (2020 – 2023), eta haren helburua da adimen artifizialaren eta robotikaren gai nagusiak hezkuntzaren mundura hurbiltzea.
[Read more…] about BRAIINS: BRing AI In SchoolMotxila ibiltaria
Etxalarreko Landagain eskolak urteak daramatza “motxila ibiltaria” ekimena garatzen. Ekimen horren helburu nagusia da irakurzaletasuna bultzatzea. Ikasgela bakoitzak bere motxila du. Liburuek hainbat testu mota dituzte (ipuinak, komikiak, alegiak…) eta eskolan lantzen diren hiru hizkuntzetan idatzita daude (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez). D ereduko ikastetxea denez, euskararen presentzia handiagoa da motxilan.
[Read more…] about Motxila ibiltaria