Iruñeko Udalak Navarro Villoslada BHIko ikasleak saritu ditu, teknologia berriekin eta Internetekin lotutako zereginak (Chromebook, Classroom, Drive, Meet …) modu erraz eta praktikoan irakasteko tutorialak biltzen dituen hezkuntza-proiektuagatik. Tutorialak eskuratzeko, QDR kode bat behar da.
[Read more…] about QDR kodeen bidezko hezkuntza-proiektuaBerriak
IDEA aldizkariaren 53. zk.
Nafarroako Eskola Kontseiluak IDEA aldizkariaren 53. zenbakia argitaratu du, Jokabide-laguntza Positiboari eta Hezkuntza Bereziko Ikastetxeei buruz.
[Read more…] about IDEA aldizkariaren 53. zk.Eskolarako bide seguruak
Amaiur ikastola ekainean Iruñeko Udalaren proiektu bat gauzatzen hasi da, Eskolarako bide seguruak izenekoa, zeina ikastetxe gehiagotara hedatu nahi baita datorren ikasturtetik aitzina.
[Read more…] about Eskolarako bide seguruak#Jerusalema Challenge
Irabia-Izaga ikastetxeko ikasleek #JerusalemaChallengue koreografia bat egin dute Kenyako ikastetxe bateko ikasleekin (Kiongwani herrikoekin, zehazki) eta Kongoko osasun-langileekin batera.
[Read more…] about #Jerusalema ChallengeBachillerato de investigación (Bi+)
NUPek eta Plaza de la Cruz, Barañáin, Valle del Ebro eta Ribera del Arga BHIek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Ikerketa Batxilergoko programetako ikerketa-jardueren garapena bultzatzeko.
[Read more…] about Bachillerato de investigación (Bi+)Enklabe ikasgelak
«Enklabe ikasgelak» Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren proiektu pilotu bat da; hezkuntza bereziko ikastetxeek artatutako ikasgelak dira, baina Nafarroako ikastetxe arruntetan kokatuak. Horri esker, hezkuntza-premia berezia duten ikasleek ikastetxe arruntetan ikasi ahal izanen dute.
[Read more…] about Enklabe ikasgelakLorategi kooperatiboa Zangozan
Zangozak lorategi bat eskainiko du COVID-19 pandemiaren biktimak gogoratzeko eta birusaren kontrako borrokan lehen ilaran zeudenak eta daudenak aintzatesteko.
[Read more…] about Lorategi kooperatiboa ZangozanEkintzaileak eta LHko ikasleak
Burlatako lanbide heziketako ikastetxe bateratuak jardunaldi bat eginen du bere ikasleen eta ekintzaile garrantzitsu batzuen artean; ekintzaile horiek dira ikastetxeko prestakuntzaren xede diren sektore profesionaletakoak.
[Read more…] about Ekintzaileak eta LHko ikasleak#LabMeCrazy!
Nafarroako zazpi herritara iritsiko da zinema-bira bat zientzia gazteengana hurbiltzeko. Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak sustatzen du #LabMeCrazy! Sciencia Film Festival ekimena. Liburutegi publikoetan garatuko da, eta jarraipena emango dio Zientzia Museoak urtero antolatzen duen zinema zientifikoaren nazioarteko jaialdiari.
[Read more…] about #LabMeCrazy!Beste behin batean
Beste behin batean Cortesko Cerro de la Cruz HLHIko hezkidetza-batzordeak planteatutako hezkuntza-proiektu bat da. Helburua da ipuin klasikoak eta tradizionalak aztertzea eta bertsio garaikoago, berdinzaleago eta hezkideago bat egitea.
[Read more…] about Beste behin bateanIruña, hiri hezitzailea
Iruñeko Udalak Iruña, hiri hezitzailea izeneko gida bat argitaratu du. Udalaren hezkuntza baliabide guztiak biltzen ditu gida horrek, eta informazioa eskaintzen du paperean zein webgunean, arloka, adinka, hezkuntza mailaka edo populazio taldeka.
[Read more…] about Iruña, hiri hezitzaileaHomofobiaren aurka
Mendillorri BHIko ikasleek LGTBIQ+ kolektiboaren sentsibilizazio jardunaldi batzuetan hartu dute parte.
[Read more…] about Homofobiaren aurkaEstatistika ikastetxeetan
Nafarroako Estatistika Institutua (Nastat) eta Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako IKT Azpiegituren Atala Mendillorri BHIko zuzendaritza-taldearekin eta hor ikasten duten neska batzuekin bildu dira, zorionak emateko azken horiek Europako Estatistika Lehiaketaren Espainiako fasea irabazteagatik.
[Read more…] about Estatistika ikastetxeetan