• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
    • 2024-2025 ikasturteko osoko bilkurak
      • 1. osoko bilkura 2024/11/13
      • 2. osoko bilkura 2024/11/27
      • 3. osoko bilkura 2024/12/18
      • 4. osoko bilkura 2025/02/26
      • 5. osoko bilkura 2025/03/19
      • 6. osoko bilkura 2025/04/29
You are here: Home / Archives for Berriak

Berriak

Harritu zaitez!

2022-04-22

Nafarroako Liburutegi Sareak ehun jarduera baino gehiago proposatzen ditu apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta. Helburua irakurtzeko ohitura sustatzea da, gustu eta adin guztietarako jardueren bidez.

[Read more…] about Harritu zaitez!

Filed Under: Berriak

CanSat Nafarroa

2022-04-19

CanSat Europako Espazio Agentziaren ekimena da, eta Europa osoko bigarren hezkuntzako ikasleei erronka hau proposatzen die: freskagarri-lata baten tamainako satelite txiki bat eraiki eta jaurtitzea. Eskualde-fasea STEM Planetak antolatu du, zeina bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzeko dibulgazio-programa bat baita, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak sustatua eta  Iruñeko Planetarioak koordinatua. Los Arcoseko zirkuituan egin da martxoaren 21ean.

[Read more…] about CanSat Nafarroa

Filed Under: Berriak

2+3 Talentu Plana

2022-04-13

2+3 Talentu Plana Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ekimen bat da, lanbide heziketakoa, Nafarroako ikasleek prestakuntza ibilbide bat egin dezaten bost ikasturtetan, goi-mailako ziklo bat eta unibertsitateko gradu bat batuz (2+3).

[Read more…] about 2+3 Talentu Plana

Filed Under: Berriak

Mikroarrazismoak

2022-04-08

Hainbat kulturatako gazteek eztabaidatu dute nola aurre egin arrazakeriari Caro Baroja BHIn, institutuak berak eta Iruñeko Udalak Batxilergoko 1. mailako ikasleendako antolatu duten ekitaldi batean. Ekitaldi honekin Arraza-diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da.

[Read more…] about Mikroarrazismoak

Filed Under: Berriak

Erasmus TOTEM

2022-04-06

Orain dela bi urtetik hona, Lisboako, Oloroe-Donamariako (Frantzia), Vienako eta Iruñeko bost ikastetxek parte hartzen dute Erasmus+ TOTEM proiektuan. Europako memoria ibilbideak sortuz, herritar nortasuna eraiki eta betikotu nahi da, balio hezigarri, sozial eta demokratikoetatik abiatuta. Ikasleak sentsibilizatu nahi dira bizi garen eskualdeak markatu dituzten gertaera tragikoei buruz: gerrak, errepresioa, deuseztatze esparruak.

[Read more…] about Erasmus TOTEM

Filed Under: Berriak

Adimen artifiziala

2022-04-04

LuzIA fundazioak zenbait jarduera antolatu ditu Nafarroako Gobernuarekin batera, hala nola Liceo Monjardín ikastetxean eginiko «Adimen artifizialaren astea». Orain, Iruñeko El Molino eta Tuterako Torre Monreal hezkuntza bereziko ikastetxeen txanda heldu da, eta, ondoren, Zizurko BHIrena. Urrian ikastetxe gehiago bilduko dira ekimenera.

[Read more…] about Adimen artifiziala

Filed Under: Berriak

Historiaurrea

2022-04-01

Antzingo Lokiz landa-eskolako ikasleek urteari hasiera eman diote zientzia proiektu berri batekin: Historiaurrea. Esteban Bilorian bizi da, eta oso gogoko du historia. Horregatik, ikastetxera joan da, proiektuari hasiera ematen laguntzeko, gaiari buruz dituen ezagutzak partekatuz garai hartako tresnen eta beste aztarna arkeologiko batzuen erakusketa txiki batean.

[Read more…] about Historiaurrea

Filed Under: Berriak

MOBILiza zaitez oihanarengatik

2022-03-29

Ikasturte honetan, Tafallako Marqués de la Real Defensa HLHIPko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Afrikaren gaineko proiektu bat dute esku artean: bit.ly/africamilhistorias. Hainbat proposamen lantzen dituzte: 20 herrialde ezagutzea Espainian dituzten enbaxadei bidalitako gutunen bidez, kulturaren, arteen, aktibismoaren, kirolaren eta abarren arloko Afrikako edo afrikar jatorriko 40 pertsonarekin harremanetan jartzea… (horietatik guztietatik 18rekin dute harremana oraindik). Proiektu horretatik bi ekimen atera ziren: #KakaoEsklabotza eta #MOBILizaZaitezOihanarengatik.

[Read more…] about MOBILiza zaitez oihanarengatik

Filed Under: Berriak

FutEUre food

2022-03-28

Liceo Monjardín ikastetxeak, Herbehereetako, Suediako, Kroaziako eta Txekiar Errepublikako ikasleekin batera, abian du FutEUre food proiektua, etorkizuneko elikagaiei buruzkoa. Hiru ikasturteko iraupena izanen du, eta jardueren artean joan-etorriak daude: Europako zenbait ikasle Iruñera etorri berri dira; Iruñeko ikasleak Herbehereetan izan dira aurten, eta datorren urtean Suediara eta Kroaziara joanen dira.

[Read more…] about FutEUre food

Filed Under: Berriak

IDEA aldizkariaren 54. zk.

2022-03-25

Nafarroako Eskola Kontseiluak IDEA aldizkariaren 54. zenbakia argitaratu du. Kasu honetan, Nafarroako Hezkuntzaren aldeko Itun Soziala jorratzen du.

[Read more…] about IDEA aldizkariaren 54. zk.

Filed Under: Berriak

Mis amigos de entonces

2022-03-23

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak eta Navarro Villoslada BHIk “Mis amigos de entonces” antzerki-lana programatzen dute. Emanaldiak otsailean, martxoan eta apirilean izanen dira; martxoaren 27koa, Baluarten.

[Read more…] about Mis amigos de entonces

Filed Under: Berriak

Educa programa

2022-03-21

Nafarroako Saskibaloi Federazioak lehiaketarik gabeko kirol-hastapeneko EDUCA programa jarri du abian Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako (6-8 urte) neska-mutilentzat. Jarduera horrek ez du saskibaloia helburutzat hartzen, baizik eta parte-hartzaileek oinarrizko trebetasun psikomotorrak eta kirolarekiko gustua hartzea lortzeko bitartekotzat. Ekimena 2018an hasi zen, eta pandemiaren ondoren itzuli da.

[Read more…] about Educa programa

Filed Under: Berriak

Kinesis

2022-03-18

Kinesis Napoliko L’Orientale Unibertsitateak gidatutako proiektu bat da, eta Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuaren eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren laguntza ere badu. Horri esker, Italiatik, Alemaniatik, Herbehereetatik edo Estoniatik datozen ikasleek praktikak egiten ahalko dituzte despopulazioak kaltetutako Nafarroako herrietan.

[Read more…] about Kinesis

Filed Under: Berriak

  • « Go to Previous Page
  • Page 1
  • Interim pages omitted …
  • Page 18
  • Page 19
  • Page 20
  • Page 21
  • Page 22
  • Interim pages omitted …
  • Page 83
  • Go to Next Page »

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • “Deikaztelu poesiaz janzten da”: Virgen de Nievas HLHIPko ikasleek herria emozioz eta sormenez beteriko proiektu literario batean batzen dute
  • Nafarroako 319 ikaslek LaborESO diplomak eskuratu dituzte ikasturte honetan, 247 enpresatan bi hasteko egonaldiak egin ondoren
  • Burlatako Notre Dame FESD ikastetxeko ikasle eta irakasleek Grezia bisitatu dute, Erasmus+ “Mediterranean Bridges: Greece & Spain” proiektuaren barruan
  • 59. IDEA aldizkaria “Ideiagintza suizidaren prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea”
  • Hezkuntzako konpetentzia digitala I. Jardunaldia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in